Josu Uribetxeberria baldintzapean aske geratuko da

  • Josu Uribetxeberria preso arrasatearra baldintzapean aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak, etxeko atxiloaldia bertan behera utzita.


2014ko ekainaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 18:01
2005ean giltzurrunetako minbizia diagnostikatu zioten Cadizeko Puerto II kartzelan zegoela.

Gaixotasun larria duela-eta baldintzapean aske utzi zuten 2012ko urrian. Pasa den apirilean  Ismael Moreno epaileak etxeko atxiloaldia ezarri zion. Uribetxeberriak jarritako helegitea onartu du gaur Auzitegiak, presoak ihes egiteko arriskurik ez dagoela iritzita. Etxean preso egotea "neurriz kanpokoa" dela ere gaineratu du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
2021-12-20 | ARGIA
Antton Troitiñoren heriotza “azkena” izan dadila eskatu dute Sarek eta Etxeratek

Euskal preso politikoa ostiralean hil zen minbizi baten ondorioz, 30 urteko espetxealdiaren ostean kaleratu eta 10 hilabetera. Troitiñoren kasua euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen politikaren adierazle dela salatu dute bi elkarteek. Mobilizazioak antolatu dituzte... [+]


2021-02-05 | ARGIA
Kalean da Antton Troitiño, baldintzapean aske

Eritasun "larri eta sendaezin" bat duela, baldintzapean atera da kalera otsailaren 5 goiz honetan. Orotara, 30 urtez gora pasa behar izan ditu kartzelan.


Julen Atxurra presoak buruko isuria izan du eta kartzelako erizaindegira eraman dute

61 urteko preso lekeitiarrak maiatzaren 13an buruko isuria izan zuela argitaratu du Etxeratek. Orain Puerto-I kartzelako (Cadiz, Andaluzia) erizaindegian dagoela eta asteburuan familiaren bisita izan duela gehitu du.


Espetxe politikaren legea betearazteko eskatu dute 38 eurodiputatuk

Dispertsio politika bukatzeko eta larriki gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu diete Espainiako Estatuko eta Europako Parlamentuko presidenteei.


"Itxaropena" lagun, Bilboko eta Baionako manifestazioetara joateko deia luzatu die Sarek herritarrei

Sareko kideek presoen egoera aldatuko den "itxaropena" erakutsi dute: "Hala behar luke, behinik behin. Orain da unea; izan ere, orain ez bada, noiz?"


Eguneraketa berriak daude