Twitterren “jo eta ke” idatzi zuen: bi urteko kartzela eskatzen dute berarentzat

  • Asteazkenean 23 urteko gazte iruindar bat epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Twitter bidez “ETAren aldeko mezuak” argitaratu zituelakoan.


2016ko otsailaren 08an - 13:02
Fiskalak "jo ta ke" esamoldea ETAren aldekotzat jotzen du. Irudian, Athletic-eko zaleen pankarta bat, taldea animatzeko esamolde hori erabiltzen duena.

EFE albiste agentziak zabaldutako informazioan, ordea, ETAren aldeko mezuak baino, beste mota bateko edukiak nabarmentzen dira.

Adibidez, epaituko duten gazteak Ines del Río euskal presoa aske geratu zenean “ongi etorri Ines!” idatzi zuela edo “Euskal Presoak Euskal Herrira” zioen txio bat argitaratu zuela, Askatasuna erakundearen logotipoarekin batera.

Bertxioak ere delitu?

“Jo ta ke” esaldia irakur zitekeen pankarta baten argazkia argitaratu izana da Iruñeko gazteari leporatzen dioten beste delituetako bat, baita Arkaitz Bellon presoaren heriotzaren ondoren “agur eta ohore” esaten zion mezu bat bertxiotu izana ere.

“Terrorismo delituak goratzeko asmo zalantzagabea” ikusi du horrelako mezuen atzean fiskalak eta bi urteko kartzela zigorra eskatzen du gaztearentzat. Hamar urteko inhabilitazioa ere eskatzen du Luis Barroso fiskalak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude