‘Al vent’

  • Duela hilabete edo, mahai-inguru batean parte hartu nuen, Donostian. Gaia: frankismoaren azken urteetako eta trantsizio delakoaren hasierako kantariek askatasunari egindako ekarpena. Ez zen jende asko inguratu, baina pare bat ordu aritu ginen, aski giro gozoan, Arantxa Urretabizkaiaren gidaritzapean. Arantxa eta bioz gain, Elisa Serna eta Fermin Valentzia kantariak eta Iñaki Zarata musika kritikaria aritu ginen. Jose Antonio Labordeta ere etortzekoa zen, baina osasunez patal dabilela eta, ezin etorria adierazi zuen, gutun baten bidez.
Xabier Lete
Xabier LeteIñigo Uriz / Argazki Press
Mahai-ingurua gaztelaniaz izan baitzen, “kantautore” hitza erabili genuen hasieran, harik eta konturatu ginen arte hitz horren azpian ez dagoela inolako kontzepturik. Gaztelaniak izena jarri dionez, ordea, zerbait izan behar duela iruditzen zaigu.

Wikipedian ere begiratu nuen, nola ez: kantatzen dituen kantu gehienen musika eta letra berak egiten dituela omen da kantautore. Beraz, Laboa ez eta Alex Ubago bai; Pako Ibañez ez baina José Luis Perales bai... ederra atarramendua!

Niretzat, bi kantari mota daude: kantagintza jardun estetiko pertsonal pribatu moduan ulertzen dutenak, eta kantagintza herrigintzaren baitako tresnatzat darabiltenak. Esan gabe doa niri behintzat bigarren mota horixe bakarrik interesatzen zaidala.
Baina zehaztu dezadan zer esan nahi dudan “herrigintza” diodanean, erabiliaren erabiliz usteldu zaigun hitza baita. Ez du noski esan nahi kantuek esplizitoki politikoak edo ideologikoak behar dutenik izan. Bai, ordea, kantu horiek sortu eta kantatzen direneko komunitatearen ispilu eta euskarri izateko asmo agerikoa dutela. Jakina: alde horretatik askoz ere funtzio garrantzitsuagoa betetzen zuen kantagintzak frankismoan orain baino. Ez, ordea, orain funtziorik ez duelako, baizik eta orduan kantagintza zelako funtzio hori bete zezakeen jardun ia bakarra (euskal komunikatearen kasuan bereziki).

Inoizko bareen dator aurten Durangoko Azoka, funtsezko polemikarik gabe, akaso iaztik hona izan dugun etengabeko hausnarketak haren izateari eta funtzioei buruzko zalantzak oro argitu dituelako edo. Kartelak berak ere ez du aurten ika-mikarik sorrarazi, baina niri esanguratsua iruditu zait nola banatu dituen egileak esaldi nagusiaren lerroak: 44 / Durangoko / euskal liburu / eta disko azoka. Esanguratsua, diot, izan ere nago errealitatean ere (hots, gu gehienon pertzepzioan), liburuena baino beheragoko apal batean ote dauden (dauzkagun) diskoak.

Nik, ordea, garbi daukat kantagintza, lehenago azaldu dudan bezalakoa bada behintzat, liburugintza bezain garrantzitsua (“estrategikoa” esatekotan egon naiz) dela.

Kataluniari abegitsu begira dago aurtengo Durangoko Azoka. Nova Cançó delakoak 50 urte bete dituen honetan, aukera bikaina genuke gure estrategiak errebisatzeko. Horretarako, ordea, irizpideak eta lehentasunak finkatu behar dira aurrena.

Xabier Leteri eman diote aurten Euskadi Saria. Nik garbi daukat hori eta gehiago merezi duela. Saria ekarri dion poema liburuaren maila ukatu gabe, ordea, nire ustez bere kantuak dira Letek herri honi, gu guztioi, egin digun ekarpenik handiena.

Bide (eta tristura handi) batez esanda: aipatutako mahai-inguru hori Donostiako Antigua auzoko Lugaritz Kultur Etxean izan zen, Imanol Larzabal aretoan. Hemen eta orain, basoerdiak hartzea beste herrigintza lanik ezagutzen ez zaien miserable batzuk setatuta daude Imanolen izena eta izana, haren kantuak, gure memoriatik ezabatzeko.

Beste batzuek, ordea, hemen jarraituko dugu, garena izaten lagundu digutenen izen-izanak aldarrikatzen. Al vent, jakina, baina baita lau haizeetara ere.

Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforka hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude