Kremailera kostata itxi zuten

Elias Howe, kremaileraren antzeko mekanismo bat patentatu zuen lehena.
Elias Howe, kremaileraren antzeko mekanismo bat patentatu zuen lehena.Harpers Weekly

New York, 1851. Elias Howe asmatzaileak “arroparentzako itxitura automatiko jarraitua” patentatu zuen. Urte batzuk lehenago Walter Huntek asmatutako josteko makina hobetu eta lehenengoz patentatu zuen Howek. Eta, beharbada, tramankulu hark merkatuan izan zuen arrakastak aseta, edo beste asmakizun horren erabilera argi ikusten ez zuelako, kremailera primitibo hura ez merkaturatzea erabaki zuen. Hala, “kremaileraren aita” ofiziala izateari uko egin zion.

40 urte baino gehiago joan ziren 1893an Whitcomb Judsonek antzeko “itxigailua” patentatu arte. Bi asmakizunak oso antzekoak ziren, baina Judsonek erabilera zehatza eman zion –botak ixtea– eta merkaturatzea erabaki zuen. 1893ko Chicagoko Erakusketa Unibertsalean aurkeztu zuen tresna konplexua; Universal Fastener Company etxea hura ekoizten hasi zen, baina ez zuen eroslerik topatu.
1906an, Suedian jaiotako Gideon Sundback elektrizitate ingeniaria Universal Fastener Companyn hasi zen lanean, Judsonen patentea eskuratu zuen enpresa berean. Diseinuan trebea izateak eta enpresako buruaren alaba Elvira Aronsonekin ezkondu izanak, 1909an konpainiako diseinu-buru izatera eraman zuten. Besteak beste, batere praktikoa ez zen Judsonen itxigailua hobetzea zuen helburu. Tresna errazago ixtea lortu zuten, baina berriro irekitzea oso gaitza zen eta asmakizuna, hirugarrenez, baztertuta geratu zen. 1911n, suediarraren emaztea hil egin zen eta, dolu betean, Sundbackek buru-belarri jardun zuen asmakizuna hobetzen. Bi urteko lan obsesiboaren emaitza kremailera modernoa izan zen. Kremailera fabrikatzeko makina ere berak asmatu zuen.

Asmakizun praktikoa zen, merke ekoiztu zitekeen, baina urtetan gomazko bota eta tabako zorro gutxi batzuk ixtera mugatu zen, 1937an Parisko jostun batek gizonezkoen galtzetan jartzea erabaki zuen arte. Prentsak, orduan, zegoeneko 86 urte zeuzkan asmakizun hura “joskintzako ideia berritzaileena” zela esan zuen.


Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude