Zuhaitz mugarroei buruzko Europako biltzarra burutzen ari dira Saran

  • Saran martxoaren 1etik 3ra burutzen ari dira Zuhaitz mugarroen 2 biltzarra. Elikagaien ekoizpenean soroetan zuhaitzak integratzearen abantailak lantzen dituen agroforesterian gero eta interes handiagoa pizten dute egurretarako bezala aziendak elikatzeko lepatu edo mugarrotutako arbolek.


2018ko martxoaren 01an - 12:12

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak hartu du Saran hiru egunetako jardunaldiak antolatzeko lana, baina oihanen eta soroen integrazioan Europa mailako erreferentzia diren erakundeen zuzeneko parte hartzearekin: Agroforesteriako Frantziako elkartea, Munduko Agroforesteria zentroa, Britainia Handiko ORC Agroekologiaren Ikerketarako zentroa... Hamar herrialde baino gehiagotik etorri dira nekazari, teknikari, lurralde kudeatzaile, hautetsi eta ikerlariak Lapurdiko Sararaino. Antolatzaileek aldi bereko itzulpen zerbitzua agindu dute, edonork jarraitu ahal izateko elkarrizketak frantses, ingeles eta euskaraz.

Herritar askok mendian ikusita basati edo naturaltzat dauzkaten zuhaitz asko benetan mugarroak dira. Ikatzetarako bezala sutarakok edo eraikuntzan erabiltzeko hobeto ustiatzeko gizakiak tarteka aizkoraz era berezian moztutako zuhaitzok sarritan aipatu ditu Jakoba Errekondok bere artikuluetan. 2011ko batean honela deskribatzen zituen: "Lepatu, mugarrotu egiten zen zuhaitza, hiru bat metrora zast moztu. Han goian berrituko da, adar mordo bat emango du. Hainbat urtez behin, adarrok behar dugun tamainakoak egin direnean berriro bertan mugarrotu. Guk egurra eskuratu dugu eta zuhaitza goi horretan berrituko da. Behor lepaluzeenaren zorrotzetatik urruti. Zuhaitzaren ipurdian eta enborrean sortutako altsumak harrapatu eta jango ditu abereak, baina hori ona da, goiko adar berriak indartuko dituen inausketa. Honela sortzen dira zuhaitz motzak, modorroak edo mugarroak. Basogintza perfektura hurbiltzen den paisaia kulturala, bertako kulturaren ekonomiaren premiak denak asetzera bideratutakoa: abereen bazkak, ikazkinen egurrak eta arotzen zurak".

Ostegunean, martxoak 1, goizean Europatik iritsitako zenbait adituk mahai inguruan landu dute honako gaia: "Zuhaitz lepatuak paisaietan : historia eta perspektibak". Arratsaldean Sarako oihana bisitatuko dute, Europan zuhaitz mugarroak hustiatzeko hemen mende luzez erabili diren teknikak lekuan bertan ezagutzeko. Ostiralean eta larunbatean zehar hitzaldi, mahai inguru, material eta tresna erakusketa eta denetariko esperientzia trukatzeak izango dira.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Estitxu Eizagirre
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Agroekologia
2024-05-13 | Estitxu Eizagirre
Lurra Taupaka festa
Amillubi martxan da

Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak Amillubi proiektua abiatu du, Gipuzkoan toki estrategikoan kokatua dagoen Amilibia baserria eta bere bederatzi hektarea lurrak kolektibizatzeko. Maiatzaren 11n festa egin dute Amillubin: herritarrek proiektua bertan arnastu... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


2024-05-07 | ARGIA
Berangoko Otxantegi Herri Lurra hustu du Ertzaintzak, eta lagun bat atxilotu dute

Ertzaintzak hirugarren saiakera egin du asteartean Otxantegi Herri Lurrak husteko, epaileak hala aginduta. Lurrak defendatzera joan dira hamarnaka lagun, eta teilatuan, lurrean zein dorretxean erresistentzian zeuden guztiak kanporatu ditu Poliziak. Hiru lagun zauritu dira... [+]


2024-05-06 | Gedar
Asteartean hustu nahi dituzte Otxantegi Herri Lurrak

Hirugarren aldiz, Berangon birjabetutako lurrak husteko data berri bat ezarri dute. 08:00etan bertaratzera deitu dute Otxantegi Herri Lurretako kideek.

 


Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Eguneraketa berriak daude