Josu Uribetxeberria preso arrasatearra baldintzapean aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak, etxeko atxiloaldia bertan behera utzita.
Gaixotasun larria duela-eta baldintzapean aske utzi zuten 2012ko urrian. Pasa den apirilean Ismael Moreno epaileak etxeko atxiloaldia ezarri zion. Uribetxeberriak jarritako helegitea onartu du gaur Auzitegiak, presoak ihes egiteko arriskurik ez dagoela iritzita. Etxean preso egotea "neurriz kanpokoa" dela ere gaineratu du.