Txiroen zura

Banbuaren mundua ikaragarria da eta lilura guztiak bahitzen dizkit. Banbuak belarrak dira. Belar handiak, baina belar. Genero eta espezie ugari deitzen da banbu izenaz. Bateratzen dituen ezaugarria kanabera gogorra osatzea da. Eta kanabera honek eman dio zabalkundea banbuari. Lurrari eusteko, zubietarako, ubideetarako, itxituretarako, hesietarako, pardetarako, oilategietarako, kaioletarako, eskaileretarako, eraikinetarako, etxeetarako... Zertarako ez da erabili izan banbua? Txiroaren zura deitzen zaio Kolonbian. Puska txikietan Asia ekialdeko erara jateko txotxak egiteko eta, azken aldi honetan gero eta ugariago ikusten den, lur-zoruak egiteko oholtzetarako erabiltzen da.

Eraikuntza omen da, hala ere, banbuaren etorkizuna. Beste era batera ia ezinezkoak liratekeen aldamio egiturak egiteko aukera ematen du banbuak: zama eskasa, erresistentzia, garraiatzeko eta eskulanerako erraza eta merkea da. Eraikuntza modernoenen aldamio da, baina baita parte ere. Gero eta gehiago erabiltzen da eraikinaren beraren egitura izateko. Ikuspegi ekologikotik begiratuta ezin hobea da banbua. Tokian tokiko baliabide ederra. Bestetik, sorkuntzarako aparteko aukerak ematen ditu, eta eraikin artistikoetan bezala arte eraikuntzan ere nonahi topatuko duzu. Ikus, adibidez, Starn arkitektu anaien lanak (www.starnstudio.com).

Banbua eskas, urte gutxi da geurera ekarri zela, baina kanabera, Arundo donax, erruz erabiltzen dugu hemen. Aterpeak, etxeetako hormak, itxiturak, haize-hesiak eta abar egiteko, eta batez ere parda edo soro eta baratzeetako makiletarako. Nekazariaren adiskide paregabea izan da kanabera. Bere premia honek kanabera urtero moztea zekarren, hazkundea nolabait kontrolpean izanez. Kanabera utzi eta soroko lanetarako plastikozko sareak eta burdinazko pardak erabiltzeak kanaberadiari bakea ekarri dio. Mugarik gabeko zabalkundea ahalbideratzea, alegia.

ASTEKARIA
2010ko urriaren 31
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude