Larunbatean Oiolako urtegia, Castaños ibaia eta Barakaldoko beste hainbat erreka berdez koloreztatuta agertu dira, ezezagun batzuek fluoriszeina gizakiontzat kaltegarria ez den substantzia urari bota ostean.
Barakaldoko hainbat herritarrek egin dute, “urtegiko ura lindanoarekin kutsatuta dagoela” salatzeko, esanez hiriko etxeetara iristen den urak kutsadura arriskuak dituela.
“Botatako kolorantea ez bezala, lindanoa, uretan ikusten ez den substantzia arriskutsua dela” esan dute auzokideek. Minbizia ere eragin dezakeela salatu dute eta instituzioei eskatu diete ez dezatela Barakaldoko herritarren osasunarekin jolastu.
Barakaldoko Udalak ekintza kritikatu du. Adierazi dutenez, “Ekintza honek jendearengan piztu ez den alarma soziala piztea zuen helburu”. Eta gaineratu dute, “ekintzaren atzean daudenek ordaindu egingo dutela egindakoagatik”.