"Euskal Herriak ez gaitu anitz maite"

  • “Gaua etortzean eta lurra iluntzean, eta ikusiko dugun argi bakarra ilargiarena izango denean, ez dut beldurrik izango; ez, ez dut beldurrik izango, alboan zaitudan bitartean”. Ben E. King-en Stand by me abestiko hitzak dira. Izen bereko ipuina oparituko dizue Itxaro Bordak datorren astean Argiaren irakurleei. Guk ere udan, gaua heldu eta irakurtzeko zerbait nahi duzunean, zure alboan egon nahi dugulako.
'Stand by me'

Geroz eta presa handiagoz bidaiatzen dugun honetan, Stand by me ipuineko protagonistak Euskotrena hartu du Hendaiatik Bilbora joateko. Ipuinak eskatzen zizun erritmo lasai hori?


Behin tren hori hartu nuen eta gustatu zitzaidan. Astiro zihoan, banuen denbora idazteko, pentsatzeko eta alfer gisa ibiltzeko. Uste dut orduan sortu zitzaidala noizbait tren horretaz zerbait izkiriatzeko ideia eta Argiakoek, uda honetan, horren egiteko parada eskaini didate. Trenak asko erabili eta maite ditut nahiz ez den gustu arras femininoa. Baina zer egin dezaket? Abiadura handikoak eta motelago doazenak. Ipuinak behar zuen emekitasuna, isiltasuna kulunkaren loa segurtatzeko eta halatan pertsonaiaren bizitza psikikoaren harro arazteko.


Protagonistak identitatea lapurtzen dio bagoian bidaide duen emakumeari, “izaerak ez dira finkoak” esanez. Bidaiatzean bestelakotu egiten al gara?


Bai hala da. Bestelakotzen gaitu bidaiak, luzeenak bezain laburrenak. Etxetik eta ohiko ingurumenetarik ateratzen garen bezain laster, harritzen gaitu zein ezberdinak izan gaitezkeen. Ez dugu ezberdintasun hori beti onartzen, bistan dena. Bidaiatzea mirail baten aitzinean egotea bezala da. Ipuin honetako pertsonaia mirailaren beste aldera pasatzen da, aldi berean paisaiaz ezaguna eta izenez ezezaguna zaion mundu batera heltzen dela. Alizia herrialde zoragarrian bezala doa protagonista, herrialde hau ordea beretzat tragikoa delarik, mina eragiten dion turrunpiloa karrakatzera eramaten duelako, ama-alaben harremana hain zuzen.


Ametsaren eta errealitatearen artean dabil pertsonaia, iraganeko mamuak atzetik dituela. Kanpora joatea al da mamu horiei aurre egiteko modu bakarra?


Edo mamu horiekin zinez buruz-buru tematzeko modu bakarra. Noiztenka mamuen aztaparrek zitzika gaitzaten onartzekoa dugu, hondoraino erori eta sekula salbatzen baldin bagara, jakiten hasteko zer eta zein den funtsezkoa gure bizitzetan edo gure fikzioetan. Itzulerarik gabeko bidaiak dira gehienetan eta iruditzen zait ipuineko protagonista ez dela itzuliko.

Bilbora iristen denerako Maritza Garai bidailagunarekin harreman berezia du. Bere bigarren ama dela esan dezakegu?


Ez, Maritza Garai ez da narratzailearen bigarren ama. Ezin da hala izan. Ezen protagonistak badaki ama eta horrelako konzeptoekin ez duela bizitzerik. Laguna du, aitzakia, transfer bat, nortasuna usurpatuz bere istorioaren kordoka askatzea ahalmendu diona. Horregatik abesten edo erraten dio Stand by me, sinbolikoki baldin bada ere.

Ametsean kostaldea azaltzen da. Noiztenka zure azken poema liburuan ere, kostaldeak –bereziki Bizkaikoak– protagonismo handia du. Zer du paisaia horrek hain iradokitzaile izateko?


Kostako xendretarik Baionatik Bilbora oinez ibili den orok badaki, oin zolaren oinazeaz ardura, paisaia horrek zer duen hain iradokitzailea izateko. Ibilbidean zehar itsasoa eskubiko belarrian marrumaz entzutea da atsegina, hiriak eta herriak zeharkatzea, uharteak mirestea, bere burua abandonatzea eta Ogelletan demagun, norberaren bihotz barnearen irudia harrapatzea, faltsukeria, espantu eta gorakoikeriak baztertuz. Baudelairek zioen giza libreak itsasoa beti maiteko zuela, hala da gainera, Bardeetako mortuarekin batera, Euskal Herriak gure libertate indibidualaren bermagarri itsasoaren ikusgarria oparitzen digu.

Noiztenka-n bezala ipuin honetan ere erreferentzia alemaniarrak azaltzen dira zeharka herrien izenetan. Zergatik?


Duela zenbait urte ezagutu eta ikasi dudan hizkuntza da alemandarra, gustatzen zait eta, oraindik gaizki mintzatzen naiz baina, iruditzen zait euskararen pare dela, hitzen moldatzeko eta naturako gauzen errateko poetikotasun handia duelako.


Protagonistaren amak fikziozko alaba dela esaten dio ametsetan, aurretik hildako bi haurren lekua baino ez duela izan eta gainera neska izanda ezin zuela maite. Lehen aldiz hitz egiten dute garbi ama-alabek. Zerk eragozten zien lehenago horrela hitz egitea?


Biak minaren oinarriaz jakinean zeuden baina ez zuten bekoz beko horretaz hitz egiteko ausartziarik aski ukan. Herioak eta nortasun ebasketak baimendu die solasaldi bortitza, tragikoa. Protagonistak, Maritza Garai bihurtu denean, antzerkia egiten du, fikzio bat bilakatzen da eta fikzio bat bihurtuz azkenean bere errealitatea ukitzen du eta min egiten dio alaina. Urrunago joanez, ez nituzke ipuinaren idazteko erabili ditudan intentzioak sobera agertu behar, baina Stand by me, hain goretsia, errespetatua eta kantatua den Ama Euskal Herriarekiko neure edo gure harremanaz izkiriatzeko modu bat da enetzat. Ez gaitu anitz maite, ez ditu bere ume guztiak ezagutzen. Gertatzen da maiz trabeztitu behar dugula, gure ustezko egia propioak isil araziz, ama horrek onar gaitzan bederen. Eta ez da beti lortzen.

Opor bidaia baino askoz sakonagoa da ipuineko hau beraz. Amaieran zer aldatuko da protagonistaren baitan?


Protagonistak bidaia pasatu du berea ez den identitate bati esker bere amarekiko auzia zuritzen, Dantek ere infernua zeharkatu zuen Beatrizekin buruz buru aurkitzeko. Tragedia eta komediarako bere gaitasunaz ohartzen da: izate finkorik ez da, dena da jokoa, performance bat lerrakete ingelesek. Gauzarik seriosena azkenean, bidaiariarentzat, norberak bere baitan daukan bizitza da, hura da erreala eta ez muturik atxikitzen gaituen kanpoko mundu materiala. Barne bizitza hori dugu zaintzekoa eta bidaiatzen dugunean libratzekoa. Genero zehatzik ere ez duen ipuin horretako pertsonaiak nola.
 
Stand by me
Konstantinos Kavafisek Itakarainoko bidaia luzea izan zedila desiratzen zuen, portu ezezagunetan arribatzeko aukera edukitzeko. Bideak aberastu egiten zuen haren ustez. Bertatik bertara badabil ere –Hendaiatik Bilbora– Itxaro Bordaren Stand by me ipuineko protagonistak nahita luzatu du bere bidaia, tren lasaia hartuta. Ipuin honetakoa ez baita turismo bidaia, barrurantz egindakoa baizik. Eta barne turismoa, herri honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da. Zer moduz udan hasiko bagina? Argiaren eskutik duzu aukera.

Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude