Pablo Iglesias Bartzelonan: zentralismoak orain badu zer eskaini kataluniarrei

  • Pablo Iglesias Podemos alderdiko idazkari nagusiak CUPen kontra hitz egin du igandean, Bartzelonan egindako ekitaldi politikoan. Kataluniari buruz izango duten jarrera argitzeko lehen urratsa? Hori eta gehixeago ere egon liteke adierazpenon atzean.


2014ko abenduaren 22an - 13:16
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Igandean Bartzelonan egindako mitinean Pablo Iglesiasek zenbait pista eman zituen Katalunian Podemosek joka dezakeen paperaz.

David Fernandezek azaroaren 9ko erreferendumeko parte-hartze datua jakin zenean Artur Masi emandako besarkada baliatu du Iglesiasek parlamentari ezkertiar independentistarekin diferentziak markatzeko. “Ez nauzue ikusiko Rajoyrekin edo Masekin besarkatzen” esaldiak zeresan handia eman du sare sozialetan.

Baita beste honek ere: “Erabakitzeko eskubidea: bai, noski. Baina horrek esan nahi du gauza guztiei buruz erabaki ahal izatea (…) Espainia herrien herrialdea da. Batzuek politika egin nahi dute murruak altxatzen, guk nahiago dugu zubiak eraiki”.

Iglesiasen hitzen kutsu zentralista nabarmendu dute mitinari buruz sareetan izan diren elkarrizketa askok. Eta, bai, baliteke zentralismoa izatea. Baina ez betiko zentralismoa.

Zerbait eskaini nahi dute Madrildik

PP, PSC eta Ciutadans Kataluniako prozesuarekin geroz eta zokoratuago geratzen ari dira, horretarako meritu handiak eginez: 1978ko erregimenaren ahotsa dira. Ez dute diskurtsorik berritu eta herritarrak, eskema agortuaz, beraien bizi baldintzetan inolako hobekuntzarik eskaintzen ez dien gobernuaz eta Espainiako ordezkaritza politikoaz enpo daude.

Testuinguru horretan independentzia zerbait berri gisa aurkezten asmatu du bloke soberanistak, zerotik haste bat, reset botoia sakatu eta bagoaz. Eta berrikuntzaren esparruan ez du konpetentziarik izan. Orain arte.

Nokeatuta segitzen dute alderdi tradizionalek baina badator Pablo Iglesias taulara, rock izar baten antzera Arturo Puentek El Diarion egin duen kronikan kontatzen duenez. Eta hemen daukazu “gauzen ordena naturaletik” ateratzen ari ziren herritar horientzat zerbait berria, baina, era berean, lurraldetasunari dagokionez, betikoaren antzeko samarra.

Jokaldia nola aterako den ikusi beharko, baina Podemosek Katalunian ere lehiatzeko gogoa daukala argi geratu da.

Bartzelona, Madrilera iristeko geltoki

Puentek ondo esplikatzen du igandeko mitinak zenbateko garrantzia daukan Podemos planteatzen ari den Moncloarainoko ibilbidean: Bartzelonako esparru metropolitarra boto zaku handia da, printzerriko biztanleen ia erdia bizi da bertan eta Kataluniatik partitzen dira lau urtetik behin 47 diputatu Madrilera –Kongresuak 350 ditu orotara, beraz proportzio inportantea da–.

Nola arrantzatu ur horietan? “Alderdi sozial baten diskurtsoa eskainiz, nazionalismo kataluniarrarekin antza daukan edozeren kontra, elite kataluniarrei eta espainiarrei aurka eginez eta Estatua onbideratzeko proiektu batekin, Bartzelonako periferiako populazioaren zati garrantzitsu batek horren parte izaten segi nahi baitu. Lurralde osoan hedatzen ari den honetan, Podemosek uste du boto sozialisten biltoki tradizionalaren errautsen gainean gerriko more bat ezartzea dela lehenbiziko eskailera-maila [Espainiako] Gobernua konkistatzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podemos
2024-04-22 | ARGIA
Pilar Garrido (Ahal Dugu-Aliantza Berdea): "Emaitza txarrak lortu ditugu eta hala aitortzen dugu"

Ahal Dugu izan da gaurko galtzaileetako: ez du ordezkaritza politikorik lortu. Inkestek iragartzen zioten aukera hori, baina baita eserleku bat edo bi lortzeko aukera ere. Azkenean ez du lortu eta alderdi moreak kolpe gogorra jaso du.


Ahal Dugu eta Sumar bananduta aurkeztuko dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara

Lander Martínez Sumarreko bozeramaileak egintzat eman du banaketa eta Alba García alderdi horretako lehendakarigaiak ere ez du gaur gaurkoz posible ikusten koaliziorik.


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


Sumar koalizioa Madrilen bai, baina Gasteizen ez

Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusi Pilar Garrido, Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua izan zena Espainiako hauteskundeetan, koaliziotik kanpo aurkeztearen alde mintzatu da Eusko Legebiltzarreko datozen bozketei begira. “Euskadiko jendea mobilizatzeko balio du... [+]


Inbestidura prozesua ezusteko gabe igarota, Chivitek Nafarroako lehendakari kargua hartu du

11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]


Eguneraketa berriak daude