Bartzelonako udal hauteskundeetan independentistak batzeko deia egin du Grauperak

  • Astearte arratsaldez egin du bere proposamena Jordi Graupera filosofo eta kazetariak Bartzelonako Victoria Antzokian, 3.000 pertsonaren aurrean. Arrakasta handia izan du aurkezpenak eta bigarren saio bat egin dute kanpoan ilara luzean zain zen jendearekin.


2018ko martxoaren 21an - 11:00
Jordi Graupera bere proposamena aurkezten Victoria Antzokian.

Grauperaren ustez Bartzelona independentismoaren ikur bihurtu behar da 2019ko ekainaren 9an egingo diren udal hauteskundeetan, baina irabazteko soberanismoak ezinbestean aurkeztu behar du elkarrekin eta horretarako hauteskunde primarioak proposatzen ditu. Bera hautagaietako bat litzateke. Bere esanetan, hori da Ada Colauri irabazteko modu bakarra.

Gero eta gehiago entzuten da, halaber, C’s-eko Ines Arrimadas ere izan daitekeela hautagai eta honek ere irabazteko aukera handiak izan ditzake, batez ere abenduaren 21eko hauteskundeetan bezala, unionismo espainiarra bere inguruan biltzea lortzen badu. Inkesta batzuen arabera, alabaina, ERC izango litzateke talde bozkatuena gaur gaurkoz.

Grauperaren ustez, “katalanismoaren kultura iritsi da bere amaierara, berau bukatu zen urriaren 1aren bezperan, erreferendumarekin bat; ordutik aurrera katalanistak zirenak katalanak dira eta kito”. Graupera AEBetako unibertsitate munduaren eta Kataluniaren artean mugitzen da eta oso kritiko agertu da alderdi independentista nagusiekin, urriaren 1eko erreferendumaz egin duten kudeaketagatik. Bere ustez, hondamendiaren gorena urriaren 27an errepublika aldarrikatzea eta aurrera ateratzeko saiorik ez egitea izan zen. El Nacional hedabideko La Trituradora izeneko bere analisi gunean oso gertutik jarraitzen du Kataluniako egoera politikoa. Oraintsu bi urte bete dituen hedabide honen zuzendari José Antich-ek –La Vanguardia-ko zuzendari ohia– primarioen proposamena oso kontuan hartu beharko litzatekeela dio asteazken honetako bere editorialean.

Graupera asko dabil sare sozialetan eta, esaterako, 129.000 jarraitzaile ditu Twitterren eta ia 70.000 txio idatzi ditu. Hemen ikus daiteke bere atzoko konferentzia. Jakinarazi duenez, PDCAT eta ERCko Bartzelonako ordezkariei aurkeztu die proposamena eta baita Carles Puigdemonti berari ere, Bruselan bertan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia
Aragonesek dimisioa aurkeztu du, ERCren emaitza txarren ondoren

Itxura guztien arabera, PSCko Salvador Illa izango da Generalitateko hurrengo presidentea, norbait izatekotan. Bestela, hauteskundeak errepikatzeko aukera dago. Egungo presidente Pere Aragonés eta ERCk jaitsiera handia izan dute. Abstentzioa %41ekoa izan da.


Hiru itun zail Kataluniako Generalitateko presidente izateko

Kataluniako Parlamentuko gehiengo independentistaren galerak eta hemizikloa eskuinerantz eta espainolismorantz biratzeak gobernagarritasuna zailtzen dute. Maiatzaren 30eko Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak, Amnistiaren Legea bozkatu behar duenak, eta ekainaren 9ko... [+]


Materialismo histerikoa
Isilean


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


Eskolako guraso elkarteetan gizonezkoak hamarretik bi baino ez direla utzi dute agerian Katalunian

Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]


Eguneraketa berriak daude