Landareak: Zumarraga, Kanariar Uharteak


2021eko uztailaren 19an

Zumar hitzetik datozen toponimo asko ez dut ezagutzen. Itxuraz, Ulmus generoko zuhaitz hau ez da oso ezaguna edo erabilia izan euskaldunon kulturan, bestela non edo han azalduko litzateke ugarixeago.
Hala ere zumar asko ezagutu dugu geure inguruan. Zura ona izaki azken mendeetan erruz zabaldua zen zumarra. Jendea bata bestearen gainean gustora asko bizi den hiribilduetan kale zabaletako modako zuhaitza ere izan zen, hortik ezki, zurzuri, platano... edozein zuhaitzekin osatutako kale zabalari zumardia deitzeko ohitura. Gazteleradunek «alameda» deitzen dutena (alamo, zurzuria, Populus alba).
Zumarra ia erabat galdua da, ordea, geurean. Hemen XX. mendearen 80ko hamarkadan grafiosia gaitzak eraso zuen. Gaitz hau ontto batek sortua da eta zuhaitzak izerdia garraiatzeko erabiltzen dituen tututxoak itotzen ditu. Gaitza berez ez da hiltzailea, tutuak erabat ixterako urte berria dator eta zuhaitzak tutu berriak eraikiak dituenez aurrera egiten du. Gaitzak berez duen hedatzeko gaitasuna xomorroak eraikitzen dituen zulotxoek areagotzen dute zuhaitzak hil arte. Milaka eta milaka zumar hil ziren garai haietan. Iruñean soilik hamabost bat mila hil zirela uste da. Erresuma Batuan hamabost milioi eta AEBetan berrogei milioi hil ziren.
Geroztik gaitzarekiko erresistentzia duten barietateak sortzen saiatu dira muintegi bat baino gehiago. Ezagunena Resista izena eman dioten bat da.
Orain Kanariar Uharteetan iraun duten zumar ugariekin bilduma handi bat sortzeko asmoa dutela jakin dut. Uharte hauetara ez da gaitza iritsi eta bertan jaso eta jagon nahi dituzte galtzeko zori larrian dauden zumar espezie eta barietateak. Zumarragako herriak badu zeinekin anaikidetu...


Azkenak
'Lurrez estali', laborarien errealitatea oholtzara eramango duen Axut! kolektiboaren obra berria

Izurako Latsaga zalditokian egingo dituzte emanaldi guztiak, hamar saio, maiatzaren 31tik ekainaren 16a bitartean. Ximun Fuchsek idatzitako obrak "ikuspegi integratzaile eta kolaboratiboa" du oinarrian, landa eremuko lurraldearen lekukotasunak bildu eta "tokiko... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


Euskara lehenestea eskatu diote Jaurlaritzari eta EITBri Gasteizko kaleetan

Ehunka herritarrek hartu dute parte Aldatu Gidoiak deitutako manifestazioarekin, larunbat arratsaldean. Kulturan eta ikus-entzunezkoetan euskararen aldeko politikak eta bitartekoak exijitu dituzte. Kulturako eta euskalgintza hainbat kidek hartu dute hitza amaierako ekitaldian.


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
"Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak"

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut. Ekitaldiak une... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
"Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!"

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


Eguneraketa berriak daude