Gaztelupeko hondartza

Bidarte
BidarteGaizka Iroz
Euskal Herriko hondartzen artean bada bat bereziki maite dudana. Seguruenik, ez da ez politena, ez handiena eta ez ikusgarriena izango, baina Bidarte eta Miarritze artean dagoen Ilbarritzeko hondartzak badu itzularaziko zaituen xarma ezkutua.

Labarren gaineko muinoan, itsasargia bailitzan, misteriotsu eta eder, ageri den izen bereko gaztelua izan liteke arrazoietako bat. Enbata sartzen delarik edo ekaitzak jotzen duen egunetan, Psycho filmeko etxearen antz izugarria –hitzaren bi zentzuetan– hartuko diozu. Gaztelua altxarazi zuen Espée-ko baroiak eremu isolatu bat eraiki nahi izan zuen, bera baino hogei urte gazteagoa zen Bian Duhamel aktoresarekin bizi zuen amodiozko istorioa mundutik babesteko.

Gazteluaren aire misteriotsuak bat egiten du hondartzaren edertasunarekin eta itsas barruko harkaitzen harrotasunarekin. Lotsagabe azaleratzen dira hondar artetik, duela hogei bat urte hondartza “sortu” eta hondarrez “bete” zutenean galdu zuten askatasuna berreskuratu nahiko balute bezala. Komeria ugari izan dituzte urteotan udaleko arduradunek hondartza berriro hondarrez betetzeko.

Itsaso bortitzak indar handiz erakarriko zaitu bertara murgilduz gero. Adi eta kontuz ibili, beraz, haurrekin joanez gero. Badute non jolastua inguruan. Berdegune zaindu batek eta oinezkoentzako bideak inguratzen dute hondartza. Aparkaleku zabalak gertu dituzu eta etxerik ez hondartza gainean. Arrainkia bazkaldu edo freskagarri bat hartu nahi izanez gero bertan dituzu jatetxea eta tabernatxoa. Ez beti, baina aldian behin zerbitzari euskaldunak ere topatuko dituzu.

Eseri eta begirada ezkerrera itzulita, Jaizkibelek seinalatuko dizu Gipuzkoako kostaldearen hasiera-puntua, eskuinean, Landetako itsasertzaren marra sumatu ahal izango duzularik.

Itsas ertzetik abiatuz gero, Getariaraino iritsi zaitezke, Bigarren Mundu Gerrako bunkerren hondakinak ikusiz edo kontrako norabidea hartu Miarritze aldera joz.

Eta hondartzan ordu batzuk eman eta aspertu bazara, beti zer ikusia eskaintzen duen Miarritzera joan ahal izango zara; Ilbarritzera itzuliko zaren segurantzian.

Beste ihesaldi batzuk:



Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude