Joxe Lizaso: «Gurea joan da»


2021eko uztailaren 12an
Azpeitian jaio zinen, kalean, baina baserrian hazi, Saraberrin. Kalean hazi izan bazina ez zinela bertsolari izango esan izan duzu...

Hori seguru. Kaleko jendeak ez zuen bertso girorik garai hartan. Santotomasetan eta, Loiolan Bazko bigarrenean etaà horrela izaten ziren bertsolariak Azpeitian. Bestela ez zegoen bertso girorik herrian. Gainetik, garai hartan, bertsolaria alprojatzat hartzen zuten: lanerako gogorik ez zuela izaten bertsolariak, horixe esaten zuten. Hazi nintzen lekuan, Odria bailaran, Saraberri inguruan, bestelako giroa zen. Hor bertsotarako giro ona zegoen.

Ez duzula kantuan lasai jarduten diozu liburuan. Ba ote?

Lasai behin ere ez. Mila edo milaka saio izango ziren baina nik, tripa handi honetan kalanbrea-edo sentitu, beti. Uztapide zenaren ondoan eta, hiru-lau bertso kantatu eta tripako zera hori. Eta berak: "Hik ere izaten al duk hori? Horrek ez dik alde egingo. Gainera, indarra hartzen joaten duk hori". Uztapidek esana. Hura ibili zen bada!

Bertsolari munduan, gaur lehen baino eskola handiagoa dago...

Bai, eta orduan baino majaderokeria handiagoak esaten dira. Orduan iruditzen zaizu, gaur bezala, zakila eta potroak eta? Horiek sakratuak ziren. Esan behar baldin bazen ere, jira egiten zenuen, edozein posturatara esanda ere, edozeinek entenditzeko moduan.
Ez da beharrezkoa izen horiekin esatea ere. Gaur ez zaio horri begiratzen. Geure zoroan, oraindik ere, ardura edo erreparoa ematen dit edozein moduz hitz egitea. Arduragabea izango nintzen, bale, baina ez dut uste tipo horretan jardun dugunik. Hala iruditzen zait, behinik behin.

Kultura...

Gaur kultura esaten da baina nik ez dut ikaragarri ikusten. Bai, ikasi dutenek ikasi dute, baina elkar errespetatzeko ez dago orain orduan baino amorru handiagoa. Gaur egunean, inork ezer errespetatzen al du bada! Edozein datorkizu eta "hi!", eginez. Orduan kultura eta eskola gutxiago baina elkarrentzako errespetu gehiago zegoelakoan egoten naiz neu. Ez dakit errespetua zen edo beldurra zen, baina batak bestea du, hori bai.

Asko kostatzen zaizu gazteekin kantatzea?

Asko, asko... bai eta ez. Oraindik orain izan naiz Mendiluzerekin, Guadalupen. San Isidroak ziren. Bertsolari ona da hori eta mutila, berriz, bertsolaria baino ere, hobea. Ikaragarri maite dut hori. Asiento handiko gizona. Hori balekoa da. Hor darabiltzaten zientoka horiek denak horrelakoak aterako balituzte! Zail samarra iruditzen zait, baina...

Bertso eskolak dira oraingoak. Garai batean, bertso giroa omen zen...

Nik ez dut ezer eskolen kontra. Horrela beharko du hemendik aurrera. Zer edo zergatik ibiliko dira. Baina orduan ez zegoen bertso eskolarik, ezta gutxiagorik ere! Orduan izaten zen han edo hemen, egokitutakoan saio bat egin. Gustura jardunez gero, hurrengoan harrotxoago jardungo zinen eta, gaizki jardun bazinen, berriz, isil-isilik pasatu behar! Gaur eskolak egiten du bertsolaria, baina orduan herria akordatzen zen bertsolaria zein zen. "Hi, hau hor nonbait zabilek!", hasten ziren ohartzen eta horixe. Holaxe izaten zen.

Kantu zaharra ere asko kantatzen zenuten garai batean...

Lehenago bai! Lagunartean-eta! Orain adina bertso ez zen egundo kantatuko eta, apustu egingo nuke, bost kantu zahar ez dakizkiela inork. Hori lehendik asko aldatu da. Orduan ez zen irratirik eta telebistarik eta entretenigarririk. Lagunartean, kafea hartzera joaten bazinen-edo, baten bat hasiko zen kantuan eta zuk segi! Beste giro klase bat zen.

Lehen, bildu eta kantatu egiten zenuten. Orain, jaialdiak antolatuak dira, gai-jartzaile eta guzti...

Bai, bertso bat kantatzeko ere gaia ematen dizute-eta! Bi kantatzeko ere bai! Nik ezin dut hori onean eraman. Kontra dagoenak pentsatuko du nahi duena, segitzea dauka! Gurea joan da. Gurea beste era batekoa izan zen eta joan zen. Baina nik ezin dut oraingo hau eraman. Gainera, gezurra esan behar baldin bada ere, sentitu egin behar da. Nik ez badut gaia sentitzen, zer edo zer esango dut nik ere, baina sentitzen ez den bertsoa... Norbera ez badago lazo horretan, alferrik da.

Bizitzan askotan tokatuko zitzaizun sentitzen ez duzun gaiari kantatu beharra. Gai-jartzaileak hasi zirenetik, batez ere...

Hori behin ere ez dut izan gogoko bertso egitea. Uztapide eta, Basarri eta... horiek ere probatu zuten zerbait gaia jarritako hori, baina gutxi. Geuk gehiago, haiek baino. Gairik gabeko hori, berriz, haiek bizi guztian. Eta guk geuk gerotxo ere bai, oraintxe arte. Niri, gaia jarritako bertso horià ez. Gaia zeinek jartzen duen ere alde ederra dago. Bertsolaria ezagutzen duena izan edo sena duena, hark badaki, "Hau, eskola honetakoa duk, tankera honetakoa!". Zer gai jartzen duen, zuk zer karga igo dezakezun. Zuri Goenatxoren harria ematea alferrik da. Baina bi dozena arrautza ekartzera otarrarekin joan zintezke baserri batera edo supermerkatu batera. Jakin egin behar da zeini zer eman. Baina horiek ez, eskolan ibili direla eta! Horien kontra ez dut ezer, baina.

Alde ere ez...

Ez, ez, alde ere ez. Akaso deskuidatuta egongo naiz eta bale. Deskuido hori niretzat izan dadila.

Suerteko izan zara, garaiz jaso dituzu omenaldiak, eta sasoi onean...

Bai, bizi naizela egin dizkidate. Beste batzuei hil eta gero egiten dizkiete. Alde horretatik pozik naiz. Herriagatik ez daukat kexarik ezertxo ere. Euskal Herriak merezi dugun baino gehiago egin digu. Joan naiz omenaldiren batera, jendea ikusi eta neure artean: "Ze pentsatu behar dik horrek, obisporen bat etorri dela edo ze kristo!". Euskal Herriagatik ez daukat zer esanik, aldrebes: zorra dut! Hartara edo honetara saiatu gara daukaguna ematen, ez hori pentsatuta, baina halaxe tokatu dira gauzak. Herriak oraindik ere estimatu egiten du hori.

Zertan ematen duzu eguna Joxe? Erretiratuta zaude baina tailerrera joaten zarela esan zidan Julik, zure andreak....


Goizean, 9:00etan korreora joan, sobretzar horiek hartu eta tailerrera eramaten ditut. Ez dakit zertara joaten naizen. Buelta etorri eta gosaldu, hamaiketakoa egin, egunkariari ere pixka bat begiratu, eta arratsaldean Loiolara joaten naiz, kafe bat hartu, purua errez, gezur batzuk esan eta beste batzuk adituaz.
 
Laster galaraziko dizute purua...

Hauek denak ezin litezke esan. Badut mediku kalboso bat, bizitzen ez didana lagatzen. Lehengoan esan nion: "Zer edo zer egin beharko dugu bada! Purua erre, horixe bakarrik egiten dugu eta hori ere kentzen badidazu!". Dena txarra da orain. Txarrena, urte pila bizkarrean, horixe da txarrena.

Elkarrizketa osoa www.argia.eus/lizaso.htm helbidean.
Kamera eta grabagailuen kontra
"Horiek ezin ditut begien aurrean ikusi ere egin, egia esango dizut. Konpromisoa da-eta! Txapelketan-eta, isildu egiten naiz. Hala beharko du. Baina bertso-afari batera joaten zara eta hantxe mikrofonoak muturrean sartuta! Haiek aurrean ikusten dituzu eta bestela burura etorritakoa lasai esango zenuen baina, hamaika aldiz egin behar izaten da esaten hasi zarena irentsi, hura gorde eta beste bat esan. Ez behin eta bitan, zientoka aldiz! Mujika hasi zen bertsolariei bertsoak jasotzen..."

ASTEKARIA
2003ko irailaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforak hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude