San ferminetako talde-bortxaketaren epaiketa, ateak itxita egingo dute

  • Nafarroako Auzitegiak jakinarazi du erabakia, eta helburua “salatzailearen intimitate eskubidea bermatzea” dela adierazi dute.


2017ko urriaren 18an - 12:35
Elkarretaratze jendetsua izan zen iazko San ferminetakoa (Argazkia: Euskalerria irratia)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Horrez gain, bai salatzaileak baita akusatuek izan dezaketen inpaktu mediatikoa ekidin nahi dute. Auzitegiak debekatu egin du epaiketaren inguruko edo epaiketan parte hartuko duten pertsonen irudi edo informaziorik zabaltzea.

Azaroaren 13tik 24ra bitartean izango da epaiketa. Hartu dituzten neurriak bi aldeekin adostutakoak izan direla jakinarazi du auzitegiak, eta denek bat egin dutela erabakiekin.

2016ko San ferminetako lehen gauean gertatu zen ustezko erasoa: bost gizonek neska bat atzeman eta bortxatu egin zuten. Akusatuen artean Guardia Zibil bat dago. Erasoak zeresan handia eragin zuen gizartean: elkarretaratze jendetsua izan ziren, Iruñeko udalak jakinarazi zuen akusazio partikular gisa aurkeztuko zela, genero indarkeria gisa epaitzea eskatu dute hainbat talde feministek …


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexismoa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!