“Barkamena norberaren ekimen pertsonala da”

  • HBko parlamentaria izan zen 87tik 90era.
    Ordutik hona euskalgintzarako bizi da.
    15. Korrika berak koordinatu du.
Edurne Brouard Aldamiz

Zu ez zara izango... euskaraz “konpromisoz” egiten duten horietariko bat?


“Konpromisoz” egiten diren guztiak une konkretu eta laburretarako izaten dira. Nire konpromisoa betiko da.

Zein da euskararen etsairik amorratuena?


Euskara normalizatuta dagoela esaten digun lelo ezkutu hori.

Karrantzan euskara “normalizatzea” zer litzateke?


Karrantzan eta edonon, “normalizazioa” hitzak berak dioena baino ez da: normaltasunez aritu ahal izatea, geure bizitzaren esparru eta une guztietan erabili ahal izatea arazorik gabe. Leku batzuetan besteetan baino zailagoa izango da…

Euskara desagertzen den egunean milioi bat lagun joango da Korrikara, entzun nion behin batean Atxagari...


Premisa da okerra. Ez dugu euskara desagertzen utziko.


Edurne moduko bilbotarrentzat... Zazpi Kaleetan al dago zuen Obaba?


Ez naiz horren bilbotarra. Bilbo ere euskalduntzen doan hiria da. Zazpi Kaleetan, akaso, inon baino gehiago entzuten da, baina ez ahaztu orain Metroa dagoela, eta minutu gutxitan punta batetik bestera mugitzen gara euskaldunak.


Agian bilbotar peto batentzat Bilbo ez dago Euskal Herria barruan, baizik eta alderantziz: Euskal Herria Bilbo barruan!


Bilbo Euskal Herrian dagoela ezin ukatu, baina ez pentsa! hainbeste Euskal Herri dago Bilbo barruan!


Bilbon eskatu zien barkamena Lehendakariak ETAk hildakoen senideei. Barkatu galdera: zuk barkatu al duzu?


Barkamena norberaren ekimen pertsonala da. Horregatik harritzen nau inoren izenean barkamena eskatze horrek. Une honetan, orrokorrean, daukagun egoerari aurre egiteari garrantzitsuago deritzot neure egoera pertsonala begiratzeari baino.

Konponbidearen mesedetan hartuko zenukeen lehen erabakia...


Begira, hemen denok dugu geure erantzukizuna, eta denok aportatu behar dugu. Baina erantzukizunak eta erantzunkizunak daude. Jezar daitezen behingoz ahalmena dutenak!


Sententzian jasota ez dagoen zer dakizu aitaren hilketaz?


Edozein euskal hiritarrek dakiena: ia dena.

Ia?


Bai, ia. Irabazten ez dugun bitartean ez dugu aukerarik izango Estatuaren artxibo sekretuetan arakatzeko…

Hauteskundeez zer espero?


Bakoitzak bereari botua eman ahal izatearekin konformatuko nintzateke momentuan.


Demagun ANV eta ASB alderdien artean hautatu behar izatea... Bai dilema hamletianoa!


Ea Conde Pumpidok, Blancok eta Azkunak entzuten dizuten! Baina 170.000 pertsonen eskubideez ari garenean txantxetarako gogo gutxi geratzen zait.


Fikzioaz mintzatu garenez, emaidazu zure gogoko eleberri baten izenburua...


Sarri pentsatu izan dut galdera hau egingo balidate zer erantzungo nukeen. Munduko literaturan hainbeste eleberri bikain egonda bakarra aukeratzea ezinezkoa zait niri behintzat.

Euskal futbolaren krisi gorriaz ere galdetu nahi dizut...


Krisietatik indartuta ateratzen omen gara euskaldunak…

Omen?


Omen.

Amen?


Bukaeran esaten da hori eta ni primeran pasatzen ari naiz solasaldi honekin.

ASTEKARIA
2007ko maiatzaren 13a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


2024-04-29 | Jakoba Errekondo
Pagoaren kontuak

Geroxeago baina hemen da. Inguruan dituzten gainontzeko zuhaitzak baino beranduago janzten dira pagoak (Fagus sylvatica). Bizitzeko baldintza “gogorragoak” nahi izaten ditu: toki hezeak eta freskoak. Baina izotzari beldurrak bizi da.


2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Eguneraketa berriak daude