San Ferminetako bortxaketa: akusazio partikular gisa aurkeztuko da Iruñeko Udala

  • Eraso sexisten aurrean “inplikazio aktiboa” eskatu du Udal Gobernuak. Kaleratutako oharrean adierazi du eskura dituen “mekanismo guztiak” abiaraziko dituela haiek geldiarazteko.


2016ko uztailaren 11n - 10:33
Uztailaren 7ko bortxaketak erantzun zabala izan zuen herritarren aldetik. (Argazkia: Susana Vera)

Udalbatzarrak aho batez onartuta, uztailaren 7ko sexu erasoaren epaiketan akusazio partikular gisa aurkeztuko da Iruñeko Udala. Ohar batean adierazi duenez, “praktika hauek errotik ateratzea” da Udalaren lehentasuna, eta zehaztu du eskura dituen “errekurtso eta guztiak” erabiliko dituela erasoak saihesteko.

Kaleko kameren fotogrametako irudiak erasotuak eginiko deskripzioarekin bat etorri ostean atxilotu zituzten bost erasotzaileak. Epaiketa egin bitartean, fiantzarik gabe kartzelaratuta daude. Guardia Zibila da erasotzaileetako bat; beste bat, militar profesionala. Orain, haien aurka egingo du Udalak.

Gertakarien nondik norakoak jakiteko, atxiloketetan parte hartu zuten agenteekin batzartu da Joseba Asiron alkatea. Udaltzaingoak eta Foruzaingoak elkarlanean egin zuten operazioa; bi erakundeak zoriondu ditu Asironek.

“Izurri honen aurkako borrokan” Iruñeak erreferentzia izan behar duela adierazi du alkateak. Hala, herritarrei dei egin die erasoen aurrean “inplikazio aktiboa” izan dezaten. Bestalde, biktimei laguntza soziala eta lege aholkularitza bermatzeko konpromisoa hartu du.

Hiru atxilotu asteburuan

Bestalde, Iruñeko Udaltzaingoak hiru lagun atxilotu ditu asteburuan, sexu erasoak egitea leporatuta. Beste pertsona bat ere atxilotu zuten, sexu erasoak jasan zituen emakume baten bikotekideari jotzea egotzita.

Iruñeko Peñek elkarretaratzea deitu dute astelehen arratsaldean Gaztelu Plazan, eraso horiek salatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexismoa
Zuen etxean ere emakumeak arduratzen al dira opariak erosteaz?

Opariak erosteaz batik bat emakumeak arduratzen direla diote azterketek. Durangoko Azokan murgilduta eta Gabonak gertu, gai aproposa dirudi inkestek erakusten duten errealitateaz, gizonek jartzen dituzten aitzakiez eta emakumeek duten "zama mental ikusezina"... [+]


Nolakoak dira haurrentzako ipuinak, genero ikuspegitik?

Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]


Zumaiako festetan gutxienez hiru eraso salatu dituzte

Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.


Haurrei zuzenduta dauden iragarkietako genero estereotipo errepikatuenak

Jostailuen interneteko iragarkiek genero rol eta estereotipo gehiago erreproduzitzen dituzte, telebistako iragarkiek baino. Hori da Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak egin duen txostenaren ondorioetako bat. Hamar estereotipo errepikatuenak zerrendatu dituzte, horien... [+]


2021-10-17 | June Fernández
Kamera aurrean
Gaztea, argala eta liraina izan behar duzu... emakumezkoa bazara

Naiara Vink EHUko ikerlariaren doktoretza tesiak agerian utzi du Espainiako Estatuko emakumezko berriemaile eta aurkezleek bizi duten presio estetiko sexista. Zein da egoera Euskal Telebistan eta nola irauli daiteke? Sei euskal kazetariri bota diegu galdera.


Eguneraketa berriak daude