Arrantza sektorea desagertzen ari ote da Euskal Herrian?

  • Euskal arrantza sektorea egoera larrian dago aspalditik, eta egoera hori are gehiago okertu da orain, arazo hauek direla eta: antxoa arrantzatzeko debekualdia, lonjako prezioen izoztea eta Indiako Ozeanoan atuna arrantzatzen aritzen diren itsasontziek itsaslapurrekin dituzten arazoak.
Arrantza
Arrantza CCKhaled Almasoud
Somaliar itsaslapurrek Indiako Ozeanoan bi euskal arrantza ontzi bahitu izanak (lehenik Playa de Bakio eta orain Alakrana) agerian jarri du berriro ere euskal arrantza sektoreak bizi duen egoera larria. Aspalditik sortuz joan den egoera delikatu hori larriagotu egin da azken urteetan, eta gaur egun oso etorkizun zalantzagarria du jarduera horrek. Horren adierazle dira datu hauek: duela hamabost urte, Euskal Herria osoan 8.000 arrantzale eta 750 arrantza ontzi zeuden; gaur egun, berriz, 2.900 arrantzale baino gehixeago eta 300 ontzi baino gutxiago. Zehazki, Hegoaldeko ontzidiak 584 itsasontzi eta 6.546 arrantzale zituen 1992an; azken datu ofizialen arabera, berriz, 2008. urtearen amaieran ontziak 274 ziren, eta arrantzaleak, 2.624. Iparraldean, bestalde, garai onenetan 3.000 arrantzale zeuden; orain, berriz, 300 baino gutxiago.

Sakoneko arazoak

Zein dira egoera hori sorrarazi duten euskal arrantza sektorearen arazo garrantzitsuenak? Arrantzale izateak berekin dakar bizimodu latza izatea: denbora asko kanpoan igaro beharra, atuna zein bakailaoa lortzeko urruneko arrantzaguneetara joan beharra eta, orain Indiako Ozeanoan gertatzen ari den bezala, segurtasunik eza. Baina horrez gain, badira sakoneko beste arazo batzuk ere, egoera hori ulertzen laguntzen dutenak.

Arazo horietako bat da arrainaren lonjako prezioak ia erabat izoztu direla. Sektore horretako hainbat iturritatik ziurtatu dute lonjako prezioak ez direla ia batere aldatu azken hogei urteetan, merkatuetako prezioak izugarri igo diren arren; esate baterako: lonjan legatz kiloa 3 euro ordain daiteke, eta merkatuan, berriz, legatz horren prezioa kiloko 15 eurokoa izan daiteke.

Bien bitartean, armadoreak dituen kostuak izugarri hazi dira azken urteetan; batez ere, gasolioaren prezioa igo delako. Egoera horretan, arrantzaleak arraina zuzenean merkaturatzen saiatu dira, bai Iparraldean, bai Hegoaldean; edonola ere, saio horiek ez dira egoerari irtenbidea emateko bezain eraginkorrak izan. Zuzenean merkaturatzea oso zaila eta garestia da.

Beste arazo bat da gora bidean dauden herrialdeak sartu direla merkatuetan, eta arraste teknikak erabiltzen dituztenez, arrantzaguneak ahitzen ari dira. Antxoa da, bestalde, baxurako euskal ontzidiaren bizibide eta elikagai nagusia. Baina hura arrantzatzea debekatuta dago duela hiru urte, Europar Batasunak hala erabakita, espeziea berreskuratzeko helburuarekin. Oraindik ez dakigu datorren urtean udaberrian hasi ohi den antxoaren arrantzaldia baimenduko ote duten. Batzuen ustez, oraindik ere debekuak iraun egingo du; agian ez da erabateko debekua ezarriko, baina bai muga batzuk.

Gainera, duela urte batzuetatik hona, arraina beste herrialde batzuetatik inportatzen da, eta horrek ere eragin hondagarria du euskal arrantza sektorearen egungo egoeran. Hain zuzen, Forondako aireportua (Gasteiz) Euskal Herriko porturik handiena dela esan ohi da. Egunero, munduko leku urrunenetako arraina eta itsaskiak ekartzen dituzten hegazkin handiak iristen dira hara. Banaketa enpresa handiek munduko beste leku batzuetako arrain freskoa eta merkea eskaintzen dute egunero, eta horrek ere gure arrantzaleei ordaintzen zaien lonjako prezioa izoztea dakar.

Alturako eta baxurako ontzidiak

Ondoko taulan ontzidiei buruzko datuak ageri badira ere, komeni da kontzeptu horiek argitzea. Alturako ontzidia alturako freskoko arrantzan aritzen da, eta atuna zein bakailaoa ere arrantzatzen dute, gehienetan Bizkaiko golkotik oso urrun dauden arrantzaguneetan. Alturako ontzidiak 64 itsasontzi eta 1.140 arrantzale ditu. Itsasontzi horietako 34 alturako freskoko arrantzan aritzen dira, eta 409 arrantzale dituzte; beste 5 bakailao ontziak dira, eta 102 arrantzale dituzte, eta beste 25, atun ontzi izoztaileak, 629 arrantzalerekin.

Azken multzo horretakoak dira, besteak beste, duela gutxi bahitutako Playa de Bakio eta Alakrana ontziak.

Baxurako ontzidia gainerako arrantza motetan aritzen da; baina garrantzitsuenak antxoaren eta hegaluzearen arrantzaldiak dira. Baxurako ontzidiak 210 itsasontzi ditu, eta 1.484 arrantzale; haietatik 94 ontzi eta 887 arrantzale Gipuzkoako portuetakoak dira, eta 113 ontzi eta 576 arrantzale, Bizkaiko portuetakoak. Beste 3 ontzi eta 21 arrantzale EAEko ontzidiaren mende daude, baina kanpoko beste portu batzuetan.
Arrantza sektorea
Administrazioak ez dio etorkizunik ikusten itsas arrantzari
Oraindik goiz da jakiteko Lopez lehendakari duen Eusko Jaurlaritzak zer jarrera ofizial duen euskal arrantzaren etorkizunaz. Dakiguna da aurreko gobernuak, Ibarretxe buru zuenak, ez ziola etorkizunik ikusten itsas arrantzari. EAJk zuzendutako aurreko gobernuak 2008-2013 aldirako plan estrategiko bat landu zuen, euskal arrantza sektorea suspertzeko. Plan horretan, 170 neurri baino gehiago bildu zituzten, eta haietatik ondoriozta daiteke ez zutela itxaropenik itsas arrantzaren etorkizunean.

Plan horretan aurreikusten da batez ere lehorreko jarduera sustatzea; bereziki, eraldatze industriaren bidez. Bertan azaltzen denez, kostaldeko eremuek arrantzarekiko duten mendekotasuna murriztu beharko litzateke, bertako egitura sozioekonomikoa beste esparru batzuetara egokituz. Ontzigintza erabat gelditzearen alde egiten du, bai eta eraldatze industria garatzearen eta egokitzearen alde ere; batez ere, kontserba industria. Eta akuikultura garatzea proposatzen du, enpresen sorrera sustatuz eta profesionalen eskaintza areagotuz.

Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforka hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude