Pentsamendu mastekatu gabea eskura

  • Saski bete intxaur. Ezkaldian Bilduak.

    Patziku Perurena

Negu minean
zuriz estaliren ditun bazterrak
hire soina, sabela eta izterrak

Negu minean
zuriz estaliren ditun herriak
hire ahoa eta ezpain gorriak…

Negu minean
zuriz estaliren ditun haginen adarrak
eta busti eginen hire begi nabarrak…

Negu minean
zuriz estaliren ditun sahatsak
haizeak orrazaturen hire adatsak…

Negu minean
hormatu eginen ditun inguruko ur latsak
eta hire ohoretan iraganen ditun arratsak…


“Negu minean” dut Patziku Perurena 1987an kanta egin zuten geroztik. Hitz eder haietan bota genuen aingura, ez betiko, baina portua dugu poema musikatu hura. Hamaika urtean lagun egin diguna. Bistan da, Negu minean baino gehiago da Perurena, da zenbaki da kolore da poesia da narrazio da mundu bat, guztiz beretik bizi duena, irakurlearekin partekatzeko zinezko borondatea duena. Zorionez.

Oraindik orain, Saski bete intxaur. Ezalditan bilduak ekarri digu –Koldo Izagirrek bete-betean asmatu zuenez–, “iritzi pertsonaleko eta behako zorrotzeko” artikulugileak. Iritzi eta behako horietara bidean abiatu gara liburuan barna. Ez genuen besterik nahi, Perurena pertsonala, Perurena zorrotza baizik. Eta hortxe bera ageri da, bederatzitik zazpira, saskira bildu dituen intxaur ederren artean. Idazleak bere lana eskaini digu, nork bere baitan egos dezan. Ez du alferreko azalpenik eman nahi…

“Ipuina amaitzen ari zen, kontalari zaharra, entzuleak inguruan adi zituela. Ipuina amaitu zuenean, denak isilik gelditu ziren, bakoitza bere gogoetarekin, zerozeren zain bezala. Halako batean, entzuleetako batek esan zion:

– Ipuin ederra kontatu duzu, baina ez diguzu ipuinaren esanahia azaldu.

Ipuin kontalari zaharrak hala erantzun zion:

– Zer irudituko litzaizuke, inork intxaur bat eskainitakoan, ongi mastekatu eta ahotik eskura emanen balizu.
– Mastekatuta ez! –erantzun zion entzule batek.
– Nik nahiago dut oskolik kendu gabe – esan zuen beste batek, –bakoitzak bere oskola apur dezala.
– Oskola apurturik, umeentzat bakarrik.
– Eta maiteminduentzat…
Atzenean, kontalari zaharrak, hala erabaki zuen:
– Mastekatuta inoiz ez, orduan. Oskola kenduta umeentzat eta maiteminduentzat bakarrik. Besteentzat oskol eta guzi”.

Perurena da kritika, da mina. “Nik uste, insolidarioa ez ezik, gizarte axolagabea sortu dela. Ez bakarrik laneko kontratuetan, baita harreman afektiboetan ere (…) Nik uste, gogoeta zuhur eta patxadakoa hutseraino ekarri dela, eta haren lekuan, pentsamendu bakarra, erreakzionario hutsa ezarri dela. Numero huts gara jadanik: horrenbeste boto, eta kitto. (…) Ez, ezin nengoke lasa, panorama honekin, eta uste dut jende askori gauza berbera gertatzen zaiola. Espero dut hemendik 20-30 urtera oinaze honetatik ateratzea. Orduan errauts izanen naiz, baina errauts maitemindua, poetak esan bezala”.

Perurena da bidaiari porrokatua, da desadostasuna. “Bizia liburua bezala omen da, eta bere txokotik atera ez dena, liburu horren aurreneko orria besterik leitu ez duena. Ez nago konforme. Bere txokoan deus ikasten ez duenak, ez baitu deus ikasten munduan barrena. Bere txokoan mila gauza ederrek liluratzen duenak, berriz, bere baitan darama mundu guzia”.

Perurena da “belar moztu eta ez moztu bakoitzaren usaina” dakiena, da Maisu Juan, da Peru Abarka. “Nik ez nuen ardirik ezagutu etxean. Nire oroitzerako artaldea saldua zuten. Baina joareak ez. Joareak artegiko habetik zintzilik egoten ziren. Ttiki eta handi, hirutan hogei joaretik goiti igoal: dunbak, joalaundiak, pulunpak, pullunpa koxkorrak, pullunpa ttikiak, kalankak, kalaska haundiak, kalaxka ttikiak, joalarriak, joalborrak, errobil joareak, zintzerriak, txintxerri ttikiak, behi joareak, behor joareak, ahuntz joareak, bildots joareak, ttalakak, bi soinukoak, nabariak, motelak, mihigabeak…”.

Perurena da hau eta hori eta hura irakurtzen duen idazlea. Egas Moniz eta Pello Txato, Orixe eta Mark Twain, Jose Yanguas eta Alonso Lopez Corellakoa, Zaratustra eta Jean Giradoux, Friedrich Nietzsche, Eduardo Gil Bera eta Joseba Sarrionandia, Baltasar Gracian eta Karlos Luñusorokoa, Ignacio Malaxecheverria eta J.E. Cirlot, Wendorth Webster eta Toribio Etxebarria, Atxaga eta Enzensberger…

Perurena da euskara, bizia, aho-idatzizkoa, bridarik aise ametitzen ez duena. “Ez da bakarrik xuxen hitzegite edo idazte kontua, libertate kontua ere bada. Hizkuntzaren lexiko zabala eta nabardura ugariak jakitea, iduritzen zaio askori apaindura eta pedantekeria hutsa dela, eta ez da ohartzen hitzen bidez sentitzen, aztertzen, jasotzen eta adierazten dugula garen guzia (…) Gizatasun osoa pasatzen baita, azken batean, hitzetatik. Ez baitugu hitza beste tresnarik, munduaz eta mundukoez ohartzeko eta adierazteko”.

Perurena da literatura. “Biziari berari darion atsegina (…) arteak, bizia barrentzen, edertzen, gozatzen, osoago ikusten laguntzen du (…) Behin edo behin ibilia naiz Eduardorekin. Txoil mozkortu ere bai elkarrekin. Baina Gil-ek, nere lagunik onena bihurtuko balitz ere, ez lidake inoiz emanen haren liburuek eman didaten atseginik. Literatura, beste inon aurkitu ezin dudan gizamoduaren ahotsa da neretzako”.

Perurena da, esan dugu, iritzi pertsonala eta behako zorrotza. “Niri, nolakoak garen ohartzea, eta esatera arriskatzea gustatzen zait, ilunpeko egia bilanahi horrek libertitzen nau bizien, funtsean deusetarako balio ez duela ongi jakin arren”.

Perurena da idazle bat bizitza bizi duena, pekoz gora bizi dugun gizartearen kontraesanak erraietaraino bizi dituena, arriskuak hartzen dituena, esatekoak esaten asmatzen duena, haurretan itzain ibilitako idazlea, “belar moztu eta ez moztu bakoitzaren usaina” aditzen dakiena eta usain egiteko eskaintzen diguna, ahozkotik edaten inoiz ase ez dena, idatziari ongietorria egin diona, intxaurrak bildu eta irakurlea, bere baitako intxaurrak irakurleari eskura jartzen dizkiona, “mastekatuta inoiz ez”.
– Ez da pentsamendua gehiegi garatzen eta inpresio xumeetan geratzen dira askotan ideiak –esan du gure ondoan kritikariak.
– Oskola kenduta umeentzat eta maiteminduentzat bakarrik. Besteentzat oskol eta guzi –erantzun dio jaun kritikariari kontalari zaharrak, erantzun dio Patzikuk, erantzun diogu hirurok...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Euskarazko literatur sorkuntza sustatzeko doako idazketa tailerra antolatu du Euskal Idazleen Elkarteak

Irailaren 28 eta urriaren 5ean eta 19an izango dira saioak. 16 urtetik gorako euskaldunei zuzenduta dago eta dagoeneko izena eman daiteke Iruñeko Udalera deituta.


Rakel Pardo Perez
“Gakoa galdera da, galdera huts-hutsean”

Zuk, nik eta inguratzen gaituzten pertsona guztiek partekatzen dugun oinarrira jo du Rakel Pardo Perezek (Urdazubi, 1995) bere lehenengo poesia-liburua ardazteko: gizatasunera. Zer esan nahi du gizaki izateak? Zerk ematen digu existentzia, eta zer egin dezakegu emana datorkigun... [+]


“Euskararen patua independentziarekin lotzen badugu, euskarak jai egin du”

Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]


2024-08-05 | Behe Banda
Barra warroak |
Argazkirik ez, mesedez

Beti daramat kamera bat gainean, zorrorik gabe poltsan galduta edozein aitzakiapean ateratzeko. Dena argazkitzen pasa dut azkenengo urtea, nire leitmotiv akademiko-politikoa denbora librerik ez den heinean, frenesi basatian zerbait hilezkortu edo. Pilatze ariketa bat izan da,... [+]


Arrats dibertigarria

"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa. 

Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]


2024-07-24 | Euskal Irratiak
Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


Erasoari aurre egiten

Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore bizikoak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta zehatza... [+]


Mikel Ayllon
“Poesiaren sozializaziotik bueltatuko da literaturaren balio soziala”

Bizkaia Irratiko Irakurrieran literatur saioari agur esan dio Mikel Ayllon idazle eta orain arteko saioaren gidariak. Irailetik aurrera jarraituko ez zuela esateaz gain, gogoeta egin zuen sareetan euskarazko literaturaren egoeraz: "Euskal literatura gero eta homogeneoagoa... [+]


2024-07-10 | Lander Arretxea
“Loturak antsietate eta inpazientzia handiagoz bizi ditu gure belaunaldiak”

Kiosko bat, krisian, Benidormeko giri artean. Eta egunkarien atzean, txandaka, adinak eta mundu ikuspegiak desberdintzen dituzten bi lagun. Kontrastezko osagai horiekin garatu du Lizar Begoñak bere lehen eleberria: Mundu zitalaren kontra. Gisa bereko inguru batean batu... [+]


Nola irakurzaletu ikasleak

Irakurtzen al dute –eta irakurritakoa ongi ulertzen al dute– haur eta gazteek? Eta helduok? Eskolan zein tarte eskaintzen zaio irakurketari eta literaturari? Nola prestatzen da ikasleei eskaintzen zaien liburu zerrenda eta nolako liburutegiak dituzte ikastetxeek,... [+]


2024-06-19 | Itxaro Borda
Isil-isilik

Emazte batek zendua den euskal idazle eta poeta bat akusatzen du, abusuak egin zizkiolakoan, eskolan zebilen nerabe garaietan. Erbia kitzikatzea, arrazoi du Gorka Bereziartuak. Beste edonor izan balitz, afera ez zen isilik geldituko, feministak eta ni barne, salaketategi... [+]


Poesia mailu bat da jaialdia
Literatura ez da ezer arriskutsua, ezta?

Poesia mailu bat da jaialdia antolatu du Azpimarra irakurle taldeak Gasteizko Gaztetxean. Ikasturtean egindako saioetan landu dituzten auziak plazaratu dituzte tailer, solasaldi, errezitaldi zein hainbat erakusketatan. “Garaia kolpatuko duen literaturaren alde” egin... [+]


Eguneraketa berriak daude