Nola kalkulatzen da sakearen abiadura tenisean?

Ohiko bihurtu zaigu, tenis edo esku pilota partiduak telebistaz ikustean, pilota erraketatik edo eskutik ateratzean duen abiadura gure telebistako monitoreetan azaltzea.

Tenisean errekorra orduko 251 kilometrokoa da, eta Ivo Karlovic kroaziarraren esku dago 2011ko martxoaren 5az geroztik. Esan gabe doa abiadura hori sakeko unean neurtu zela, hori baita pilota azkarren higitzen den unea.

Abiadura neurtzeko radarrak erabiltzen dira; bina radar kokatzen dira jokalari bakoitzeko eremuaren atzealdean, eta radarretako batek seinaleak emititu eta besteak jaso egiten ditu. Roland Garros lehiaketan, adibidez, seinale horiek mikrouhinak dira; radar batzuek mikrouhinak emititzen dituzte, eta horiek pilotarekin talka egitean, beste radarrek pilotak islatutako uhinak jasotzen dituzte. Bi uhin moten frekuentzien arteko aldea ezagututa, abiaduraren datua lor daiteke.

Bide batez, adierazi beharra dago pistatik kanpora doazen pilotakadek, alegia, “txarrek”, ez dutela errekor ofizialetarako balio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia
2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


2024-05-05 | Diana Franco
Teknologia
Nora begiratu?

Incel, cyberbullying, sexting, catfishing, ciberbating, doxxing, gaslighting, grooming, sextorisioa… Azkenaldian, gizakion jokabide ezkor guztiak eremu digitalean “tag-eatuak” izaten ari dira, badirudi eremu fisikoan genituen adierazpenek ez dutela balio... [+]


Eguneraketa berriak daude