Oiolako urtegia eta Castaños ibaia berdez koloreztatuta agertu dira

  • Larunbatean Oiolako urtegia, Castaños ibaia eta Barakaldoko beste hainbat erreka berdez koloreztatuta agertu dira, ezezagun batzuek fluoriszeina gizakiontzat kaltegarria ez den substantzia urari bota ostean.


2013ko uztailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Oiolako urtegia, Castaños ibaia eta Barakaldoko beste hainbat erreka berdez koloreztatuta agertu dira. Argazkia: elcorreo.com
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Barakaldoko hainbat herritarrek egin dute, “urtegiko ura lindanoarekin kutsatuta dagoela” salatzeko, esanez hiriko etxeetara iristen den urak kutsadura arriskuak dituela.

“Botatako kolorantea ez bezala, lindanoa, uretan ikusten ez den substantzia arriskutsua dela” esan dute auzokideek. Minbizia ere eragin dezakeela salatu dute eta instituzioei eskatu diete ez dezatela Barakaldoko herritarren osasunarekin jolastu.

Barakaldoko Udalak ekintza kritikatu du. Adierazi dutenez, “Ekintza honek jendearengan piztu ez den alarma soziala piztea zuen helburu”. Eta gaineratu dute, “ekintzaren atzean daudenek ordaindu egingo dutela egindakoagatik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oiolako urtegia
Eguneraketa berriak daude