Euskal dantzaren bilakabidea ikusgai Biarritzeko 'Soka' erakusketan

  • Dagoeneko zabalik ditu ateak Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Soka euskal dantzaren urratsei jarraiki erakusketak Biarritzen. Soka-dantza batekin ireki zen euskal dantzaren iragana, oraina eta etorkizuna aztergai dituen erakusketa Santa Eugenia elizpean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko irailaren 11n - 12:57
Urriaren 11 bitartean Biarritzeko Santa Eugenia elizpean izango da ikusgai Soka erakusketa (Arg.: Oier Araolaza. Dantzan, CC By SA).

Zer da euskal dantza? Zergatik ez da eten dantzaren soka zaharra Euskaldunen herrian? Nola egiten da soka-dantzan globalizazioaren eta komunikazioaren aroan? dantzatu al du emakumeak edo dantzatua izan al da? zaharregia al naiz dantzeko? Galderak jarri ditu erakusketak mahai-gainean, eta dokumentazio, argazki, bideo eta multimedia artxibo multzo zabalaren bidez nork bere erantzunak bilatzeko modua eskaintzen du. Dantza euskal gizartearen ispilu eta eragile bezala ulertuta kultura jendartera zabaltzea helburu duen erakusketa hau.

Robert Capa ezagunak 1951an Saran egindako argazkien 5 erreproduzkio ikusteko aukera eskaintzen du eta baita Euskadiko Filmategitik berreskuratutako zenbait altxor eta Frantisek Pospisil eta Jean Michel Guilcher ikertzaileen irudiak ere. Multimediak eskaintzen dituen baliabideetan oinarrituko da erakusketa ibiltaria izateko pentsatua dago, eta Biarritzen estreinatu ondoren Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat herritan ikusteko aukera izango da datozen hilabeteetan.

Lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) aurkeztuta, erakusketak bisitaria bost eremu tematikoren inguruan darama du eta eremu tematiko bakoitzean erakusketaren gaiarekin zerikusia duten multimedia osagaiak kontsultagarri ditu: 400 ilustrazio baino gehiago (artxibo bideoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak), zazpi bideo sorkuntza original, bai eta Sokarentzat eginak izan diren argazki andana bat ere.

Euskal dantzaren izaera eta eta historia, dantza eta gizartea, sorkuntza eta transmisioa, generoa eta adina... hamaika dira erakusketaren gaiak eta denek bisitaria euskal dantza eta gizartearen tematikaren barnera eramaten dute, hauen ezagutza zabaldu eta gogoetara bultzatuaz. Urriaren 11 bitartean Biarritzeko Santa Eugenia elizpean izango den Soka erakusketa. 

Oharra: Dantzan.eus webgunetik ekarritako albistea, lizentzia libreei esker.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


Eguneraketa berriak daude