QWERTY

  • Ilion, New York, 1874. Remington & Sons armagile ezagunek lehen idazmakina merkaturatu zuten. Tramankulu berritzaileari “Sholes & Glidden Type Writer” izena ipini zioten. Christopher Latham Sholes Milwaukeeko editore, politiko eta filosofoak ordu asko ematen zituen Kleinsteuber’s makina dendan, kezka bertsuak zituen lagun koadrilarekin batera. Bizimodua erraztuko zuten makina iraultzaileak asmatzea zen haien denbora-pasa. Sholesen asmoa orrialdeen zenbakia automatikoki ipiniko zuen makina egitea zen. Baina Kleinsteuber’s-eko lagun batek, behin hasita alfabeto guztia idatziko zuen makina egiten saiatzeak merezi zuela esan zion. Lagun hura agian Carlos Glidden izango zen. Handik aurrera behintzat laguntza handia eskaini zion Sholesi. Eta Sholesek, ordainetan-edo, lehen idazmakinari Glidden jarri zion izena.
Baina makinak ez zuen egileek esperotako iraultzarik ekarri. Bost urtetan 5.000 idazmakina baino ez zituzten saldu; huskeria, Remington enpresako beste produktuen salmentekin alderatuta.

Logikoena makinan letrak ordena alfabetikoan jartzea zirudien. Baina asmakizunak arazo txiki batzuk zituen. Batetik erdiko teklek presio gutxiago behar zuten, eta erditik urrundu ahala zailagoa zen teklek funtzionatzea. Horregatik Sholesek bere ustez ingelesez gehien erabiltzen ziren hizkiak erdi partean kokatu zituen. Bestetik, teklatuan elkarren alboan zeuden bi letra bata bestearen atzetik sakatuz gero, trabatzeko arrisku handia zegoen. Horregatik, letren konbinazio ohikoenak teklatuan bereizita ipintzea erabaki zuen egileak. Bi faktore horiek kontuan hartuta sortu zuen sistemari QWERTY esango zioten gerora; goiko ilarako ezkerreko aldetik hasita, teklatuaren lehen sei letrak dira.

Remingtondarrek beste aukera bat eman zioten idazmakinari, eta 1878an “Remington No. 2” modeloa ekoizten hasi ziren. Bigarrenean bai, Sholes eta lagunen ametsa bete zen. Urte gutxitan industria oparoa garatu zen idazmakinak egiteko, eta mundu osoan bulego lan mantsoa mekanizatzen hasi zen.
1936an, hasierako mekanika arazoak konponduta, August Dvorak-ek teklatu erosoago eta praktikoagoa patentatu zuen; gehien erabiltzen ziren letrak erdiko ilaran kokatu zituen. Baina beranduegi zen milioika eta milioika hatzen ohiturak aldatzeko.

Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforak hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude