Kirten gogortxoa

  • Euskaldunok kultura atlantiarra dugula dio lagun jakintsu batek eta esaten duenoro horri eustea hobe genukeela eransten diot nik. Atlantikora begira heziak, ez itsaso tzar honen zakarrenean ordea, bere ertzetako lurrik gozoenetako batean baizik. Karibetik etengabe datorren korrontearen laguntzaz, paradisuan. Horrek landaredian ere eragina du, eta kulturetan bezala berez urrun beharko luketen landareen ibilbideen bide-gurutzea da lur hau.
Gurbitza
Gurbitza
Itsasoaren zirikadak eta kinak iristen direneraino, Karibe bertago den tokietan, klima epelagoetako landareak topa ditzakegu. Eta landareekin kultura ere nahasi egiten da. Eta landareen gisa beretsuan kulturak ere kolonizatzaileak gara. Mediterraniarrak oso omen direnen adi bi bide: gurbitza (Arbutus unedo) eta gogortxoa (Viburnum tinus). Usu azaltzen dira gure lur epelenetan, hezetasunak ustel egingo ez dien erreka zulo eta antzekoetan. Bata zein bestea beste klima batekotzat dauzkagu eta bat baino gehiago hemengo aletzarrak ikustean, badirenik jakitean beste batzuk eta atari aurrean dituztela jabetzean asko harri egiten da. Horixe gertatu da Sorabillan.

Gipuzkoako herri horretan landarezaletasuna, auzolana eta ingurumenari duen garrantzia ematea haurrengan sustatzeko, bakoitzak zuhaitz bat landatuz herriko belardi nagusia parke bilakatuko dute pixkanaka. Zein zuhaitz jarri galdetuz etorri zitzaizkidanean herriarekin lotura nabarmenena dutenak aipatu nizkien, dudipe. Hagin gipuzkoar batzuekin batera gurbitzak landatu dituzte. Ezagutzen ditudan ale bikainenak eta multzo ederrenean bertan bizi dira. Paradisua baita Sorabilla. Zeuk ezagutzeko Zubietarekin muga egiten duen Abalozko erreka alderako Garateko magalera inguratu; udazkenean bazara fruitu eder askorik jateko aukera izango duzu. Adi baina, fruitua heldu ordurako azukreak hartzitzen hasi eta alkohol lurrintsuz janzten da, euria egin berria bada areago...

Pipa kirtena, bastonak Katalunian, zuhandorra edo zapatari egurrarekin nahasten da, pipak ere egiten omen dira eta...

Azkenak
Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]


2024-05-14 | Hala Bedi
Kutxi kaleko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


Nafarroan egunean sexu-transmisioko hiru infekzio detektatzen dira

Iaz 1.343 infekzio erregistratu ziren, duela zazpi urteko zifrak laukoiztu dira. Adituen arabera "arriskuaren pertzepzioa galtzen ari da" eta hartara prebentzio neurri gutxiago hartzen dira.


Eguneraketa berriak daude