Frank Bergon

"Euskal amerikar gara, identitate gatazkarik gabe"

  • Hamaika lan idatzi ditu, idazle eta literatur kritikari denez. Tartean, nabarmen, hiru nobela, euskal amerikarrak beti han igeri ageri. Horietan, euskaldun huts dira batzuk, amerikar peto beste batzuk, euskal amerikar hirugarren batzuk. Finean, Frank Bergonek berak igaro dituen aroak erakusten dituzte haren nobeletako pertsonaiek.

Miel Anjel Elustondo
2011eko otsailak 27
Frank Bergon
Frank BergonZaldi Ero

Frank Bergon, amerikar idazlea, euskaldun jatorrikoa.

Amaren aldetik, behintzat, bizkaitar jatorrikoa. Esteban Mendive Aurtenechea zen gure aitaita, Ajangizen jaiorikoa, Gernika aldean. Amama, Petra Amoroto Egaña, markinarra. Ama, AEBetan jaioa, Lina Mendive, eta aita, berriz, Frank Albert Bergon, Biarno jatorrikoa. Aitaita izan zen hango mendebaldera joaten lehena, artzain, Bizkaitik hara joan ziren beste asko legez. Kontatzen zuen, behin, mendian, beste artzain batekin berbetan, olgetan ere bai, erretratu bat erakutsi ziola delako artzain horrek. Markinan bizi ei zen neska polit bat agertzen zen berton. Gure aitaita Estebanek, neskari eskribitu, ezkontza eskatzeko. Jakina, gauzak ez dira horrela egiten gaur egun, baina horrela egin zituen gure aitaitak. Amamaren familiak errezeloak ere egin zituen lehenengoan, baina kontua da neska gazte polit hura Amerikara joan zela, betiko. Hartu itsasontzia Bilbon edo dena delakoan, New Yorkera ailegatu, hartu trena eta Nevadara. Amerika osoa –ekialdetik mendebalderaino, gero!– zeharkatu eta gero!

Garai bateko legean, ingeles arrastorik ez zuen jakingo, eta izena eta Amerikako helbidea paparrean zituela...

Bai, kateorratzarekin katigatu papera, helburu zuen Nevadako herriaren izena berton ageri, eta martxa, Elyraino, Nevadan. Han, aitaita zain, ordu arte delako artzainak erakutsitako erretratuan baino ikusia ez zuen neska politaren zain. Ezagutu zuen, horratik! Eta ezkondu egin ziren, eta zortzi seme-alaba izan zituzten. Horietako bat, gure ama. Horra nire euskal jatorria.

Jatorria dugu bat, tasuna beste bat… Zertan izan zen zure euskal giroa Elyn, iragan mendearen erdialdean?

Gure aitaita-amama haiek euskaldunak ziren, akabo, bada! Euskaldun peto-petoak, herrialde arrotzean. Euskaldunak ziren, baina Amerikan ziren, eta amerikarraren legean erakutsi zieten beren seme-alabei. Gure gurasoen belaunaldiak, ondorioz, aintzakotzat ere ez zuten hartu beren jatorria, euskaldunak izan, europarrak izan, bazuten beste premiarik: amerikar izan gura zuten, besteak lakoak. Pentsatu ere ez, garai hartan, inork bere burua nabarmentzerik, “ni euskal amerikarra naiz” eta horren modukoak esanez. Ahaztu gurasoen Herri Zaharreko istorio eta histori zaharrak. Joandako ura zen. Esango dizut, ez batak ez besteak zuten inoiz Euskal Herria zapaldu, ez bisitarik ez bidaiarik ez ezer.

Zuk bai, horratik!

Bai, nik bai… Egia esan, zenbat eta bisita gehiago egin Euskal Herrira, orduan eta bertokoago sentitzen naiz, erosoago. Jakina, gero eta jende gehiago ezagutzen dut, ez jende larregi, baina bisitaldi bakoitzean lagun berriak egiten ditut. Eta, bestalde, gaur egun, errazago da, Internet, posta elektroniko eta horien bidez. Dena dela, gure gurasoen kasua ez da bakarra. Gogoan dut, orain dela urte batzuk, San Frantziskoko (Kalifornia) euskal etxean, 25. urteurreneko ospakizuna, kantua eta beste. Tartean, hango bertsolariak. Haietako baten emazteak esan zidan ez zuela hona (baina Iparraldera) etorri nahi izaten, jendeak ez diola begi onez begiratzen iruditzen zaiola. Eta ez du bere herrian inorekin harremanetan jartzeko eragozpenik, euskaraz zein frantsesez, bietan egiten du-eta ondo. Baina irudipen hori, sentipena. Are gehiago, haren gizonak ere –bertsolariak, alegia–, berdin sentitzen zuen, ez zuen Euskal Herrira etorri nahi izaten, nahiz eta berton jaio, hazi eta bizi 17 urte izan zituen arte! Beraz…

Zuri dagokizunez, Euskal Herrira baino lehen ere, euskaltasuna piztua zen zure baitan.

Baietz esango nuke. Bai, dudarik ez horretan. Esan dizut gure gurasoak ez zirela inoiz hona etorri. Gu, seme-alabok, amerikar izan gintezen gura zuten. Baina han zegoen amama, haien gogoa zelanbait zapuzteko. Kar, kar, kar… Amama oso zen euskalduna, euskaldun peto-petoa. Gure amarekin ere euskaraz berba egiten zuen. Gu ingelesez hazi gintuzten, baina, umetan, amamak berba batzuk erakutsi zizkidan euskaraz, baita gaztelaniaz ere. Berba batzuk baino ez, baina zer edo zer, hala ere! Berba haiek baino, dena den, jatekoa izan zen inportanteagoa.

Jatekoa?

Bai, bai. Amamaren sukaldean egoten zen janari usain goxo hura ez dut ahazten. Goxoa. Eta amamaren sukaldea ez zenean, Fresnoko (Kalifornia) Basco Hotel izeneko ostatu eta jatetxea zen. Izan ere, Nevadako Elytik Kaliforniako San Joaquin ibarrera jo zuen familiak, eta, han, Fresnora joateko ohitura hartu zuen, beste euskaldun eta euskaldun ez ziren askoren legean. Hantxe ikusi nituen lehenengo bider euskaldunak pilotan jokatzen. Eta batak besteari euskaraz berbetan. Mahaiak luzeak ziren, eta etorri eran jesartzen zen jendea, elkarren ondoan, halaxe zen-eta legea. Oraindik ere halaxe da Mendebaldeko euskal ostatuetan. Hango sukaldea euskal amerikarra da, artzainaren jatekoa zuen oinarria, bateko zopa, besteko gazta, honako arrain eta harako okel… Seguru esaten dizut ez zela amerikar estiloko jatena. Eta bestalde, hau ere esango dizut, Euskal Herrian jaten edo afaltzen, askotan sentitu dut janari haren gustu bera. Beraz, sukaldeak egin nau euskaldun. Nire euskal identitatea sukaldeari lotuta dago, tamaina batean, jakina.

Oraintxe esan duzu! “Tamaina batean”. Zure lehen idazlanean bertan, euskalduna protagonista…

Ikasten ari nintzen garaian idatzi nuen, 17 bat urte nituela. The Flood (Uholdea) zuen izena testuak, eta artzain euskalduna zen pertsonaia, Fermin Erro. Hasiera-hasieratik, euskaldunaren inguruko jakin-mina izan dut nire lanetan. Artean ez zen gogo kontzientea. Geroago bai, AEBetako mendebaldeko herrietan euskaldunek egiten dituzten udako festibaletara joaten hasi nintzen, barrutik ezagutzen. Horrek, gainera, euskal historia ikasteko gogoa piztu zidan. Orduan kontzienteago egin zen nire barruko asmoa.

1987an Shoshone Mike idatzi zenuen, izen bereko indioaren tribuaren hilketa hotza. 1911ko gertaera historikoan hiru euskaldun eta amerikar bat hil zituzten indioek. Orduan ere euskaldunak tartean zure nobelan.

Bai, indioek hil zituzten lau haietarik hiru artzainak ziren-eta. Dominic Bertrand “Indiano”, Peter Erramouspe, John B. Laxague. Amerikarra, Harry Cambron zen. Gertakariaren inguruan egin nuen nobela, baina ez naiz euskaldunen bila ibiltzen. Ez beti, behintzat.

Robert Laxaltek zure nobela hori goraipatu zuela badakit.

Bai, egia da. Eskutitza ere idatzi zidan, esanez hunkigarria iruditu zitzaiola. “Hunkigarri” berba erabili zuen. Berba onak izan zituen nire lan harentzat. Gizon atsegina zen Laxalt.

Beste lan batean, The Temptations of St. Ed and Brother S izenekoan, beste pertsonaia bat, guztiz deigarria: Ed Arrizabalaga saindu debotua, zure euskal deituretako bat daraman abata. Arrizabalaga horrek izena baino ez du euskalduna, ordea.

Hori ere errealitatea da. Euskal izena duten amerikar guztiak ez dira euskaldun, ez dira euskal amerikar sentitzen. Amerikar dira, eta kito. Nobela horretako Ed Arrizabalaga abata sainduak ere ez du batere interesik, ardurarik ez dio bere identitateak, eta, alde horretatik, erabat amerikar izatea erabaki dutenen irudia da. Noski, izan liteke, euskaldunak –edo erdi euskaldunak– direla jakin arren, beren identitatea ezkutatu gura dutenen irudia ere. Identitate kontuak ez dira errazak, dakizunez. Fermin Erro, nire lehen idazlan hartako artzaina, euskaldun purua zen. Shoshone Mikek-eta hil zituzten hiru haiek bezala, euskaldunak. Ed Arrizabalaga saindua, ostera, izenez da euskaldun, besterik ez.

Wild Game lanean, beste euskaldun bat da pertsonaia nagusia: Jack Irigaray. Aurrekoak ez bezalakoa da Irigaray, Monika Madinabeitiak esana duenez. Identitate galduaren bila, berreskuratu nahian ari da Jack…

Amerikar hazi zen Jack, hala erakutsi zioten –neuri bezala–, amerikar puru-purua, ez euskal amerikar nahaste bat, ez, amerikar eta kito. Gero, haren alabek jota dantza egiten ikasten dute Zazpiak Bat euskal klubean [izen horixe du Renoko klubak], eta beren euskal identitatearen jabe dira, euskal amerikar dira –gara–, eta pozik. Ez dago identitate gatazkarik, bi identitateetatik edan eta beste bat sortu dute, berria, bietatik daukana. AEBetan ez dago arazorik, ez dakit hemen zer esango duzuen, baina horrela da han lehenengo belaunaldian ez besteetan. Eta, are, lehen belaunaldiko jendearen artean ere!

Nortasun agiria

Frank Bergon (Ely, Nevada, 1943). Euskaldun jatorriko amerikar idazlea. Stanfordeko eta Harvardeko unibertsitateetan ikasia, Idazketa eta Amerikako Natiboen literatura irakasle izan da New York estatuko Vassar Kolegioan. Hiru eleberri ditu idatziak: Shoshone Mike (1987), The Temptations of St. Ed and Brother S (1993) eta Wild Game (1995), eta denetan ere, aldez edo moldez, euskaldunak zein euskal amerikarrak baliatu ditu. Literatur kritika ere landu du, eta hainbat lan ditu argitaratuak. Beraren lana aintzat hartua da, eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Monika Madinabeitia irakasleak, esaterako, doktore tesia egina du Frank Bergonen fikzio lanaren inguruan.
    

Euskal Herrian ohi da noizbehinka, bateko eta besteko unibertsitateek gonbidaturik, ikastaro ematen eta hitzaldi esaten. Eta, gurean denero, beti hartuko du Markinara joateko tartea, familiaren sustraietan sakontzera, haietaz gozatzera. Lehengusu txiki zuen beste idazle bat, Bernardo Arrizabalaga, En principio era el roble eta Barroetatarrak lanen egilea. Bergonek nobela berria dakar maiatzean, Jesse's Ghost (Jesseren mamua) eta euskal amerikar pertsonaiak ez dira aparte izango.    Euskal amerikar idazleetan belaunaldi berrikoa, Monique Laxalt, Martin Etchart, Gregory Martin eta datozkeenen harikoa.

Kanal hauetan artxibatua: Euskal diaspora  |  Argentina  |  Oroimen historikoa

Euskal diaspora kanaletik interesatuko zaizu...
São Paulotik gutuna

Brasildik jaso dut posta bat. Estebe Ormazabal Insausti beasaindarraren hitzak dira jaso ditugunak; ARGIAko harpideduna bera. Ez da txoko honetara ekarri dugun atzerrian bizi den lehen laguna. Pixkanaka ari gara biltzen Euskal Herritik kanpora dugun komunitatearen iritziak, hausnarketak, kritikak eta laudorioak.


Gurutzne Etxeberria, euskara irakaslea
"Mexikon oso esker oneko jendea izan dut inguruan beti"

Amezketarra Mexiko DF-n euskara irakasle, unibertsitateetan eta euskal etxean. Baina ez da ikasle gaztearen urtebeteko pasadizoa, bertan errotu den emakumearen ibilia baizik.


Miren Olasagasti, Diasporako donostiarra
"Caracasen aditutako historiak kontatu eta negarra etortzen zait"

Diasporaren alaba dela dio, baina hurrik eman ere ez  ‘ni ez naiz hemengoa’ esaterik. Hemengoak bezain hemengo da Caracasen jaiotakoa. Donostiako abertzaletasun zaharraren eragileak ageri dira beraren familian, eta sentimendu horrixe helduta bizi da Miren, diasporaren alaba euskalduna.


2016-08-31 | Erran .eus
Artzain Amerikanoen Egunaren X.urteurrena ospatuko dute larunbatean Izaban

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak egitarau zabala prestatu du aurten ere. Irailaren 3an ospatuko da, Izaban (Erronkari), Urrinean Biltruk goiburupean. Erronkarieraz, Urrunean bilduak erran nahi du  eta hain ezberdinak diren bi lurraldetan, bizitza eta lana egiteko modu berdina egin ahal izana goraipatu nahi du. Tiketak ohiko lekuetan daude salgai. 


2016-07-29 | Natxo Escobar
Centennial
MULTIMEDIA - dokumentala

New Yorkeko Euskal Etxearen 100. urteurrena ospatzeko egindako lana.

Zuzendaria: Natxo Escobar
Ekoizpena: Koldo San Sebastian, Ander San Sebastian
Errealizazioa: Iker Treviño


Amerikanuak
MULTIMEDIA - dokumentala

Amerikako Estatu Batuetako mendebaldean, Elkon (Nevada) bizi diren euskaldun etorkinen egunerokotasunari buruzko lana. Ikuspuntu errealista batetik munduko euskal diasporaren zati baten egoera erakusten da.

Iraupena: 90 min
Musika: Audience
Ekoizpena: Berde Produkzioak


Begoņa Yarza, medikua
"Iruditzen zitzaidan Txile ahanzten banuen Pinochetek irabazia zuela borroka"

Txiletik datorrela esan digute, Kuban hazia dela Salvador Allende hilez geroko garaian, mediku dela, hainbat aldaketa iraultzaile eginak dituela zuzentzen duen ospitalean… Hariari jarraiki gatzaizkio, galdezka, putzu sakonean sartu garen arte.


Euskararen Eguna 2015 Valentzian
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

2015eko Euskararen nazioarteko egunean Valentziako Euskal Etxeko lagunek egin zuten ekimenaren bideoa.


Arantxa Anitua, Laurak Bat euskal etxeko lehendakaria
"Euskaltasuna globalizatu beharraren beharrez anglofonotu egin duzuela iruditzen zaigu"

“Argentinarra naiz eta, Euskadi dut maite…” kantu zaharraren bertsio berria litzateke, Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxeko lehendakari andrea kantari.


2015-10-28 | Estitxu Eizagirre
Ipar Amerikako euskaldun gazteei bertsoa erakusteko asmotan

Euskal Herrira ekarri dituzte bertsotara lehen aldiz J. Kurutxet eta M. Goikoetxea euskaldun amerikarrak. Euren asmoa adierazi dute: hemengo bertso eskoletako gazteak eramatea hango gazteei bertsoa erakustera.


Josu Martinez
"Agian itsusi ikusten gara ispilu horretan, baina izan garena erakusten du filmak"

Euskarazko lehen filma da Gure Sor Lekua, 1956an filmatua. Desagertutzat genuen pelikula aurkitu eta ikerketa lan hori lehenik doktorego tesian eta ondoren dokumental batean jaso du Josu Martinez bilbotarrak. Barrura begiratzeko leihoak edota Sagarren denbora filmen egileak komeriaz betetako bilaketa dakarkigu azken dokumentalean: Gure Sor Lekuaren bila.


Mundu osoko euskal etxeetako ordezkariak Gasteizen dira, Diasporizatu kongresuan

Lau urtean behin egiten den bilkuran munduko 22 herrialdetako 100 aditu eta ordezkari ari dira euskal etxeen etorkizunaz hausnartzen.


2015-07-30 | Garazi Zabaleta
Euskal kulturaren hiriburu bilakatu da Boise

Idahoko (AEB) hiriburua jendez gainezka dago azken egunotan, euskal kulturaren Jaialdi 2015 dela eta. AEBetako toki ugaritatik hurbildutako jendeaz gain, Euskal Herritik 500 lagun inguruk ere bidaia egin dute.


Jaialdi 2015
Boiseko egunak

Euskal diasporak zita bat dauka Idahoko hiriburuan: bost urtean behin egiten den Jaialdin 45.000 lagunetik gora bilduko dira berriz, dantza eta herri kiroletik harago, komunitate izaera sendotzeko asmoz. Autoafirmazio ariketa erraldoi hori, euskaldunek AEBetan duten erakusleiho ikusgarriena bilakatu da edizioz edizio, eta itsasoz alde honetako agenda kultural eta politikoan ere hasi da eragiten.


Kontxita Maņarikua
"Kubako bizimodu normala egin dut hemen naizenetik"

Behin edo behin, mezu kriptikoa postontzian: “Emakume bat dago hemengo Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia-n, familiako historia interesgarria duena: Concepción Mañaricúa Lezamiz (Durango, 1921), gerrako exiliatua, ja nahiko zaharra”. Habanan da emakumea.


2015-05-10 | Aritz Galarraga
Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas
Egun bat Bartzelonan

Kataluniako hiriburuan izan dira Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas, Unibertsitate Autonomoko euskal eta galiziar lektoreek gonbidatuta, Sant Jordi bezperan. Saio bat eguerdian, bestea arratsean. Baina ez ote zen izan continuum bat, goizean hasi eta gaueko ordu txikietan bukatu zena. Noski, lan orduetatik kanpo esandakoak ez ditugu hemen jasoko. Gaua gauekoentzat. Hauek dira egun argitan esan zituztenak.


Bartzelonan bai jakin

Literaldia. Noiz: apirilaren 10etik maiatzaren 9ra. Non: Bartzelona. Webgunea: literaldia.com


2015-03-13 | Estitxu Eizagirre
Eromako Euskal Etxeak Viviana Tomassetti du orain lehendakari

Tomassetti feminista militantea da eta Associazione Culturale Euskara elkarteko koordinatzailea izan da azken urteotan, UPTER unibertsitateko Euskal Saileko zuzendaria zenbait urtetan eta LIBE online argitaletxearen sortzaileetarikoa.


Begoņa Echeverria
"Aunitz gauza egiten dut, baina denak lotuak dira elkarrekin"

Durangoko Liburu eta Disko Azokaren karietara heldu zen Euskal Herrira, The Hammer of Witches eleberria eskuetan eta, oroz gain, Kalifornian sortutako euskara hiztunaren berri emateko prestik.

ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude