Pinocheti Darth Vader komiko baten itxura hartzen diote txiletar gazteek

  • Horixe esan du No filmeko produktore Juan de Dios Larrainek, prentsaurrekoan. Filmak Pinocheten garaiko Txile irudikatzen du eta dirudienez, Txilen bertan pelikula eman dutenean, hango gazteek barre batez ere Pinochet agertzen denean egin dute. “Gustu txarrekoa aurkitzen dute, Darth Vader komiko gisa ikusten dute, komikiko pertsonaia kasik, eta barre egiten dute”. Horregatik da beharrezkoa, besteak beste, iragana ez ahaztea.

2012ko irailak 23
\"No\" filmeko protagonista, Gael García Bernalek antzeztua.

Txileko gazteek Pinocheten irudia distortsionatuta ote duten, edo diktadore anker bezala ikusi beharrean pertsonaia barregarria begitantzea ona ala txarra den ez du argitu produktoreak. Nolanahi ere, ahanzturan gera ez dadin, sasoi beltz hari heltzen dio pelikulak, oso modu originalean. Hain juxtu, atzo estreinatutako beste film batek ere, Sleepless Nights lanak, iraganean jartzen du begirada, Libanoko gerra zibila protagonisten ahotik konprenitu nahian, hura ere ahaztu ez dadin.

“Pinochet, tamalez, oso ezaguna da nazioartean, boterera nola iritsi zen oso ezagun egin da, baina ez hainbeste nola atera zen boteretik, eta hor kontatzeko historia interesgarria zegoela ikusi genuen”, azaldu du produktoreak. Hala, anaia duen Pablo Larrainek zuzendutako filmak diktaduraren azken hilabeteak berreskuratu ditu: modernizatzen ari den herrialdea erakusten digu, ekonomikoki indartsua azalean, aurreranzko bidean itxuraz, baina atzealde zikina, askatasunik gabea eta krudela duena. No filma Zabaltegi Perlak sailean eskaini dute, eta oso harrera ona izaten ari da publiko eta kritikarien artean.

Kanal honetan artxibatua: Txile

Txile kanaletik interesatuko zaizu...
2016-02-25 | Lander Arbelaitz
Maputxeraren ofizializazioa eskatu dute 2.000 lagunek Temucon

Maputxeraren ofizialtasuna eskatzeko manifestazioa egin dute Temucon ostiralean. 1.500 eta 2.000 lagun artean bildu dira Mapuexpress gunean jaso dutenez. Hizkuntzaren aldeko lanean ari diren hainbat erakunde eta alderdik deitu dute mobilizazioa.


Unibertsitatea doakoa izango da Txilen

Milaka ikasle, guraso eta eragilek Txileko kaleak hartu zituzten 2011n, doako, kalitatezko eta irabazi asmorik gabeko hezkuntza aldarrikatuz. Goi mailako heziketa jasotzeko aukera norberaren baliabide ekonomikoen menpe ez egotea eskatu dute ordutik eta borrokaren fruituak ikusiko dituzte azkenik: martxotik aurrera unibertsitatea doakoa izatea onartu berri du Txileko Kongresuak.


"Zauriak irekita jarraitzen du" Txileko estatu kolpearen 42. urteurrenean

Igandean 50.000 pertsona  bildu ziren Txileko Santiago hiriburuan kolpe militarraren ondorioz hildako eta desagertutako biktimen alde. Augusto Pinocheten diktadurak 1973tik 1990era iraun zuen.


350.000 pertsona Txilen hezkuntza duin baten alde

Protesta jendetsuak izan dira asteazkenean gobernuak onartutako hezkuntza erreformaren aurka. Santiago de Txilen “Que Chile decida” lemapean 200.000 pertsona kalera atera dira.


2015-05-14 | Kepa Zelaia
Justizia printza gutxi batzuk Victor Jararen hilketan

1973ko irailaren 11ko goizean Santiagon, Salvador Allende Txileko presidentea Estatuko Unibertsitate Teknikoan hitzaldi bat ematekoa zen. Allendek plebiszitu batera deitzeko asmoa zuen, boterean jarraitzen zuen ala ez erabaki zezaten herritarrek.


2015-05-14 | Axier Lopez
Nola abortatu kartzelara joan gabe?

Txileko legeak abortua delitu bilakatzen duela salatzeko Miles taldeak munduari buelta eman dion kanpaina bat abiatu zuen apirilean. Abortatzeko eskubidearen urraketaren ondorioz, legeak krimentzat hartzen ez dituen abortu bakarrak istripuz izandakoak direla salatu dute fikziozko bideoen bitartez.


Cantata a Ranquil
Txileko historiak ezkutatutako sarraskia bertsotan

Bada Txileko historiografia ofizialak gordeta duen pasarte lotsagarririk eta halakoen iturburua, hainbatetan, lurraren jabetza izaten da. Ranquileko sarraskia da horietako bat: Ivan Fernandez historialari eta konpositoreak ikertu eta ezagutzera eman du kantata baten bidez.


Txile 1973-2014, harmailen memoria, gure memoria

Irailak hamaika izan ditu gaur, egun berezia Txilen. Gaur Pinochetek Txilen estatu kolpea eman zuenetik 41 urte   iragan dira. Salvador Allende erail zuten orduan, eta harekin batera herria eraikiz zihoan amets ugari lurperatu zituzten.


Futbola: emozioen bahitzailea

Egun batzuk baino ez dira falta Brasilen ospatu behar den munduko  futbol txapelketa abiatzeko. Txileko kaleak futbolari loturiko iragarkiez bete dira.


Abortu legearen erreforma Txilen: moderatua batzuentzat, gehiegizkoa betikoentzat

Emakumearen bizi arriskuan badago, bortxaketa kasua bada edo umekiaren malformaziorik balego. horiek dira Txilen abortatzeko eskubidea izan dezaketen kasuak, Michelle Bachelet herrialdeko presidenteak burutzeko asmoa duen erreformaren arabera.


2014-04-29 | Iker Blas
Latinoamerikako pelikula onenen zerrenda

Urte hasieran, IMDb-ko lan-taldeak Latinoamerikako herrialde bakoitzeko film onenen zerrenda zein den erabakitzeko botazioa jarri zuen abian. Zerrenda osatzen duten film gehienek Latinoamerikako gizarteek sufritzen duten biolentzia erakusten dute era gordinean.


2014-04-02 | ARGIA
8,2 graduko lurrikara eta tsunami alerta Txile iparraldean

Gutxienez bost lagun hil dira goizaldean Txile iparraldeko eskualdeak astindu dituen 8,2 graduko lurrikararen ondorioz, Txileko Gobernuak baieztatu duenez. Larrialdietarako Bulegoak tsunami alerta aktibatu du.


2014-03-14 | Lander Arbelaitz
Maputxe herriari barkamena eskatu dio Txileko Estatuak, jarrera erabat aldatuta

Txileko Estatuaren ordezkari hautatu berriaren hitzak dira ondorengoak, Maputxe herriari barkamena eskatuz: "Maputxe herriari barkamena eskatzera nator Txileko Estatuak bere lurrak ostu zizkiolako; eta baita ere urrutitik etorritako kolono eta beren ondorengoei ere, gure herrialdean beren bizitza eraiki dutenak, Txileko estatuak aproposa ez zen lurralde batera ekarri zituelako une desegoki batean".


Cybersyn, Allendek abiarazi nahi zuen Internet sozialista

1973ko irailaren 11n Augusto Pinochet jeneralak jotako estatu kolpeak eten zuen Salvador Allende buru zuela Txileko ezkerrak abian zeraman iraultza demokratikoa.  Kolpeak hil zuen Cybersyn ere, ekonomia nazionalizatuko enpresak, langileak eta agintari politikoak informazio sarean lotzeko helburuz antolatutako sistema informatikoa.


Txile 1970-1973
Allenderen 1.000 egunak

Duela 40 urte, 1973ko irailaren 11n, Augusto Pinochetek estatu kolpea jo zuen Txilen eta, berriki baieztatu denez, Salvador Allendek bere buruaz beste egin zuen. Horrenbestez, 16 urteko diktadura iluna hasi zen Hego Amerikako herrialdean, eta Salvador Allendek hiru urte lehenago hautesontzietan irabazitako agintaldia amaitu.


2013-09-10 | ARGIA
Txileko estatu kolpea gogoratuko dute Gasteizen

Augusto Pinochetek Txilen egindako estatu kolpetik 40 urte beteko dira irailaren 11n. Gasteizko gaztetxean ekitaldi desberdinak antolatu ditu Askapenak 40. urteurrenerako.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude