Zazpi lagun kartzelara: anarkisten aurkako operazio susmagarriaren balantzea

  • Mugimendu anarkistaren kontrako operazio polizialean asteartean atxilotu zituzten 11 lagunetatik 7 kartzelara bidali dituzte.


2014ko abenduaren 19an - 09:44
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Polizia operazioaren kontra milaka lagun atera dira kalera aste honetan Bartzelonan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Javier Gomez Bermudez epaileak “erakunde terroristako kide” izatea eta Espainiako Estatu osoan lehergailuekin egindako “hainbat atentatu” egin izana leporatzen die atxilotuei.

Directa agerkari kataluniarrean irakurtzen denez, atxilotuetako baten furgonetan besteak beste, 17 camping-gas kartutxo aurkitu izana baliatu du epaileak aipatutako ekintzak leporatzeko, “etxean horrelako material arriskutsua kopuru handitan pilatzeak ez baitirudi logikoa”.

Liburu eta e-mail helbide batzuk “froga” gisa

Esquadra Mossoek atxiloketak egin aurretik idatzitako txostenetan aipatzen diren beste ustezko froga batzuk ere nabarmendu ditu Directak: Contra la democracia liburua zabaldu izana eta RiseUp zerbitzariko e-mailak erabiltzea, adibidez.

Jaume Asens abokatua ari da atxilotuetako bat babesteko lanetan eta operazioaren gardentasun eza salatu du: “Mossoek eta fiskaltzak terrorismoaz hitz egiten dute delitu mota zehatzik aipatu gabe, ezta gertakari zehatz eta indibidualik ere”.

Atxilotuek izango dituzten gastuei aurre egiteko kontu bat zabaldu dutela argitaratu du Cruz Negra Anarquista taldeen federazioaren webguneak.

Informazio gehiago:

Bartzelonako Kasa de la Muntanya etxe okupatuan sartu ziren mossoak asteartean, operazioa hasi zenean. Han bizi den euskaldun batek ARGIArekin hitz egin du. Elkarrizketa osorik: “Mendekua dago ekintza polizial honen atzean”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Anarkismoa
2022-06-08
Voltairine de Cleyre
Anarkista, besterik ez

2022-05-24
Indarkeria matxista. Zer egin erasoa gauzatu duten pertsonekin?
Eraso matxisten kudeaketari buruzko hausnarketak, begirada anarkistatik

Eguneraketa berriak daude