Nafarroa Beherearen bilakaera demografikoa

Mixel Bergouignan
0000ko ren 00a

Euskal Herriko Garapen Kontseilua erakundeak egina du diagnosi territorial edo geografiko bat, Nafarroa Beherearen eta Iparraldeko barnealdearen (Nafarroa Beherea eta Zuberoa) argazki bat ateratzeko, eta azterketa horixe baliatu nahi dugu gaurkoan.

Euskal Herriko barnealdean, oraindik ere murrizten ari da demografia. Egitate nabari-nabaria da, ondoko aldagai hauek ongi erakusten duten moduan: 60 urtetik gorako gero eta biztanle gehiago, biztanle aktibo gero eta zaharragoak eta 20 urtetik beherako gero eta biztanle gutxiago.

Nabarmentzekoa da, gainera, kanpotik etorriek ere indartu egiten dutela fenomeno hori, zeren gehientsuenak 60 urtez goitiko pertsonak baitira. Alde horretatik, Iparraldean errenta-iturri handiagoa dira erretiratuak industria eta laborantza baino (biak metatuta).

Bestalde, azpimarratu behar da aktiboen multzoa biztanleak baino motelago gutxitu dela. Horrela, hainbat estereotiporen kontrara, galga batean iraun du Iparraldeko barnealdeko jarduera ekonomikoak. Alabaina, bilakaera kontuan izanik, bistakoa da aktiboen zahartzea eta erregresio ekonomikoaren arriskua.

Nafarroa Beherean, eskulangintzako, merkataritzako eta laborantzako enpresa txikiak dira jarduera ekonomikoaren oinarri. Orain, enpresaburu ugari ari da lanetik gelditzen, eta gauza anitz dago jokoan. Azken batean, horixe da garapen lokalaren giltzarria eta bizimodu sozial eta kulturalaren bermea.

Segidan, 1900 eta 1999 bitartean enpleguak sektoreka zer bilakaera izan duen azalduko dugu, horrexek adierazten baitu aski zehatz Nafarroa Behereko ekonomiaren egoera.

Enpleguaren sektorekako bilakaera. Aldia: 1990-1999 urteak. Nafarroa Beherea: Iholdi, Garazi, Baigorri eta Donapaleu kantonamenduak.

Azken hamar urte hauetan, eboluzio nabarmena gertatu da. Laborantzan, adibidez, urritu egin dira lanpostuak, baina, nolanahi ere, askoz gehiago ugaldu dira hirugarren sektorean (merkataritza, garraioak, hezkuntzako eta osasuneko zerbitzuak eta administrazioa).

Laborantza da, dena dela, Nafarroa Behereko produkzioko sektore nagusia, eta analisi sakonagoa du eskakizun.
Hamar urteren buruan, %18 gutxitu dira ustialekuak, eta antzeko murriztea gertatu da laborantzako lanpostu ordainduetan. Aldi berean, ordea, handitu edo hazi egin dira ustialekuak (bikoiztu egin dira 30 hektareaz goitiko ustialekuak) eta hobetu egin da produktibitatea.

Alde batera edo bestera, berritzen ari den sektorea ematen du, eta egoera aski onean dagoena.

Ustialekuak

Azken 20 urte hauetan, barnealdean -hots, Nafarroa Beherean eta Zuberoan-, esnetako ardiak ugaldu dira bereziki, abeltzaintzari dagokionez. Bi probintzia horiek departamentuko %63 egiten dute ardi-aziendetan; Euskal Herriko totalean, berriz, hiru laurden. Izan ere, %30 ugaldu zaie ardi-azienda, hogei urteren buruan.

Produkzioaren hazte horren kariaz, gaztagintzako industria garatu da, eta, ondorioz, ustialeku askok iraun dute langintzaren transformazioari esker.

Aldaketa horrek, hau da, produkzioan ardi-esnea edo, zehatzago esanda, ardi-gazta leheneste hori dela kausa, posible izango da laborantzak irautea, zeren aski jende gaztea baitago.

Nafarroa Beherean, oro har, labelen eta ziurtagirien peko produkzio kontrolatuak, zein balio erantsiko ekoizpena baita, ahalbidetuko du ustialeku txikien iraupena. Are gehiago, kontuan izanik, urte gutxi barru, Europako Batasunean Ekialdeko herrialdeak sartzeak harantz desplazatuko duela lehengaien eta elikagai ezinbestekoen produkzio guztia.

Nafarroa Behereko enpleguan, %10etik behera dago industriakoa (%17 Pirinio Atlantikoetan), baina, dena den, zertxobait goratzen ari da, laborantzako elikagaien industriako lanpostuei esker.

Nahiz eta enpleguak urritu (-%6), eraikuntzako sektorea industriakoaren parean dago, eta aktibitate handia erakusten du (departamentuko batez bestekoa: %6,5), eta bizkortasun horrek etxebizitzen ugaltzearekin du ikuskizun (Iparralde osoan, %15eko igoera gertatu da). Behe Nafarroako eskulangileek parte hartze handia daukate itsasaldean, non lanpostu dezente galdu baitira eraikuntzan (-947 hamar urtean).


Hirugarren sektorea

Sektore hori indartzen ari da Nafarroa Beherean, baina, dena dela, hiri nagusietan sortzen dira arlo horretako enpleguak, hau da, Donibanen eta Donapaleun. Fenomeno hori oso nabaria da merkataritzan, hezkuntzan, osasunean eta jarduera sozialean, eta ez horrenbeste enpresa partikularrentzako zerbitzuetan.

Enpleguak hiri nagusietan metatze horrek sortzen du nolabaiteko desoreka Nafarroa Behereko barnealdean. Berez, laborantzan, eskulangintzan eta hiri nagusietatik urrundu samarreko herrietan ari dira gehien murrizten lanpostuak. Ondorioz, jardueren eta bizimodu sozialaren gutxitzea ari da gertatzen, eta, jakina, azken batean horretatik desertifikatzeko arriskuan segitzen da beti.
Nahiz eta egia izan erregresio demografikoa eta biztanleriaren zahartzea, egia da, halaber, jarduerak iraun egiten duela. Hala eta guztiz, sektore produktiboaren pisua erlatibizatzea komeni da, zeren, gaur egun, erretiratuen errentak ia-ia industriako eta laborantzako errentak halako bi baitira.

Izan ere, honako hauxe da zalantza. Etorkizunari begira, ez ote da arriskutsuegia ekonomiak erretiroko sistemaren inguruko zerbitzuetan oinarriturik funtzionatzea? Baina, horrez gainera, beste hauxe da galdera funtsezkoa: eboluzio demografikoa kontuan izanik, nola aktiba eta gara daiteke Nafarroa Behereko jarduera produktiboa, erretiratuen eta turismoaren mende gera ez dadin?

Badaezpada, noraezekoa da probintzia horrek beste politika bati ekitea, hots, jarduerak sortzeko, beste instalazio batzuk jartzeko eta enpresak berrindartzeko planifikazioari heltzea.

Kanal hauetan artxibatua: Nafarroa Beherea  |  Demografia

Nafarroa Beherea kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-02 | Topatu.eus
Gaztetxeak bertSUTAN: Donibane Garazi
MULTIMEDIA - BertSUTAN

Hasi da 2017ko Hernandorena bertsolari gazteen sariketa eta Topatuk saio berezia prestatu du jarraipena egiteko: Gaztetxeak bertSUTAN. Lehen saioan Donibane Garaziko gaztetxe berrian izan dira Aitor Bizkarra, Koldo Gezuraga, Maider Arregi, Peru Abarrategi, Sarai Robles eta Aratz Igartzabal bertsolariekin.


2017-07-23 | Ibai Trebi˝o
Proiektu sozial eta euskaldun bat Garazi turistikoaren bihotzean

Zitadela kalean, Donibane Garaziko gune turistikoaren bihotzean, irekiko ditu ateak Garaziko gaztetxe berriak datorren abuztuan, herriko jaien hasierarekin batera. Bere burua “gazteentzako euskarazko bizi espazio” gisa definituta, gaztetxeak arlo sozialean erreferentzialtasuna irabazi eta jarduerak soilik egunez egitea aurreikusten du –tailerrak edo ikastaroak, esaterako–, Iparraldeko beste gune batzuen joerarekin apurtuz.


2017-07-13 | Erran .eus
Baztandarren Biltzarrak Baigorriko Basaizea elkartea omenduko du aurten, muga zubi bihurtuz

"Baztanen eskuara barra-barra" leloarekin, aurten 54. aldiz baztandarren besta haundia ospatuko da uztailaren 16an. Egun osoko besta izanen da.


2017-06-27 | Kanaldude.tv
Etxauzia zabal eta bizi
MULTIMEDIA - erreportajea

Baigorrik Etxauzia jauregia bereganatu nahi du. Irailaren 15erako 500.000 euro lortu nahi dituzte kanpainaren ondoko fasera hupatzeko. Azken hilabeteetan animazio, bidaia eta hitzordu franko antolatu ditu elkarteak Etxauzia gaztelua herritarrei emateko. Kanaldudek zuzeneko emanaldia egin du proiektuaren inguruan.


Frantzia kondenatu du Estrasburgok, DNA proba egitera ukatu zen laboraria zigortzeagatik

Euskal Herriko Laborarien Elkarteak 2008an antolatutako protesta batzuen ondotik atxilotu eta zigortu zuten Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) Jean-Mixel Aizager. Hilabete batzuen buruan DNA proba egiteko agindu zuen prokuradoreak eta laborariak uko egin zion honi. 500 euroko isuna jarri zioten, eta Aizagerrek Giza Eskubideen Europako Auzitegira jo zuen salaketa jartzera.


2017-06-21 | Topatu.eus
Diru bilketa kanpaina abiatu dute Garaziko gaztetxea erosteko

Jada erosia duten lokala ordaintzen bukatzeko 25.000 euro biltzea dute helburua, Helloasso crowfunding plataformaren bidez. Donibane Garaziko Zitadelan kokatua dago gaztetxe berria.


2017-06-20 | ARGIA
Ahateak hiltzeari uko egin zion Bidaxuneko etxalde batetik dokumentuak eraman dituzte jendarmeek

Bidaxuneko Lataillade familiaren etxera joan dira jendarmeak ekainaren 20ko goizean, Prefekturak Baionako Auzi Zibilen Auzitegiari jakinarazi eta gero etxalde horretan ez zela bete ahateak hiltzeko agindua, hegazti gripea dela eta. Etxaldeko buruari galderak egin eta hainbat dokumentu eraman dute poliziek.


Sortzaile ahantziari omen

Ekainaren 11n, Alduden,  Marijane Minaberri idazle eta sortzaile bankarrari omenaldia egin zioten Adur Euskara Elkarteak eta Sareinak taldeak.


Baxoa euskaraz egiteko ezintasuna salatu dute ikasleek

Ipar Euskal Herriko ikasleek hasi dituzte baxoko azterketak. Oraindik, ordea, ez dute guztia euskaraz egiteko aukerarik, eta "Aitzina pausoa, euskaraz baxoa!" lelopean elkarretaratzea egin dute Angeluko Sainte-Anne lizeoaren aurrean lehen azterketa egunean, ekainaren 15ean.


Marijane Minaberri, sortzaile ahantziari omen

Ekainaren 11n, Alduden,  Marijane Minaberri idazle eta sortzaile bankarrari omenaldia egin zioten Adur Euskara Elkarteak eta Sareinak taldeak.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude