Orgi, zentzumenen basoa

  • Nafarroako Ultzama bailararen erdian, Orgi basoko labirinto ilunean barrena, euskaldunontzat mendetan zehar hain ezagunak izan diren landare eta animaliak beste era batera sumatzeko bidea aurkituko dugu. Begiak itxita egiteko bidea da, ikusmenaren ordez beste zentzumenak erabiltzera behartuta daudenentzat bereziki atondua.
Ultzama
Dani Blanco
Orgiko basoa 80 hektareako hariztia da. Oinez ibiltzeko bideak berriz, bi kilometro eta erdiko azalera du. Ultzama bailaran dago, Iruñetik 30 kilometrora. Soroz inguratua, aizkolarien egur gosetik eta nekazarien landatze asmoetatik ihesi dabilen antzinako mundua da, aire garbia, isiltasuna eta lasaitasun apur bat oparituko dizkiguna, guk errespetuz tratatzen badugu behintzat. Eta agian, begiak ordu erdi batez ezkutatzen baditugu betazal azpian, txantxangorriaren kantua eta pare bat ipotx edo lamiren aztarnak sumatzeko gai izango gara.

Hariztia hiru zatitan banatua dago: harrera gunea, ibilbidea, eta errepideaz bestalde dagoen erreserba. Den-dena, Arkil eta Ultzama erreken artean kokatuta. Horregatik, Orgiko basoa oso toki hezea da, ur putzuz betea. Inguru horretan, haritzarekin batera azaltzen diren landare asko jaio dira, zoru osoa estaliaz.

Horrek ibilbidean arazo ugari sortu zituen hasieran, egun euritsuetan bide guztiak ur azpian gelditzen ziren eta. Irtenbidea emateko, putzu gehien sortzen ziren lekuetan egurrezko zubiak eraiki zituzten, urak bidea estali ez zezan.

Ultzama bailara zeharkatzen duen errepideari jarraituz, Lizaso herrira iritsi aurretik ikusiko dugun bidegurutzeak zuzen-zuzenean Orgiko harrera gunearen ondoan dagoen aparkalekura eramango gaitu, eta han, bat-batean bi zaldirekin topo egingo dugu. Lagun berri horiei esker, eta gure arbasoek erabiltzen zuten garraiobidea gustuko baduzue, gurdiz egin daiteke ibilaldia.

Begirik gabe basoan barrena

Baina gaurko helburua, esan dugun bezala, begiak lotan utzi eta basoko labirintoan barrena bidaiatzea izango da. Ezintasunen bat daukaten pertsonentzat egina dago labirintoa: itsuentzako azalpen irudiak eta bidea jarraitzeko sokak daude, eta lurra oso laua denez, gurpildun aulkia erabiltzen dutenak ere atsegin handiz igaro daitezke ibilbide osotik.

300 metro dituen bide zabal batean sartuko gara soka bat gidari dugula. Eskuin-ezkerrean zuhaitz, landare eta beste zenbait bizidunen mundua gehiago ezagutzeko azalpen kartelak aurkituko ditugu, beraien artean metro bateko tartea dagoela.

Oihanaren egitura konplexua antzematen dugu. Eskuak luzatuz ikusiko dugu bidea tunela dela, zuhaixkak eta zuhaitzetako enborrek, adarrek eta hostoek osatutako tunela. Lurretik gora egiten dute, hainbat bizigiro eta bizimodu sortuz. Oihanaren barnean, hozberoa leundu eta kanpoko hotsak gutxitu egiten dira.

Enbor-hostoak behatz puntez ikusten

Labirintoan sartu orduko, haritz amerikar bat dago eskuinaldean. Modu desberdinean begiratuko diogu: behatz puntekin. Hala ikusiko dugu bertoko haritza baino enbor leunagoa duela, gorputzean dituen pitzadurak azalekoak dira, hostoak berriz borobil formakoak. Hemengo haritza baino azkarrago hazten da, horregatik ekarri zuten bere etxetik hain urrun. Hala ere, ez da oso ongi egokitu gure oihanera, lurra oso buztintsua baita, eta putzuak erraz sortzen direnez, sustraiek arnasa hartzeko arazoak izaten dituzte.

Bidean aurrera jarraitu ahala, sokak eusten dituzten makilen inguruan hosto eta adaxkak aurkituko ditugu. Landare igokari hori zuntza da, eta Orgiko basoan hiru zuhaitzetik bitan aurkitu dezakegu. Bi hosto klase ditu. Bata, malko formakoa, zuntzaren beheko aldean egoten da, normalean zuhaitzaren atzeko aldean. Bestea, triangelu antzekoa, zuntzaren goiko atalean agertzen da, zuhaitzaren enborraren bueltan, eguzki printzak harrapatzeko irrikan balego bezala.

Txorien kantua

Ibilian-ibilian, basoan barneratuz, kanpoko soinuak atzean uzten joango gara, errepideko autoen burrunben ordez txorien kantu goxoez beteko zaigu bihotza. Une batez gelditzen bagara, erraz entzunen diegu hegaztiei.

Beheko aldeko adarretan hamabost zentimetro inguru dituen txoritxoa dago. Haren kantuak entzunda azkar konturatuko gara txantxangorria dela. Goiko adarretan berriz, txori handixeago bat aurkituko dugu; buztan motza du, gorputzaren goiko aldea nabarra eta behekoa pikardatua. Birigarroa.

Txangoa bukatuta, behatz punten, entzumenaren eta usaimenaren bitartez ikusi ditugunak arimaren sakonean gordeak daudela sentituko dugu, mendetan zehar euskaldunok Ama Naturarekin izan dugun harreman estuaren jarraikideak garela nabarituz.

Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforka hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude