Mariela Castro eta Aleida Guevara Euskal Herrian

  • Ekainaren 7an eta 8an hitzaldia emango dute Mariela Castro eta Aleida Guevarak Donostian eta Getarian. Ostiraletik igandera Bilbon egingo diren Kubarekin elkartasun topaketetan parte hartuko dute.


2017ko ekainaren 7an - 11:56
'Kuba: egiak eta gezurrak' hitzaldiko kartela.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteazkenean, ekainaren 7an, Donostiako Koldo Mitxelenan izango dira biak, Claudia Cambarekin batera, “Un mundo mejor es posible” fundazioko lehendakaria eta Kubako osasun eta hezkuntza arloetako misio solidarioen koordinatzailea Argentinan. “Kuba: egiak eta gezurrak” izango da mahai-inguruaren izenburua eta ostegunean Getarian errepikatuko dute.

Espainiako estatu mailako Kubarekin elkartasun topaketak izango dira ostiraletik igandera bitarte Bilbon, Euskadi-Cuba elkarteak antolatuta. Topaketen lelo nagusia “Kubarekin elkartasuna:hedabideak eta sare sozialak” izango dira, eta tailer eta eztabaida guztietan guda mediatikoa edo isiltasun informatiboa izango dute zeharkako gai. Hemen egitarau osoa.

Mariela Castro Espín, Kubako diputatua eta "Heziketa Sexualerako Zentro Nazionaleko" La Habanako zuzendaria da eta Raul Castroren alaba.

Aleida Guevara berriz, mediku pediatra, Che Guevara Ikasketen Zentroko kide eta Che-ren alaba, eta biek izango dituzte parte hartze garrantzitsuak topaketetan.

Bestelako parte hartzaileen artean Eugenio Martínez Enríquez, Kubako enbaxadorea, Willy Toledo aktorea, Arnaldo Otegi Sortuko kidea edo Angeles Díaz soziologoa izango dira.

Topaketetako izen-emate kopurua bete egin da, eta soilik larunbat gaueko festan parte hartu ahal izango du orain arte izena eman ez duenak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kuba
2022ko abenduaren 27
Emilio Aranguren. Euskal DNA-dun gotzain kubatarra
"Iraultza ateo deklaratu zenean, orduantxe aldaketa gure etxean"

Eguneraketa berriak daude