Abortuaren aurka Nafarroako Gobernuak martxan daukan helegitea kentzeko eskatu du parlamentuak

  • Nafarroako Parlamentuko Gizarte Gaien Batzordeak eskatu dio Barcinaren Gobernuari, bertan behera utz dezala 2010ean abortuaren legearen kontra Espainiako Auzitegi Konstituzionalean jarri zuen helegitea. Jose Luis Zapatero zen orduan Espainiako presidentea eta lege hori da gaur egun indarrean dagoena.


2014ko urriaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gallardonek proposatutako abortuaren lege erreformaren aurkako manifestazioa Iruñean. (Argazkia: Javier Bergasa/ Noticias de Navarra)

I-Ek aurkeztu du helegitea eta alde bozkatu dute PSNk, Bilduk, Aralar-NaBaik eta Geroa Baik.

Helegitearen aurka

Marisa Simon I-Eko legebiltzarkidearen ustez, helegite honek oraindik eta zentzu gutxiago du Gallardonek proposatutako abortuaren lege erreforma bertan behera geratu ondoren ondoren. Ildo berean hitz egin du Geroa Baik ere.

Samuel Caro PSNko legebiltzarkidearen hitzetan “UPN gobernuan dagoen bitartean zaila izango da abortuaren aurkako politikak aldatzea”, hark dioenez “nahiago dute emakumeei kanpora joan daitezen ordaindu, Nafarroan artatzea baino”.

Bikendi Berea Bilduko legebiltzarkidearentzat berriz, UPN alderdikeriaz jokatzen ari da: “ UPNk asmo alderdikoiak ditu, bozka kontserbadoreenak mantendu nahi ditu”.

Asun Fernandez de Garaialde Aralarreko ordezkariak uste du UPNk “aniztasuna” ulertzeko daukan moduaren erakusgarri dela.

UPN eta PP baino ez dira azaldu helegitea bere horretan mantentzearen alde.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude