Pobrezia kronifikatzen ari dela dio Caritasek

  • 2016ko memoria eman du ezagutzera Caritasek, eta EAEko hiru lurraldeetan egoera antzekoa azpimarratu dute: “2015etik 2016rako joera beheranzkoa bada ere, jende gutxiagoren oinarrizko beharrak asetzeko diru gehiago behar izan dugu”.

Itsaso Zubiria Etxeberria @itsasozubiria
2017ko ekainaren 15a
2015eko memoriaren aurkezpena (argazkia: redaccionpalabraeuskadi.blogspot.com).

Laguntza hauek jasotzen dituztenen artean hiru profil markatu ditu Caritaseko zuzendaritzako kide eta Gipuzkoako arduradun den Kontxi Elexpek Euskadi Irratian egindako elkarrizketan: batetik daude guraso bakarreko familiak, bestetik haurrak dituzten guraso gazteak, eta hirugarren bat sartu du zerrendan, denbora luzez langabezian dauden pertsonak.

Elexpek adierazi duenez “jendeari asko kostatzen ari zaio behin zuloan egonda bertatik ateratzea, eta pobrezia egoerak kronifikatzen ari dira”. Gipuzkoako datuak eman ditu, esaterako: 2007an 16.000 pertsonari eman zioten laguntza, eta 2016an 26.700 lagun izan dira Caritasen atea jo dutenak.

Banatzen den diruaren ehuneko altu bat elikadurara eta etxeko gastuetara (alokairua, hipoteka, hornidura gastuak…) bideratzen dela esan du Elexpek.

Sortzen ari diren lanpostuak

Lanpostu berriei erreferentzia egin die Gipuzkoako administrariak eta azpimarratu nahi izan du lanpostu hauetako asko “txarrak” direla, "langile pobreen multzoa handitzen doala, eta ez direla hilabete bukaerara iristen langileak jasotzen duen soldatak ez dituelako oinarrizko beharrak asetzen".

Kanal hauetan artxibatua: Pobrezia  |  EAE

Pobrezia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-15 | Estitxu Eizagirre
Euskal Herriko pobreenak 65 urtez gorako emakumeak dira

1.080 eurokoa izatea gutxieneko pentsioa. Zenbaki horretan jarria du duintasunaren marra Pentsionistak Martxan plataformak. Eta larunbat honetarako manifestazio masiboak espero dira. Marra horretatik urrunen emakumeak daude, EAEko pentsioen arrakala Espainiako handienetakoa baita. Hara zer dioten datuek:


Kalean geratu diren pertsonei berehalako atentzioa emateko politikak garatzea eskatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak

Gizarte baliabideek bizi duten saturazioagatik ardura erakusteko protesta ekintza burutu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Bilboko Udaletxe parean. Gizarte-bazterketa sufritzen duten pertsonen, migranteen edota errefuxiatuen kasuetan egoera larria bizi dute. Pertsona hauei denbora luzean ez zaie jaramonik egiten eta Bilbo tamainako hiri batean ulertezinak  diren egoerak gertatzen ari direla adierazi dute.


Mikrokredituak bazterketa egoeran daudenentzat, Fiare banku etikoaren bidez

Andoaingo Udalak eta Fiarek sinaturiko hitzarmenari esker, bazterkeria egoeran dauden eta arrisku hori duten herritarrek mikrokredituak eskatu ahal izango dituzte banku etikoan, ohiko bankuek exijitzen dituzten baldintzetatik aske.


Klase gatazka hezkuntzan

Aurre-matrikulazio garaian gauden honetan, gogoeta interesgarria egin du Aitor Etxarte Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariak Berrian: aporofobiaz mintzatu da, pobreenganako fobiaz, edo nola inklusioaren eta aukera-berdintasunaren alde azaltzen garen publikoki, baina gero datuek kontrakoa dioten. Beharbada horregatik, herri eta hiri askotan ikastetxe markatuak daude oraindik, kasik ghetto bihurtuak, non profil jakineko eta maila sozioekonomiko ahulagoko familien seme-alabak diren nagusi... [+]


2018-01-23 | Miren Osa Galdona
Munduko aberastasuna zortzi gizonen esku dago eta 3.600 milioi pertsonek adina diru dute

Munduko aberastasunaren inguruko txosten berria aurkeztu du Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak. Gero eta desoreka handiagoa dagoela da ondorio nagusia eta zifrek hala erakusten dute: gaur egun 2.043 lagunek dute bilioi bat dolar baino gehiago. Hamarretik bederatzi gizonezkoak dira.


Ez dugu ikusi nahi

Zergatik egiten dugu geure Black Friday, Cyber Monday, Halloween eta kontsumoa handitzeko AEBetatik datozkigun moda berri oro? Zergatik guk hartzen dugu haiena eta ez alderantziz? Galdera erretorikoa da, bai. Munduan buruko gehien kontsumitzen duen gizartetik datoz ekimenak eta mugarik gabeko kontsumoa behar, ranking horretan lehena izaten jarraitzeko.


2017-10-20 | Unai Brea
Pobreziaren aurkako bizikleta martxak egingo dituzte Bilbon eta Donostian

Larunbatean Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan bizikleta martxa bana eginez emango diote amaiera EAEn astebetez egindako Desparekotasun Gordinen Aurka kanpainari. Antolatzaileek salatu dute “pobrezia eta desberdintasunak gero eta larriagoak, gordinagoak eta kronikoagoak” direla.


2017-10-10 | ARGIA
Osasungintzako gastuaren lautik bat finantzazio pribaturako da EAEn

EAEko Medicusmundik desoreka sozialen eta osasunaren pribatizazioaren arteko loturak aztertzeko ikerketa egin du. Osasun arreta desegokiak desoreka sozialak handitu ditzakeela azpimarratu du.


2017-09-28 | Xalba Ramirez
Etxegabe bat hil da Barakaldon, kutxazain batean lotan zegoela

Joan den asteko ostegunean Barakaldon 35 urteko gizonezko bat hil zen, bere bikotekidearekin lotan zegoen bitartean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude