Zamaketariek greba atzera bota dute beste behin, negoziazioei leku egiteko

  • Espainiako Estatuko zamaketarien lanuzteak maiatzaren 23an ziren hastekoak, baina lehen bost greba egunak bertan behera utzi dituzte sindikatuek eta patronalak adostutako aurre-akordioa dela eta.

Lukas Barandiaran San Roman
2017ko maiatzaren 23a
Zamaketariek Bilboko portuan egindako protesta.

Maiatzaren 24, 26, 29, 31 eta ekainaren 2, 5, 7 eta 9an deitu zuten greba zamaketariek, baina lehenengo bost deialdiak bertan behera utzi dituzte. Zamaketako patronalarekin aurre-akordioa adostu dute, eta ekainaren 1ean berriro elkartuko dira bi aldeak. Negoziazioei bide egiteko utzi dituzte grebak bertan behera, betiere langileek ordezkari negoziatzaileen aurre-akordioa begi onez ikusten badute.

Espainiako Kongresuak zamaketarien sektorea liberalizatzeko dekretua onartu berri du; lan baldintzen galera, kaleratzeak eta soldaten murrizketa dira besteren artean liberalizazio horren ondorioak. Gobernuak inongo negoziaziorik gabe aplikatu du liberalizazio dekretua, urte luzeetako negoziazio prozesuari muzin eginez.

Kanal honetan artxibatua: Zamaketariak borrokan

Zamaketariak borrokan kanaletik interesatuko zaizu...
2017-06-15 | Aiaraldea.eus
"Portuaren heriotza ekidin behar dugu zamaketariok"

Txema Landeta Largo (Lutxana, 1962) Arrankudiaga-Zollon bizi da. 16 urte zituenean hasi zen portuan lan egiten, mekaniko gisa hasieran eta zamaketari moduan gero. 48 orduko grebari ekin zioten asteazkenean Espainiako Estatu guztiko zamaketariek. Bizi duten egoeraren inguruan mintzatu da Landeta.


2017-06-14 | Xalba Ramirez
Bilboko portuko edukiontzien terminala multinazional txinatar batek erosi du

Cosco Shipping Ports Hong Kongeko multinazionalak, espainiar estatuko portuen edukiontzien jabe den enpresaren %51 erosi du.


Zamaketariek EAJri aurpegiratu diote haiek kaleratu nahi izatea

Bilbo eta Pasaiako zamaketariek protesta egin dute Bilboko portuan eta EAJri aurpegiratu diote “langileen aldarrikapen zilegiekin negozioa egin nahi izatea”; zamaketaren liberalizazioaren alde bozkatu zuen EAJk Espainiako Kongresuan.


PPk, EAJk eta UPNk porrot historikoa jasan dute, zamaketarien lege dekretuak ezetza jasota

Espainiako Gobernuak atzera bota du lortu zamaketa sektorea liberalizatzea helburu zuen legea, Kongresuaren ezezkoa jaso ondoren. Porrot historikoa izan da, 1979tik ez baitzen errege dekretu bat atzera botatzen. Zamaketariek greba deialdia ezeztatu dute.


2017-02-16 | Julian JimÚnez
Gutun irekia portuetako zamaketariei, "pribilegiatu" horiei

Zamaketariek greba egingo zutela iragarri zuten egunean blogean idatzitako artikuluaren itzulpena da hau. Otsailaren 15ean Espainiako Gobernuak atzeratu egin du erreforma eta langileek greba bertan behera utzi dute. Askoren ustez, langileen garaipena izan da, baina Gobernuak denbora irabazi nahi du.


Espainiako Estatuko zamaketariek grebara deitu dute beren lan baldintzen defentsan

Espainiako Sustapen Ministerioak beren lan baldintzak nabarmen kaltetuko dituen lege-dekretua indarrean sartu nahi du, Europatik datorren eskakizuna betetzeko. Erantzuna emateko estatuko zamaketariek greba iragarri dute otsailaren 20, 22 eta 24rako, orduak tartekatuz, bakoitietan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude