Sanferminetako uniforme zuriaren jatorria: langileen aurkako errepresioaren salaketa

  • Iruindar gehienak (eta beraiekin batera turistak), uztailaren 6an zuriz jazten dira, pentsatu ere egiten ez duten ohitura automatiko batekin, festak horrela eskatuko balu legez. Hau da, kontu askorik eman gabe.

Zuzeu  |  Bixio Irrisarri
2018ko uztailaren 06a
Laurogei urte geroago, San Ferminetan zuriz janztea dagoenik eta ekintza ez politikoena da.

Zuriz jaztea hedatzen joan den ohitura izan baita 80ko hamarkadatik aurrera batez ere; orain dela berrogei urteko argazkiak begiratu besterik ez dago-eta, konturatzeko orduan inor ez zihoala zuriz jantzita. Gaur, ordea, festarako ezinbesteko uniforme bihurtu da Cortesetik Baionara arte, baita Huesca eta Teruelen ere!

San Fermin festak zuriz jantzi zirenekoa

Gaur mundu guztiak daki ideia Jarauta kaleko La Veleta peñako mutikoek izan zutela 1931n, seguruenera gehienak pintoreak zirelako, eta bide batez, ardo orbanak eskuz igurtzi beharrean zuzenean lixibaz garbitu ahal izango zituztelako. Ez zieten askok jarraitu hasieran, baina sekulako arrakasta izaten bukatu dute.

Akaso hain ezaguna ez dena gazte haiei Molak Iruñean kolpea eman ostean jazo zitzaiena da.

Gutxienez haietako bi, Honorino Arteta (CNT-ko anarkista) eta José Zapatero Barea (PCE-ko igeltseroa) Iruñeko kartzelan gatibatu zituzten, eta 1936ko abuztuaren 23an, Olaechea gotzainak gidatzen zuen Santa María la Real prozesioarekin batera, beste 50 presorekin Bardeetara eraman zituzten, non falangista eta erreketeek Valcarderako sarraskia egin zuten, gerora Bilboko gotzain izatera iritsiko zen Antonio Añoveros presente zela.

Fusilatuko zituztela igarri bezain pronto korrika hasi ziren biak ala biak. Zapatero bizkor bota zuten behera, baina Arteta hankan baino ez zuten tiroz jo, eta Aragoi ibaian zehar ihes latz baten ostean, muga igaro eta salbatu zen. Alta, ez zen hemen bukatu pairatu behar izan zuten ankerkeria.

José Zapateroren amari, Estanisláa izeneko 70 urteko zaharra zela, ilea kaskamotz moztu eta hirian zehar erabili zuten harrikada eta iseken artean. Bere semea erail eta gero, gainera, oraindik ere gaztea soldaduskara deitzen zuen gutuna jaso zuen. Familiak kolpea eman zutenen beste umiliazio bat zela uste zuen, baina bere anaiak Komandantziara jo behar izan zuen, José Valcarderan fusilatu zutela jakinaraztera. “Hitz hauek entzunda, Oyaga teniente koronelak, jauzi bat eginda zutitu eta (…) amorruz piztuta, ihardetsi zion oihuka: Zoaz, irten ate horretatik damutu eta presondegira bidali baino lehen. Franco-ren Españan ez da inor fusilatzen; hemen falta dena desagertua dago!”.

Laurogei urte geroago, San Ferminetan zuriz janztea dagoenik eta ekintza ez politikoena da. Eta hala ere, gaur esangura argi bat izan beharko luke, gazte errepublika zale haiei gorazarre legez; Mola eta erreketeek Nafarroan milaka erail zituztela salatzeko.

Kontrara, zuri aratza Alta Pamplona delakoaren ikur bilakatu da, bat-batekotasunaren kontrakoa, parranda narrasari aurre egiten diona… Honako jarrera barcinismoaren urte luzeetan indartu da, ekitaldi ofizialetara zuriz ez joatea onartezina bihurtzeraino; Barcina alkate zela zuriz ez zihoanari entzierroan parte hartzea galaraztea ere aztertu zuten. Bestalde, erantzun simetriko eta tipiko batean, gero eta gehiago dira zuriz janzteari muzin egiten dioten iruindarrak (eta ugaritzen doaz koadrodun zapiak, mendiko botak…), akaso ez arrazoitutako erantzun gisa, baina bai azken urteotako “blanquismo barcinista” horren kontra.

Azken finean, jazkera zuria errepresioaren kontrako ikur gisara baztertua izan da, langilegoaren ikur gisara (Veleta peñako aitzindariak halaxe ziren), eta Iruñeko beautiful people-aren apaingarri bihurtu da, oharkabean jazo den fenomenoa, baina esanahi politiko eta soziologiko sakona duena».

Goian modu librean euskaratu dugun pasartea “Navarra 1936: ¿víctimas sin verdugos?” testutik hartutakoa da, Iván Giménez-en “El corralito foral” (Pamiela, 2015) liburuan aurkituko duzuena eta guk argitaletxe nafarraren blog-etik jaso duguna. Modu honetan omendu nahi izan dituzte La Veleta peñako kide errepresaliatuak, festa zurigorriz janzten aitzindari izan zirenen ondorengoek bota baitute aurten txupina. Gora!

.* Pamielaren blog-ean, gainera, Honorino Artetak, La Veleta peñako kideak, bere ahotik kontatzen du Valcarderan fusilatzear zirela egin  zuen ihesaldia, 1936ko abuztuaren 23an; Galo Viergek jasotzen du lekukotza “Los culpables” (Pamiela, 2006) liburuko pasarte batean.

Artikulu hau ZuZeuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Sanferminak  |  Langile borroka  |  Iruņea

Sanferminak kanaletik interesatuko zaizu...
Polizia ikerketa adierazpen askatasunaren kontrako erasoa dela esan du 78ko Sanferminak Gogoan plataformak

Sanferminetan 1978ko inpunitatea salatzeko balkoietan jarritako pankarten ardura bere egin du kolektiboak, eta "estatua kalumniatzeagatik" deklaratzera deitutako herritarren kontrako diligentziak ixteko eskatu.


2018-07-18 | ARGIA
Sanferminetako bortxatzaileentzat behin-behineko askatasuna berretsi du Nafarroako Auzitegiak

Fiskaltzak eta akusazio partikularrek helegitea jarri zuten Sanferminetako talde bortxaketan parte hartu zutenak behin behinean aske uztearen kontra, baina Nafarroako Auzitegiak atzera bota du errekurtsoa. Magistratuetako baten kontrako bozkarekin, behin-behineko askatasunean jarraituko dute ‘La Manada’ kasuko bostek.


"Munduko festarik onenetan" ere torturatzen da

Sanferminak munduan parekorik ez duten festak direla azpimarratu du Iruñeko alkateak, azken egunetan egindako elkarrizketa ugarietan. Baina, munduko jairik  “onenetan” ere, 2018an, bizidunak torturatzen eta hiltzen dituzte, botere publikoaren baimenarekin.


Begoņa Zabala:
"The Spanish police's attack during the 1978 San Fermin festivities was part of an overall repression plan"

Begoña Zabala (Algorta, Basque Country, 1950) reached Iruñea in 1977 and was a first-hand witness of the police attack in the bullring and outside it.  She is a lawyer by profession, a member of the committee for establishing what took place, and she has worked on the legal side of the matter.  She took a very active part in the feminist movement in the 1970's, and has just published the book Feminismo, Transición y Sanfermines del 78 ('Feminism,... [+]


2018-07-09 | Ahotsa.info
1978ko Sanferminak eta German Rodriguez oroitzeko ekitaldi jendetsua

Egia, justizia eta ordaina exijitu dute igande honetan milaka lagunek Iruñean 1978 Sanferminetako gertakariak eta German Rodriguez oroitzeko egindako ekitaldian.


Sanferminak 1978
Herri boterearen kontrako asaltoa

Komeni da gogoratzea. 1978ko Sanferminak “hautsi” zituztenak zein izan ziren ez ahaztea. Azaltzea zer ari zen ernetzen Nafarroako eta Euskal Herri osoko jendarte iraultzailean, eta zer zapaldu nahi izan zuten kaleak gorriz tindatuz. 40 urte geroago, Iruñeko Udalaren enkarguz aditu talde batek egindako txostenak argi utzi du: eskarmentua izan zen, zigorgabetasunak estalitako gizateriaren kontrako krimena.


Zein egitarau prestatu dute Herri Sanferminek astebururako?

Altsasuko gurasoek botako dute aurtengo Herri Sanferminetako txupinazoa. 100 ekimen baino gehiago prestatu dituzte, Errekoletaken eta O plazan: dantzak, olinpiadak, haurrentzako emankizunak...


2018-07-06 | ARGIA
Aldarriz beteta abiatu dira Iruņeko sanferminak: ikurrina, Altsasuko gazteak, gaztetxeak, Nafarroako independentzia...

Abiatu dira Iruñeko 2018ko Sanferminak eta, ohi bezala, milaka lagunek Udaletxeko plaza goraino bete dute. Udaletxeko mastan ez, baina plazan tamaina handiko ikurrina zabaldu dute herritarrek beste hainbat aldarrikapenez lagunduta. Motxila 21 kolektiboko Ibai Ganuza eta Leire Zabalzak eman diete hasiera jaiei.


2018-07-06 | ARGIA
San Fermin Festivities
The Iruņea feminist movement: "We've been working for equality during the festivities for decades now"

At a press conference held shortly before the 6th of July, work carried out throughout the year has been appraised by feminists and other social stakeholders in Iruñea (Upper Navarre), and they have noted that several declarations made over recent days about San Fermin have made that easier, while others have made it more difficult.


2018-07-04 | ARGIA
Indarkeria matxisten kontra, gaueko manifestazioa egingo dute Iruņean

Sanferminak ate joka diren honetan, jai eremuan ematen diren indarkeria matxistak eta hauek sostengatzen dituen sistema jo-puntuan daudela adierazi dute, autodefentsa feminista aldarrikatzearekin batera.


Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude