Turismoaren sektorea: Ipar Euskal Herrian gora, Hego Euskal Herrian behera

  • Turismoaren sektoreak %6,1 zuzeneko lanpostu gutxiago sortu ditu Hego Euskal Herrian 2013an, aurreko urteko datuekin alderatuta. Iparraldean, ordea,  %3,4 gehiago. 


2013ko abenduaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Turistak (Arg. travelreport.com)

Gaindegia Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Behategiak egin du ikerketa. Iazko turismo datuak bildu eta aurtengoekin konparatu ditu.

Egonaldi laburrak

Nabarmendu duenez, turistek gero eta denbora gutxiago pasatzen dute Euskal Herrian. Era berean, gaualdi kopurua ere murriztu egin dute. 2012ko emaitzen arabera, bidaiari bakoitzak 1,88 egun pasatzen ditu –2013ko zehaztapenik ez dute eman–.

Lapurdiri eragin dio gehien egonaldiak laburtzeak. Izan ere, gaualdien %85,6 egiten da bertan.

Urte gazi-gozoa

2013ko balorazioak ondorio “gazi-gozoak” uzten dituela uste dute Gaindegiko kideek. Hegoaldeko probintziak lurraldez lurralde ikertu dituzte. Diotenez, Hegoaldeko bidaiari kopuruak %0,9 egin du gora. Aitzitik, gaueldiek %1,3 egin dute behera, eta horregatik urritu dira lanpostuak.

Nafarroako turismoak ditu emaitza onenak: %6,3 igo da. Gipuzkoan ere 2,5 egin du gora. Txanponaren beste aldea Arabako kasua da, bisitarien portzentaia %9,2 jaitsi da –Txostenean ez dute gainontzeko herrialdeen aurtengo xehetasunik eman–.

Okupazio tasari dagokionez, %44,1ekoa da aurten, 2012koaren oso antzekoa.

Turismo sostengarria helburu

Txostena osatzeaz gain, sektorearen inguruko balorazioa egin du Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Behategiak. Haien esanetan, turismoa “ona” da, beti ere sostengarria bada. Zonaldeen “iraunkortasuna” eta enplegu “duina” bermatu behar du. Hala, gogorarazi dute Ipar Euskal Herriko lanpostuen %6 turismoarekin lotuta dagoela, ondorioz, “prekarioa” dela eta gazteak alde egitera bultzatzen dituela.

Salatu dutenez, ez dago Euskal Herri osoari so egiten dion plan estrategikorik. Are gehiago, bisitariak erakarri asmoz, probintziak haien artean lehiatzen direla deritzote. Horregatik, argi dute zein den sektorearen eginbeharra: herri ikuspegia txertatzea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez

Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.


Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


Turistifikazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Donostian

Hiritarrek salatu dute turismo jarduerak hirian “gehiegizko bolumena eta pisua” hartu duela. Halaber, egoera “desazkunde turistikorantz” bideratzea aldarrikatu dute, “kalteak handitzea eta iraunkortzea” ekiditeko.


Eguneraketa berriak daude