«ORTIK ETA EMENDIK»: 100.000 ESAPIDE CD-ROM-EAN


1999ko urtarrilaren 17an
Ortik eta Emendik. Herri euskarako esamoldeen bilduma»k euskarri ezberdinak ezagutu ditu urtetan zehar. Egilea, Aita Justo M. Mokoroa, euskal herri hizkerako eta orduko euskal argitalpenetako edozein esamolde entzun zein irakurri ahala kuadernotxo batean apuntatzen hasi zen 1931n. Urteek aurrera egin ahala, ehun bat koaderno osatu zituen. Egilearen hasierako asmoa ez zen lan luze eta neketsua argitaratzea baina orduko Bilboko Gotzaiordea zen Juan Mari Uriartek lana kaleratu behar zuela esan zion. 1981ean, Labayru Ikastegiak Mokoroaren lana argitaratzeko eskaria jaso zuen. Jadanik, egileak esamolde guztiak fitxetan idatzita zituen, guztira 92.167 ziren. Lehendabiziko lana fitxa horiek guztiak informatizatzea izan zen. Prozesu luze horretan, Mokoroak berak aztertu zuen lana inongo akatsik egon ez zedin.
1990ean kaleratu zen obra bi tomotan, Jaurlaritza, Labayru eta Etor-en arteko hitzarmenaren bidez. Hala ere, Labayruko kideen ustez inprimatutako edizioa ez da batere erraza erabiltzeko. Ez dago ohiko ordenu alfabetikoan sailkatuta, gaika baizik, eta horrek, beste muga askoren artean, behartu egiten du erabiltzailea gaien eta kontzeptuen aurkibidea buruz ezagutzera. Azken urteotan teknika informatikoekin bat eginez, Labayruko kideek irtenbide egokia aurkitu diote Mokoroaren lanari: CD-ROM-ean jasotako edizioa egitea, fitxa lexikografikoetako informazioetara zuzen iristeko aukera eskainiko lukeen programa egokiarekin. Ametzagaiña taldeari eman zioten «Ortik eta Emendik» CD-ROM formatora egokitzeko ardura. Honek, datu baseak, Software egokia prestatu, eta interfaze grafikoak diseinatu ditu. 700 ale inguru kaleratu dituzte. Proiektuaren kostuei aurre egiteko HAEE-IVAPekin hitzarmena sinatu dute.


EUSKARRI BERRIAREN BALIOA.

Bertsio informatikoan, liburuan dauden gai, kontzeptu, esamolde... berberak aurki daitezke. Bi euskarrietan 22 gairi dagozkien esapideak daude: Gizakia, Elikadura, Jantziak eta Komunikabideak, besteak beste. Liburuan, esamolde edo hitz bat gaika bilatu behar dugu. Hala ere, Asier Astigarraga Labayruko kidearen ustez, hau oso zaila izan daiteke, hitz bat gai baten barruan kokatzea subjetiboa delako. «

Adibidez, euskaraz erderazko "eres un rata" nola esan jakin nahi badugu, non bilatu? Hitz horrek ez baitu animaliaren konotazio hori, baizik eta zekenarena
», dio Astigarragak. CD-ROMean berriz, bilaketa gaien arabera edo hitzen arabera egin daiteke. Horrela «rata» hitza idazten baldin badugu zenbat esamoldeetan eta zenbat aldiz agertzen den esango digu ordenadoreak. Bertsio informatikoan gainera, hitzak elkartu edo konbinatu daitezke esapideak aurkitzeko. Bi euskarrietan, esamolde bat aurkitzen dugunean, informazioa emango zaigu horren inguruan: zein euskalkitan idatzita dagoen, zein den iturburua, hots, zein argitalpenetan aurkitu zuen Mokoroak alokuzio hori eta zein den lekukoa (esapide hori erabili zuen pertsona). Azken hauen artean orduko herri hizkeraren ispilu ziren idazleak aurkituko ditugu, esaterako, Orixe, Mogel, Azkue, Pablo Zamarripa... Labayru Ikastegiko kideek dudarik ez dute, lan honen formatu egokiena CD-ROM-a dela, bilaketa askoz arinagoa eta zehatzagoa delako eta inprimaturiko bi tomoek dituzten 3.600 orrialdeak 15 gramoko disko optiko batean gordeta daudelako.


MERKATU MUGATUA.

CD-ROM-a ez da salmenta masiborako egin. Batez ere, idazle, irakasle, itzultzaile eta orohar lanbidez testuak idazten dabiltzan profesionalen beharrizanak asetzeko egindako lana da. Astigarragak dioenez «

ez da DBHko ikasle batek erabiltzeko CD-ROMa, bai aldiz, kazetari, idazle edo sentsibilitate jakin bat duen irakurle batek erabiltzekoa
». Batzuek alferrikako lantzat jo dute. Labayruko kideek berriz, oso tresna baliagarritzat hartzen dute, euren ustez, ez zaio errentagarritasun ekonomikoari begiratu behar, kulturalari baizik. «

Aita Mokoroak ez zuen dirurik jaso egindako lanagatik, baina norbaitek lan honen kostua zenbatekoa izan daitekeen jakin nahi balu, pentsa dezala Mokoroak euskal kulturari egin dion oparia dela
»

Bizitza-ezpalak eta lanak

Aita Justo Maria Mokoroa, 1901eko irailaren 28an jaio zen Tolosan. Gurasoek, gogo biziz bihotzean bi helburu hauek sarrarazi zizkioten: kristau sinesmena eta euskal izaeraren maitasuna. Hamaika urte zituela, Tafallako Calasanz apaizetxean hasi zen eta 1924an On Mateo Mujika Gotzainaren eskutik apaiztu zen Eskolapioen ordenuan. Euskal Herria hezitzeko biderik egokiena euskara zela ikusirik, berezko nahiak eta inguruko giroak bultzaturik, aldizkarietan eta sariketetan parte hartzen hasi zen, baita sariak irabazi ere. Txilen zenbait urte bizi zen. Bertan, frantzesa eta Apolojetika irakatsi zuen, euskararen aldeko lana baztertu barik, eta horrela, esaterako Txilen «Gure baratzeko loreak» bilduma argitaratu zuen. Gerra aurretik, herri batentzat hizkuntzak duen garrantziaz diharduen «Genio y Lengua» liburua idatzi zuen. Liburu honek eragin handia izan zuen hasierako ETA mugimenduan eta garaiko gazte abertzaleengan. Euskararen batasunaz kezkatuta, «De vida o muerte» eta «Batasunari batzuk agurka eta beste batzuk aurka» liburuak idatzi zituen. Bitarte horretan, Deustuko Unibertsitateak, Euskal Antropologi astea eratu zuela eta, linguistikaz egin zen mahainguruan sortu ziren galderen erantzuna eskatu zioten. Gogo txarrez eta behartuta bere erantzunak eman zizkien. Bere aspaldiko iritzien alde eta Euskaltzaindiak onartu zituen bideen aurka gogor ekin zion. Iritzi horiek «Lengua vasca de hoy y mañana» izenburuarekin argitaratuak daude. Mokoroaren lanik garrantzitsuena eta azkena izan zena, herri-literaturan oinarritutako milaka esaera jator biltzen dituen «Ortik eta emendik» dugu. Autorea bere bizitzaren azken urteetan buru-belarri aritu zen lan horrekin, ohiko zereginak alde batera utziz. 1990ean azkenik lana bi tomotan argitaraturik ikusi zuen. Handik hil batzura zendu zen


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude