PPren betoari men eginez “Euskararen Bilbo” dokumentua bidean geratu da

  • Bilbon euskararen normalizazioa bultzatzeko 14 puntuko dokumentua atzera bota du Udalak, PPk adierazi duen kontrako jarreraren eraginez.


2014ko ekainaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lus Hermosa PPko zinegotzia 2011ko argazki batean (irudia: El Correo).

“PP ez baldin badago prest onartzeko euskararen erabilera modu integratzailean sustatzea helburu duen proposamen hau, ez da beste biderik geratuko eta PPri arrazoia eman beharko zaio akordio proposamena erretiratuz, egingo ez duguna zera baita: haiei arrazoia eman eta euskara tresna bezala erabili desadostasunak sortzeko”. Sabin Anuzita Bilboko Udaleko Euskara, Gaztedia eta Kirol arloko zinegotziak horrela esplikatu du “Euskararen Bilbo” dokumentua atzera bota izana.

Dokumentuak 14 puntu biltzen ditu eta lehentasunezko ildotzat dauka belaunaldi berriek euskaraz jakitea eta erabiltzea. Besteak beste, euskara egunero ohiko hizkuntza den guneak zaintzea, indartzea eta hedatzea du xede testuak, baita euskal hiztunen komunitatea trinkotzea ere, bai kalean, bai Interneten. Laburbilduz, euskararen normalizazioa helburu duen dokumentua zen Bilboko Udalean onartu beharrekoa.

Luis Hermosa Bilboko Udaleko PPko ordezkariak 14 puntuen “bertsio kritikoagoa” egin dadila eskatu zuen ordea, “denentzako errespetua” eskatuz, “hitz egiten dutenentzat eta hitz egiten ez dutenentzat”. Hermosaren aburuz “euskarak elementu integratzailea” izan behar du eta eztabaidatutako dokumentuak herritarrak banatzen ditu, bere esanetan. PPko bozeramailea harago joateko zorian egon zen, baina dokumentuaren zenbait aspektu deskribatu gabe utzi zituen azkenik.

Gauzak horrela, PPren ezezko jarrerari kasu egiteagatik, dokumentua bidean geratu da eta batzordean aztertu beharko da berriz. Horretarako datarik jarri gabe amaitu zen asteazkeneko Udaleko saioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Europar Batasunean euskara, katalana eta galiziera ofizialtzearen erabakia atzeratu dute, eta Espainiako Kongresuan hasi dira erabiltzen

Euskalgintzaren Kontseiluak "atsekabez" hartu du berria, baina atzerapenaren ostean onartuko duten esperantza du. Bestalde, gaurtik aurrera hizkuntza horiek erabili ahal izango dira Espainiako Kongresuan. Kontseiluak kezkaz hartu du euskal alderdietako politikariek... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Euskara, ofiziala Europan eta Nafarroan ez?

Ostegunean jakin genuen: Espainiako Gobernuak eskatu du galiziera, euskara eta katalana hizkuntza ofizialak izan daitezela Europako erakundeetan. Zergatik? Kataluniako alderdi politikoek behartu dute horretara, negoziazioetan.


Kontseilua: "Nafarroako Gobernu akordioa atzerapausoa da euskarari dagokionez"

Atzerapausoa. Horrela baloratzen du Euskalgintzaren Kontseiluak, hizkuntza auziari eta euskararen sustapenari dagokionez, Nafarroako Gobernu berria eratuko duten alderdi politikoek sinatu duten 2023-2027 legegintzaldirako akordio programatikoa.


Eguneraketa berriak daude