Venezuelan estatu-kolpe arriskua dagoela ohartarazi du Madurok

  • Venezuelako presidenteak herrialdean estatu kolpe arriskuaren berri eman du, asteazkenetik izaten ari diren mobilizazioekin lotuta.


2014ko otsailaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Istilu larriak Venezuelan Maduroren gobernuaren aurka. Argazkia: 20minutos
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Venezuelan kimu nazi-faxistaren aurka borrokatzen ari gara eta irabazi egingo dugu. Ez da Estatu kolperik izango, mundu osoak jakin dezala”, adierazi du Madurok,  Telesur komunikabideak argitaratu duen grabazioan.

Lau lagun hil dira Venezuelan Maduro gobernuaren oposizioak deituriko mobilizazioetan gertatutako istiluetan. Ehundaka zauritu daude, horietako batzuk egoera kritikoan. Caracasen gobernuaren aurkako manifestazio amaieran oposizioko taldeak armadaren kontra oldartu ziren.

Herrialdea jasaten ari den egoera ekonomikoaren eta Maduroren politikaren aurka kalera irten dira. Istiluek hainbat zauritu utzi dituzte, eta 30 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte.

Manifestazioa deitu zutenek konstituzio-bermeak “bertan behera” uzteko nahia duela egotzi diote Madurori eta mobilizazio gehiago izango direla adierazi dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
Eguneraketa berriak daude