Pestiziden arriskuez babesteko arauak pestiziden egileek idazten dituzte

Arg: Revista Cabal

2018ko otsailaren 16an - 11:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pestiziden industriak bere arauak eta erregulazioa idazten ditu, eta horri esker, pestizidak ekoizten dituzten enpresak inpunitatea lortzen dute  egiten dutena egiten dutela: kasurako, pestizida toxikoek animaliengan eragindako tumoreak ezkutatu ditzakete, gure elikagaiak pestizida kantzer-eragileak izatea baimendu, lur-azpiko uretan dauden metabolito arras kutsatzaileak “garrantziz kanpokoak” direla esan, pestizidak isurtzen direnero intsektuen %50a akabatu eta “segurtasun” nibelak inongo oinarri esperimental barik ezarri.

Metodo hauek pestizida arriskutsuen debekua ekiditea dute helburu, eta ingurumena zein gizakiak babesgabe uzten dituzte.

Arauok ezartzeaz gain, Pesticide Action Network-ek ikertutako kasuen %75ean pestiziden industriako eragileek lortu dute Osasunaren Mundu Erakundea (OME) eta Osasun-Segurtasunerako Agentzia Europarra (EFSA) erakundeetan infiltratzea beraien metodoak ezar ditzaten eta inpunitate osoarekin jokatzen jarraitzeko.

Pesticide Action Network-ek OMEri, EFSAri eta Europar Batzordeari eskatu die ebaluazio metodo hauek ikertzeko, pestiziden industriarekin loturarik ez daukaten zientzialariekin. Alabaina, EFSAk eta OMSek gertuko harremana daukate industriarekin, eta horrek objektiboak izatea ekiditen diela salatu du Pesticide Action Network-ek.

Ikerketaren arabera, plagiziden ebaluazio sistemaren porrotaren erakusle dira prostata eta bularreko minbizia bezalako gaixotasun kronikoen etengabeko hazkuntza eta laborantza-inguruetako ekosistemaren kolapso (erleak, txoriak eta intsektuak, kasu) ia erabatekoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Eguneraketa berriak daude