Zaramaren kontuak eta kostuak

Udal instituzio politikoek arazo larria izan dute beti zaramarekin. Etxeko zaborrak udalek kudeatu behar dituzte eta hor xahutzen da udalen aurrekontuen atal garrantzitsu bat. Hots, zaramaren inguruan diru asko mugitzen da. Gure etxeetatik ateratzen den unetik merkantzia berria da eta bere pisu eta kalitatearen arabera prezio bat jasotzen du.

Duela ia hogei urte, Zergarbi eta Zabalgarbi izan ziren Gipuzkoa eta Bizkaian etxeko zaramak erretzeko proiektuak. Zergarbi ez zen onartu bere kostu altuarengatik, baina Bizkaian, Erandioko herriak ukatu eta gero, Bilboko mendi punta batean errauskailua ezarri zen duela zortzi urte. Protesta asko egon zen, baina azkenean zaramak erretzeari bidea zabaldu zitzaion. Bizkaiko ekologisten ustez, birziklatze programa egokia martxan jarriz gero, askoz merkeago egin zitekeen, Lizarraldean probatu zen moduan. Han zaramaren %70 birziklatzen zen, baina hori ez zen Bizkaian posible izan, agintari politiko eta “enpresa-aditu” batzuen aburuak tarteko, eta zarama erre egin behar izan zen.
Pasa den hilean, Zergarbirekin gertatu zen moduan, Bizkaiko bigarren errauskailuaren proiektua bertan behera gelditu da. Ez dago zarama nahikorik negozio berria egiteko. Ingurumen diputatuak aitortu du zaramaren %70 birziklatzen dela eta zarama gutxiago ekoizten dela, krisiaren eraginez. Eta derrepentean Bizkaiko zabortegietara Gipuzkoatik duela hiru urtetik ekartzen diren zaramak arazo nagusitzat jotzen da.

Gipuzkoako errauskailuaren proiektua geldituta dago eta atez ateko ereduari bultzada berria eman nahi zaio, ekologista eta herritar kezkatuen asmoari jarraituz. Alabaina, negozio gizonek berriz diote zaramak erretzea merkeagoa dela.

Beste politika publikoetan bezala, krisi eta murrizketen garaian, kostu ekonomikoa da, antza, irizpide bakarra. Eta zenbakiekin tranpa egiten dute. Merkeena beti da zarama gutxiago mugitzea, eta aldiz, zaramarekin negozioa egiteko, ahalik eta gehien hobe.

Zarama ez da herrialde batetik bestera eraman behar, horrela batzuek mozkin ederra egiten baitute. Zarama bereiztea da bidea, zarama gutxiago eta udal aurrekontu baxuagoak izateko. Jendearen inplikazioa eta herritarren jarduera berriekin zaramaren kostuak jaitsi daitezke. Baina Sener, FCC eta bestelako zaborren enpresariei eta eurekin diru publikoa banatzen duten partiduei ez zaie interesatzen.

Egin ditzagun ondo zaramen kontuak eta Gipuzkoan bezala Euskal Herriko udalerri guztietan atez ate moduko ereduaren aldeko jarrera nabarmenduko da.


ASTEKARIA
2012ko martxoaren 25a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude