Gurbitza
Itsasoaren zirikadak eta kinak iristen direneraino, Karibe bertago den tokietan, klima epelagoetako landareak topa ditzakegu. Eta landareekin kultura ere nahasi egiten da. Eta landareen gisa beretsuan kulturak ere kolonizatzaileak gara. Mediterraniarrak oso omen direnen adi bi bide: gurbitza (Arbutus unedo) eta gogortxoa (Viburnum tinus). Usu azaltzen dira gure lur epelenetan, hezetasunak ustel egingo ez dien erreka zulo eta antzekoetan. Bata zein bestea beste klima batekotzat dauzkagu eta bat baino gehiago hemengo aletzarrak ikustean, badirenik jakitean beste batzuk eta atari aurrean dituztela jabetzean asko harri egiten da. Horixe gertatu da Sorabillan.
Gipuzkoako herri horretan landarezaletasuna, auzolana eta ingurumenari duen garrantzia ematea haurrengan sustatzeko, bakoitzak zuhaitz bat landatuz herriko belardi nagusia parke bilakatuko dute pixkanaka. Zein zuhaitz jarri galdetuz etorri zitzaizkidanean herriarekin lotura nabarmenena dutenak aipatu nizkien, dudipe. Hagin gipuzkoar batzuekin batera gurbitzak landatu dituzte. Ezagutzen ditudan ale bikainenak eta multzo ederrenean bertan bizi dira. Paradisua baita Sorabilla. Zeuk ezagutzeko Zubietarekin muga egiten duen Abalozko erreka alderako Garateko magalera inguratu; udazkenean bazara fruitu eder askorik jateko aukera izango duzu. Adi baina, fruitua heldu ordurako azukreak hartzitzen hasi eta alkohol lurrintsuz janzten da, euria egin berria bada areago...
Pipa kirtena, bastonak Katalunian, zuhandorra edo zapatari egurrarekin nahasten da, pipak ere egiten omen dira eta...