“Zazpi senideko” anaitasunaren inguruko zazpi istorio biltzen dituen antzerki obra

  • Estreinatu dute Fuchs anaien azken ikusgarria: "Zazpi senideko". Anaitasunaren inguruko zazpi istorio biltzen dituen antzerki obra da.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 13an - 08:50
Fusch anaiak oholtzan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ander Lipusen zuzendaritzan, Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet  testigantzak jasotzen ditu.

Ondorengoa da sinopsia: "Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak".

Hemen antzerkiaren teaserra.

Emanaldiak:

Martxoak 8 eta 9: Larzabale, Larrezabal gela, Hameka Euskaraz, 20:30

Martxoak 18: Eskoriatza, Zaldibar antzokia, 19:00

Martxoak 27: Kanbo (ikasleentzat), Hameka, 15:00

Martxoak 28, 29 eta 30: Baiona, Bernat Etxepare lizeoa (ikasleentzat eta publiko guztientzat)

Apirilak 2: Aulesti, Artedrama topaketak

Apirilak 15: Baigorri

Apirilak 27: Hendaia, Mendi zolan kulturgunea, 20:30

Apirilak 28 eta 29: Donostia, Gazteszena

Maiatzak 3: Uztaritze, Elepika festibala, 20:30

Maiatzak 11: Azpeitia

Ekainak 1: Zumaia

Ekainak 2: Ezpeleta, Jokoz kanpo festibala

 

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Eguneraketa berriak daude