Nola baliatu dute hedabide espainiarrek Rajoyren aurkako erasoa?

  • Debateek izan dute orain arte oihartzun handiena Espainiako Hauteskunde Orokorretako kanpainan. Gazte batek Mariano Rajoy Espainiako presidenteari jotako ukabilkadak, ordea, ezkutuan utzi ditzake.


2015eko abenduaren 17an - 11:05
ABCek manipulatutako azaleko argazkia, Rajoyk jasotako kolpea nabarmentzeko.

Kanpainako gertakari nagusia bilakatzeko bidean da asteazkenean Pontevedran (Galizia) gertatutakoa. Ikusteko dago zenbait hedabidek gaiari zenbat zuku ateratzen dioten, hauteskundeetarako hiru egun falta direla kontutan izanda. Hedabide eta sare sozialetako albiste nagusia izan da erasoa. Hedabide gehienek, albiste, bideo eta argazkiez gain, erasotzailearen profila argitaratu dute erasoa gertatu eta ordu bete eskasera.

Eskuineko egunkari espainiarrek esaterako, erasotzailea “ezker erradikalarekin” erlazionatu dute. Gaurko azaletan, El Mundok “muturreko ezkerreko” militante bezala definitzen du erasotzailea, ABCek galiziar independentista bezala eta La Razonek Mareasen –Podemosekin lotutako hautagaitza Galizian- jarraitzaile.

Sare sozialetan erabiltzaile ugarik salatu dute ABCek eta El Paisek azaleko argazkia manipulatu izana jasotako kolpea nabarmentzeko.

Diario Fatxok zabaldutako El Paisen azala:

Azalean horrelakorik aipatzen ez duen arren, El Pais egunkariak bere webgunean erasotzailea Mareasekin erlazionatu zuen, nahiz eta egiaztatutako informaziorik ez izan. Diagonalek jaso ditu asteazken gauean, hiru orduko tartean, egunkariak eginiko bost zuzenketak informazio horren inguruan. Erasoa gertatu eta ordu batera El Paisek “iturri polizialak” aipatzen ditu, gero “iturri polizial ez identifikatuak” eta azkenik “anonimotasuna eskatu duten iturri polizialak”.

Goizean, oraindik, gauez emandako informazioa mantendu dute interneteko albistean: “Hasiera batean, daturik eman gabe eta erlazioa zehaztu gabe, anonimotasuna eskatu duten iturri polizialek baieztatu zuten erasotzailea Mareasekin erlazionatuta zegoela. Podemosek eta Mareasek harremana gezurtatu dute”.

El Correo bestalde, erasoa ikurrinarekin erlazionatzen saiatu da, Diario Fatxok salatu duenez:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskunde orokorrak 2015
Rajoyren inbestiduraren aurka manifestazioa deitu dute Madrilen, "Mafiaren kolpea" salatzeko

Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.


2016-08-31 | Unai Brea
Rajoyri ezezkoa inbestidura saioko lehen bozketan

Espero zenez, Mariano Rajoy PPko hautagaiak ez du lortu Espainiako presidente izateko behar adina babes inbestidura saioko lehen bozketan. Baiezko 170 boto jaso ditu jarduneko presidenteak, eta 180 ezezko. Ez da abstentziorik izan.


Urkullu: "EH Bildu kontziente zen egoeraz. Ez dut ikusi hautagaitzarik erretiratu duenik"

Lehendakariak “oportunismoa” egotzi dio EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren ikasturte berriko lehen kontseilu bileraren ostean. Espainiako Gobernuari, abertzaleak mespretxatzea.


Espainiar eskuinaren hegemonia

Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.


Rajoyren inbestidura saioa: Ciudadanosen ultimatuma, Pastorren jokaldia eta eguberriak

Datozen 48 orduetan PPk bere eskaerak betetzen ez baditu, inbestidura saioan baiezkoa emateko negoziaketak bertan behera utziko ditu Ciudadanosek.


Eguneraketa berriak daude