Zorraren aurkako astean, finantza erakundeen "politika menderatzaileak" jopuntuan

  • Hilaren 14ra bitartean Zorraren eta Nazioarteko Finantza-Erakundeen Aurkako Ekintza Globalaren Astea egingo da mundu osoan, Ez dugu zor, ez dugu ordainduko! lelopean, lekuan lekuko kolektiboek antolatuta. 2007az geroztik egiten da ekimen hau, Nairobiko Gizarte Foroan hala erabakita. Helburutzat du Nazioarteko Moneta Funtsa eta Munduko Bankua bezalako erakundeen "politika menderatzaileak" salatzea.


2012ko urriaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Mundu osoan egingo da Zorraren Aurkako Astea.

Espainiako Estatuari dagokionez, Zorraren Herri-Ikuskaritza plataformak (PACD) hainbat ekitaldi antolatu du aste honetarako. Erakunde horretako kideek diotenez, "1980ko hamarkadaz geroztik Amerika, Afrika eta Asiako herriekin gertatzen den moduan, Espainian eta Europa Hegoaldeko herrialdeetan, botere finantzarioen menderatze arma nagusia bilakatu da zorra". Haien hitzetan, Espainiako Estatuan "elite minoritario baten mesedetan eta gehiengoaren kaltetan" egin dira zorrak: "Zor pribatua zor publiko bilakatu da, eta herritarrok ordaindu beharko dugu".




Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


2024-04-29 | Jakoba Errekondo
Pagoaren kontuak

Geroxeago baina hemen da. Inguruan dituzten gainontzeko zuhaitzak baino beranduago janzten dira pagoak (Fagus sylvatica). Bizitzeko baldintza “gogorragoak” nahi izaten ditu: toki hezeak eta freskoak. Baina izotzari beldurrak bizi da.


2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Eguneraketa berriak daude