Hitza

Gogoratzen naiz Berriako Gira atalean egunero aritu zeneko Xabier Lekuonaren lehen zutabeaz, Espainiako –nonbait– bati buruz, non arrotz sentiarazi zuten pauso bakoitzean, bera pozten zuen zerbait, bera espainiarra ez, euskalduna delako, eta zioen: “Ondoko autoei ez bezala isuna jarri diote nireari, agian matrikula oraindik SSz hasten delako edo”. Gurea ere bai; eta lau urte darama Madrilgo bazter guztietan aparkaturik, batere isunik gabe. Izatez, espainiar selekzioak mundiala irabazi zuenean, bertan nindoan, kanariar bat gidari, Madril erdialdetik Alcobendas-eraino, SSz, eta denek jo ziguten bozina garaipena ospatzeko, espainiar gizonak espainiar neskekin bezain matxista izan ziren gurekin “¡Por España, enséñanos las…”. Are gehiago, noizbait nirekin ligatu nahian zebiltzala iruditu zait, euskalduna naizela jakinik! Sei urte Madrilen eta “arrazista” zenbait bai, topatu dut, ABCren bertsiotik mugitzen ez denik, baina gainerakoan euskaldunekiko kuriositate gehiago erakutsi dute nik inoiz herrialde konkretu baten inguruan erakutsi dudana baino, baita euskararekiko ere, baina “seme-alabekin euskaraz hitz egin, eta erasota sentitu direla nabaritu” zuen zutabegileak. Eta oraindik gogoratzen dut zutabea zur eta lur utzi ninduelako. Euskaldun zenbaitek ere ordea, ez da euskalduntzat beren naziokide kontsideratzen ez dituztela, Nafarroatik beherakoei euskaldunei buruz gezurrak esatea egozten dieten egunkari berberek Espainiaz eta Madrilez ematen duten irudia aplikatzen diete, eta ia frankista ez dena, idiota desinformatu bat da, PPkoa edo PSOEkoa, Katalunian izan ezik. Neurri batean Solen, Madrilen bihotzean, hasi den mugimenduaren aurreko erreakzio batzuk antzekoak iruditu zaizkit, oraindik “etsaia”z egiten den karikatura buruan.

M15aren harira bete zait orrialdea artikulu honen lehenengo bertsioan, baina nire irakurle potentzialetan pentsatu dut (nire lagunak eta familia, ordena horretan), eta erabaki ezin diedala hori egin, mugimenduaren lehenengo momentuko email bonbardaketek propagandaren mugak sobera pasa baitzituen, eta gainera bozeramaile gehiegi atera zaizkie, oraindik, hau idazten ari naizenean, aldarrikapenik adostu gabe dagoenean. Plazer tonto pare bat eman didate niri, extra pare bat, eguna alaitzen dizutenetakoa. Madrilen Auzitegi Nazionaletik harago ezer gutxi zegoela pentsatzen zutenen aurrean argudio korapilatsuegiak eman behar ez izatea bat, gero ateratzen dena aterata, ikusi nahi zuenak ikusi baitu hasieran hurbildu ziren pertsona askoren maila, eta berdin “gaur egungo gazteak” hasten diren esaldien zale diren askoren aurrean.

Periodikoen bertsioz eta partiduetatik harago, batzuei sinestea kostatzen bazaie ere, jendea dago, eta horretaz ez ohartzeak kalte handien eskuinetik ezkerretara egon nahi duten partiduei egin die, Espainian gainera akanpaden pista zutenean. Europako herrialde ezberdinetako hauteskundeetako emaitzak ikusita, askok erabaki du ezker politikek krisiari aurre egiteko erakutsitako ezintasunak medio irabazi duela eskuinak. Eta nik oraindik ez dakit ezkerreko zein politikaz ari diren; denetan galdu dutenak ezkerreko partiduak dira, eskuina ez da hainbeste igo. José Blancok hauteskundeetako emaitzak jakin ondoren esan zuen gizartea orokorrean eskuin aldera doala, eta politikaria ez balitz ironikoki ari zela pentsatuko nuke. Ez dakit norbaitek kalte gehiago egin dion ezkerrari ezkerreko partidu direla diotenek baino, hitza bera isildu behar izan da esan nahi zuenaren antzeko zerbait egiteko.


Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude