Bertan goxo


2009ko abenduaren 27an
Lekadunen puzker artean aritu nintzaizun aurrekoan, familia horretako kide batzuek fruituak lurperatzeko duten joera dela eta. Joera ehorzle horren arrazoien bila, galderak luzatu eta nire iritziñoak eman nituen. Landareen taktika eta estrategiak gure adimen ziztrinera makurtu eta arrazoietan kabituko zaizkigulakoan... Ez dira alferrik gu baino milioika urte lehenagotik ludi honetan bizi eta, are eta gehiago, gure espeziea desagertzen denean ere landareren batek iraungo du non edo han. Ur gaineko gure bitsetara bueltatuta, hona landare lurperatzaile horiek duten jokamolde horretarako sena nondik datorkien ulertzeko beste saio bat. Gaiari bueltaka ari ginela lagun batek iradoki zidan (ekarri asko eta esker mila Xabier).

Fruituei lurra ematen dioten hauetako batzuek lan honetarako lore itxiak eratzen dituzte. Hau da, landare beraren arra eta emea nahasiko dira lore horretan, egia esanda ez da nahasiko, ez da beste landare batekin sexu hartu-emanean sartuko, bere buruarekin egingo du, landare gehienen gisan bera baita ar eta eme, hermafrodita, eta nahasketarik gabeko lore itxitik bere kopiak sortuko ditu. Nahasketak, landareak bere artean gurutzatzeak, ondorengo desberdinak dakartza, bizi-baldintza desberdinetan irauteko aukera gehiago izango duten ondorengoak. Espezie baten etorkizunerako garrantzitsua da, beraz, nahasketa. Lur berriak kolonizatzeko edota lehengo lurretan beste klima batekin ere bizi ahal izateko, nahasketa oparoa tantoaren erdia baino gehiago da. Baina espezie batek, bere ustez egoera onenera heldu dela, hoberik topatzea baino sagar urdinak hegan ikustea errazagoa dela uste badu, zer gertatuko litzateke? Hau izan daiteke ehorzle hauen mentalitatea: onenean bizi dira, toki onena, klima onena, inguru onena, lur onena... ba bertan goxo. Eta hobetzekorik gabe bere kopiak sortzen dituzte. Lore itxietan. Zer irizten?

ASTEKARIA
2009ko abenduaren 27a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude