Tabakalerako gerente Haritz Azkarragak dimisioa aurkeztu du

  • Astearte iluntzean ezagutzera eman zenez, Donostiako Tabakalerako gerente Haritz Azkarragak (Arrasate, 1973) dimisioa aurkeztu du. Arratsaldean batzartuko den Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren administrazio kontseiluak Azkarragaren dimisioa aztertuko du eta aurrera begirako erabaki bat hartu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 28an - 13:07
Azkarraga (eskuinean) Ane Rodriguez kultura garaikideko zentroko zuzendariarekin batera (argazkia: Hoyesarte).

2012ko ekainean hartu zuen kargua Azkarragak. Proiektua hankaz gora zenean hartu zuen kargua Ane Rodriguez kultura zuzendariarekin batera. 2015eko udan ireki zen eraikina eta Azkarragak berak Puntuari adierazi zionez, Europan "erreferente" izateko helburuz sortu zen Tabakalera: "Erakundeek apustu gogorra egin dute. 56 milioi euro kostako da eraikina berritzea".

Elkarrizketa berean Azkarragak gogora ekartzen zuen Tabakaleran sartu zenean guztia "hankaz gora" zegoela: "Bi urte eta erdian irauli egin dugu egoera. Lan egin dugu eta lan egiten utzi digute. Erakundeek ez digute eragozpenik ipini. Alderantziz: proposamenak eta ideiak aintzat hartu dituzte. Izan ere, oso gutxik pentsatuko zuten une honetan Tabakalera dagoen moduan egongo zela".

Albiste hau Jokin Bereziartuak idatzi du Goienan eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tabakalera
2022-11-29 | Leire Artola Arin
XVII. Feministaldian arrastaka doazenen arrastoa goraipatuko dute

Azaroaren 30etik abenduaren 3ra egingo dute kultura feministaren jaialdiko aurtengo edizioa, Donostiako Tabakaleran. Ahoa narras lelopean, egitarau oparoa antolatu dute: hitzaldiak, performanceak, mahai-inguruak, ibilaldiak eta beste eskainiko dituzte 25 bat artista, pentsalari... [+]


2022-06-12 | Peru Iparragirre
Ikerketa metafisikoak paper laukidunean

Hemezortzi egileren lanak biltzen ditu Emma Kunzen unibertsoa. Bide-urratzaile bat arte garaikidearekin elkarrizketan erakusketak. Emma Kunz (1892-1963) ikertzaile eta sendalari suitzarrak pendulua erabiliz egindako tamaina handiko irudiek dute zentraltasuna, eta artista... [+]


Claire Simon zuzendaria Donostian izango da maiatzean, Tabakalerak antolatu duen atzera begirako zikloan

Iaz Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan lehen aldiz Sail Ofizialean lehiatu ostean, Euskal Herrira itzuliko da aurten Claire Simon zinema zuzendaria. Tabakaleran haren filmografia osoa proiektatuko dute apirilaren 7tik aurrera eta maiatzaren 28an, Récreations filmaren... [+]


2021-11-12 | Leire Artola Arin
Emakumeen* bizitza eta gorputzen "dardara bortitzei” helduko diete XVI. Feministaldian

Sismika leloa hautatu dute aurtengoan Plazandreok antolatzaileek, eta 30 artista, aktibista eta pentsalari baino gehiago egongo dira hitzaldi eta ekitaldietan.


2021-07-04 | Xalba Ramirez
Komunikazioa-inkomunikazioa: tradizioa eta abangoardia

Beñat Achiary, Bartzelonara bidean zen Artze anaiekin, ikuskizuna eskaintzera, txalaparta eta ahots inprobisazioa abangoardia ziren garaian –eta ez soilik ekitaldietarako betekizuna–. Auto motela, errepide luzea, aulkia erdi etzana, eguzkia kopetan, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude