Euskara gutxi dabil zaldiko-maldikoan

  • Zirkuan euskararen lehenengo printzak agertu dira. Udalek hala eskatuta, eta bezeroa euskalduna dela konturatuta, poliki-poliki euskara bere bidea egiten hasi da. Zaldiko-maldikoetan, aldiz, helduek modako musika entzuten segitzen dute, erdaretan.

Il Circo Italianok kartelez josi zuen Gernika (Bizkaia). Euskaraz ziren; izan ere, halaxe agurtu gintuzten, gaztelaniaz baino lehen. Ikuskizunean ikusiko genuena ere euskaraz iragarri ziguten bozgorailuetatik, zirkura sartu ahala. Zirkuko arduradunak, bata kataluniarra eta bestea euskalduna dira. Hortxe orduan euskaraz aritzearen arrazoia. Baina ezetz, eurentzat “normala” horixe dela, zirkuan nazio askotako jendea ari dela lanean, eta errespeturik ezean, ezinezkoa litzatekeela gobernatzea. Hala azaldu zigun Sonia Miranda barakaldarrak. Orain dela 20 urte zirkuarekin joatea erabaki zuen.

Zirkuan errusieraz, italieraz, errumanieraz, katalanez eta portugesez dakiten kideak daude. Doazen lekura doazela, bertako hizkuntzan aritzen dira, ahal den neurrian. Hala, euskaraz aritzeko ahalmenik duen inor ez izan arren, bozgorailuetatik euskaraz grabatutako azalpenak ematen dituzte. Mirandak honela diosku: “Hemen euskaraz egiten bada, guk ere euskaraz egiten dugu, eta herritarrek gaztelaniaz eskatzen badigute, orduan bietara egiten dugu. Baina argi daukagu Euskal Herrian gaudela, eta beraz, euskarak lekua du, Katalunian katalanak duen bezalaxe. Salbuespena leku oso turistikoak izaten dira. Katalanez ez dakien jende asko biltzen da eta ele bitan –katalanez eta gaztelaniaz– egiten dugu; ingelesez ere egiten ditugu aurkezpenetako batzuk [beti ere grabazioak dira]. Azken batean, mezua hel dadin nahi dugu eta garrantzitsua da ohiturak errespetatzea, tartean hizkuntza”.

EAEko udalerri askok dituzte hizkuntza paisaia arautzeko ordenantzak, udalerriari eragiten diotenak, baita herrira doan elkarte, talde, enpresa edo dena delakoak bete beharrekoak ere. Egitekoa iragartzeko kartelak, gutxienez ele bitan izan behar dira. Horrela jasota dator tokian tokiko udalarekin sinatu beharreko kontratuan ere. Are gehiago, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eudelek eta EAEko feriante autonomoen elkarteak (AFADEk) hitzarmena sinatu zuten 2011n, kale paisaia euskaraz egoteaz gain, “zaldiko-maldikoetan eta antzekoetan entzuten den musika, ahal dela, euskal musika izan dadin”. AFADE elkarteko bozeramaileak hala aitortu du: “Umeentzako zaldiko-maldikoetan errazagoa izaten da hitzarmena betetzea, haurrentzako asko dagoelako euskaraz. Helduagoentzakoetan, modako musika jartzen da, gaztelaniaz, ingelesez edo beste hizkuntza batzuetan”.

Euskara teknikarien laguntza

2011ko hitzarmenak dio hizkuntza paisaia irizpideak ezartzeaz gain, udaletako Euskara Zerbitzuek laguntza eskaini behar dietela jai ikuskizunak antolatzen dituztenei. Hau da, hizkuntza paisaiari lotutako euskarriak –ikuskizunen inguruko oharrak, prezioen berri emateko errotuluak…– itzultzen lagunduko diete. AFADEk dio asko errazten duela haien lana.

Baina, horrez gain, badira exijentzia maila hitzarmenaz harago igotzen duten udalerriak. Herri batzuetan, afixak moduko elementuak  euskara hutsean eskatzen dituzte, beste batzuetan %75 euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Ferialariek tokian tokiko udalarekin sinatzen duten kontratuan dago zehaztuta euskararen erabilerari dagokiona. Gernika-Lumoko (Bizkaia) Udalak esaterako, zera jasotzen du bere kontratuetan: “Publizitateari dagokionez, euskarazkoa ere txertatu beharko duzue. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuko laguntza izango duzue”. Beraz, dena ez da eskatzea, ematea ere bada. Horretaz arduratzen dira udal euskara teknikariak. Gernika-Lumokoak, Bittor Zarrabeitiak, hala dio: “Datorren horrek gaitasunik ez badu kartela euskaraz jartzeko guk laguntzen diogu, baina geroz eta gehiago dira jada euskaratuta dakartenak. Zirkukoak [Il Circo Italianok], esaterako, ez du laguntzarik behar izan; webgunea ere euskaraz daukate!”.

Hernaniko Udalak ere Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoarekin hitzarmena sinatzen du. Hala, “herritarren esku jarritako barraketako kartelak ele bitan izango dira: euskaraz eta gaztelaniaz, euskarazko zatia bereziki nabarmenduz. Udaleko Euskara Zerbitzuak beharrezko laguntza emango du, euskarazko testua zuzen eta egokia dela bermatzeko. Era berean, musika duten barrakek programazioaren %75 jarriko dute euskaraz. Udalak eskatuz gero, behartuta daude diskoak erakustera”. AFADEri galdetu diogu ea musika ipintzeko kanta zerrendarik eskaintzen dieten. Ez da horrelakorik egoten; ferialariek eurek aurkitu behar dute musika.

Euskaraz, halamoduz

Hainbat udaletako eskaerak gora-behera, AFADEko ordezkariak esandakoagatik ez dirudi euskal musika entzuteko aukera asko izaten denik herriko jaietan: “Helduentzako modako kantak aukeratzen ditugu gehienetan, tartean euskarazko abestiren batzuk ere egoten dira, baina badakigu gazteek-eta entzuten dutena kanpoko produkzioa dela batez ere”. Hainbat herritan Gaztea irrati emisora ipintzen dute ferialariek.

Il Circo Italianokoentzat normala da joaten diren lekuan bertako hizkuntza erabiltzea, gutxiago edo gehiago. Ezin esan ordea, euskaraz aritzea normalizatua dagoenik, adibide batzuetan (kartelak, sarrerak...) bilakaera nabari bada ere. Zirkuaz harago, eta batik bat musikari dagokionez, euskararentzat egoera are latzagoa da. Zaldiko-maldikoetan, moda kontuek, alegia gaztelaniazko eta ingelesezko musikak, agintzen segiko dutela dirudi.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-09-19 | Ahotsa.info
Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik dago

“Eta euskaraz egiten badugu?” lelopean, hasi da dagoeneko, Mintzapraktikako izen-emate kanpaina Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Beraz, ikasturte osoan zehar, zaletasun ezberdinen bueltan euskara praktikatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.


2024-09-19 | ARGIA
Hizkuntz eskubide urraketen aurrean “desadostasuna agertzeko” elkarretaratzea deitu dute Kontseiluak eta Bagerak Donostian

Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]


Naziometroaren seigarren neurketa
Gehiengoa euskal estatuaren alde legoke “adostutako” erreferendumean, gatazkarik sortzen ez badu

Euskal Burujabetzaren Barometroaren seigarren neurketa aurkeztu dute asteartean Donostian. Euskal Herriarekiko atxikimendua da nagusi oro har, baina Nafarroan Nafarroarekikoa gailentzen da. Euskara ez dago euskal sentimendua azaltzeko gako nagusien artean, baina gaztelera eta... [+]


2024-09-17 | ARGIA
Euskaldunen aurkako “oldarraldi” judizial betean, euskara eskakizuna berriro baliogabetuta

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Donostiako bi udaltzain postutarako euskarazko B2 profila eskatzen zuen lan deialdia. "Euskaldunen eskubideak urratzen dituen" epai berri honen aurrean, hainbat eragilek salatu du "euskaldunen aurkako oldarraldiak"... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


Euskarazko “parentesia linguistiko ederrak” proposatzera dator Mintzalasai festibala

Irailaren 16tik 22ra iraganen da euskararen erabilpena bultzatzeko xedez antolaturiko festibala. Baiona, Angelu eta Miarritze hirietan bideraturiko festibalaren hamahirugarren edizioa dute aurtengoa.


Maddi Kintana
“Badirudi lagunarteko hizkera, Hegoaldean eta Iparraldean, ezin dela banandu gaztelaniatik eta frantsesetik”

Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso arriskutsua da pentsatzea edonork irakatsi dezakeela zeinu hizkuntza”

Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]


2024-09-11 | Maialen Arteaga
Erantzun konplexuen alde

Garai hiper azeleratu eta likido hauetan erantzun sendoek heldulekuak eskaintzen dizkigute. Erraza da krisi garaietan halako premisa bati heldu eta zure egitea, bandera altxatzeraino. Inguruan gertatzen ari den guztia ulertzeko erantzunak behar dituzu, erantzun azkarrak; eta... [+]


Eguneraketa berriak daude