Haitiko egoera larriaz ohartarazi du Mugarik Gabeko Medikuak GKEak

  • Matthew Urakana Haititik igaro eta bi astera 1,4 milioi biztanle inguru daude laguntza beharrean, Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak azaldu duenez. Elikagai arazo larriak direla eta, kolera agerraldi berri bati buruz ari dira medikuak. Malaria, dengea, pneumonia eta halako gaixotasunak hedatzeko arriskua dago.


2016ko urriaren 25an - 09:49
Matthew Urakana Haititik igaro eta bi astera 1,4 milioi biztanle inguru daude laguntza beharrean. (Arg.: El Día)

Matthew urakanak Haiti astindu zuen urriaren 4an. Orduko 230 kilometroko haize ufadek eta euriak ondorio larriak eragin zituzten hainbat herritan. Urakanetik bi astera, elikagaiak, ura eta aterpeak dira bertako biztanleek dituzten premiazko beharrak.

Haitiko autoritateen arabera, 175.000 pertsona aldatu behar izan dira lekuz, eta 1,4 milioi biztanle inguru daude laguntza beharrean. 23 osasun zentro suntsituta gelditu dira, eta gero eta sendagai eta osasun material gutxiago dago, errepideak blokeatuta daudelako. Horrez gain, urakanak laborantzan eragindako kalteak agerikoak dira, lurra hondatuta dago oraindik, eta janariaren prezioak gora egin du.  

Elikagai ezak arazo larriak eragin ditu, baita kalitate txarreko aterpeek eta laguntza medikoa jasotzeko zailtasunak ere. Horien ondorioz, malaria, denge eta pneumonia eta halako gaixotasunak hedatzeko arriskua dago.

Kolera agerraldi berri bati buruz hitz egiten dute bertan lanean ari diren medikuek, Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak azaldu duenez. Zabaldu dituen datuen arabera, 700 pertsona baino gehiago tratatu dituzte gaixotasun horrek jota.  

Orotara, 1.614 kontsulta egin ditu erakundeak kalte gehien izan dituzten eskualdeetan: Nippes, Grande Anse eta Sur. Ur horniketan jarri du arreta berezia. Gaixotasunak ekiditeko asmoz, kloro pilulak banatu ditu, eta hamar ur biltegi instalatu ditu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haiti
Toussaint Louverture Haitiren askatzailea hil zela 220 urte igarota, bere borrokak bizirik dirau Bordelen

Pasa den ostiralean bete ziren 220 urte Toussaint Louverture hil zela, Haitiko 1791ko esklaboen iraultzaren buruzagia. Askorentzat, garai hartako politikari garrantzitsuena izan zen Louverture, ez bakarrik Napoleon Bonaparteren gudarostea garaitu eta Amerikako lehen herrialde... [+]


Amerikako herrialderik pobreenean haurren erdiak larrialdiko laguntza behar du

Haitiko egoera 2010etik okerrena da, 2,6 milioi haurrek laguntza behar baitute: 4,7 milioi biztanle daude gosez. Ezegonkortasun politikoak eta koleraren hedapenak eragin dute herrialdearen muturreko egoera.


Solitude ez dago bakarrik

Guadalupe (Karibe itsasoa), 1772 inguruan. Solitude izeneko esklabo mulatoa jaio zen Capesterre-Belle-Eau herrian. 1794an, Haitiko iraultza betean eta Antilletako egoera pil-pilean zela, Solitudek errebelde talde batekin egin zuen bat, Desfoneaux general frantziarraren erasoari... [+]


Eguneraketa berriak daude