Lord ingelesei lurra kendu etxeak merkatzeko


2004ko urriaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:00

Pello Zubiria zubiria@argia.eus Britainia Handiko lur jabegoan erreforma egitea aldarrikatzeko kanpaina hasi du The New Statesman astekariak. Aspaldian ez zen horrelakorik entzun herri industrializatu batean. Laborariei lurra emateko baino gehiago etxebizitzak ugaritu eta merkatzeko asmoz planteatu dute hemen. Lurjabe handiei eremuak kendu eta laborari txikiei ematea, horixe izan da mugimendu iraultzaileen asmo klasikoetako bat. Oraindik ere entzuten da; laborantzak garrantzi berezia duen herrialde atzeratuetan ia beti. Baina The New Statesman aldizkariak Britainia Handirako proposatu du, nekazaritza baino gehiago etxebizitzen urritasuna konpontzeko asmotan. The New Statesman 1913an sortu zuten, jende hezi eta erangindunen artean ideia sozialistak zabaltzeko. Fabian Society elkarte sozialista txiki baina famatuko kideak ziren bere sortzaileak, eta tartean zegoen Bernard Shaw ere. Gaur honela definitzen du bere burua kazetak: "Astekari honek fundatzaile haien ideien alde egiten du lan. Lotsagabea, dotore idatzia eta zorrotza, The New Statesman gaur ere edozein buru argirentzako irakurgai beharrezkoa da". Britainia Handian etxebizitzak urri eta garestiegiak direlako ekin zaio kanpaina honi. "Aberats gutxi batzuek, horietako asko aristokratak, Britainia Handiko lur eremuaren %69aren jabe dira. Horren ondorioz dira hain garestiak etxebizitzak, eta milioika pertsona ezin dira etxea erostera iritsi. Sistema feudal hau bukatzeko ekin diogu `Land Reform Campaign' honi". Jason Cowley da kazetako literatur erredakzioburua eta berak idatzi du lurraren erreformari buruzko dosierraren barruan "Property Scandal" (Jabegoaren Eskandalua) izeneko artikulua. Bere ideia adierazteko, gaztetan oporretara joaten zen Cumbria eskualdean aurkitu du adibidea. Cumbria Eskoziarekin muga egiten duen eskualde ingelesa da, Irlandako itsas bazterrean kokatua. Cowley bakantzetan Cumbriako Cark-in-Cartmel herrixkara joaten zen. Hango kale estu eta adokindunak, hipodromoa, liburu-denda zaharrak, ostatuak eta XII. mendeko eliza polita gogoratzen ditu. Baina "Cark bisitatu nuen lehenbiziko aldian, zerbait bitxia nabarmendu nuen: hango etxe txiki gehienak, baserri guztiak eta inguruetako eraikuntza guztiak kolore berdinarekin zeuden margotuta, `martin arrantzale urdina' deituko genukeen kolorez. Gero esan zidaten etxe horiek guztiek Cavendish familiarenak direla, 1610ean eraiki eta XIX. mendean berritu zuten Holker Hall gazteluaren jabearenak". 15.000 akre (6.000 hektarea) baino gehiago lur ditu Holker Estate etxaldeak, Cumbriako hegoaldean. Baserriak, landa turismo etxeak... eta Morecombe Bay-ko hondartzetarako pasabidea ere berena denez, itsasertz horretako arrantza eta itsaski bilketa ere Cavendishtarrek kontrolatzen dute. Holker Halleko jauna gaur egun Hug Cavendish da (Lord Cavendish of Furness) baina Cavendishtarren buruzagia sir Peregrine Cavendish da, Devonshireko 12. dukea. Cavendish leinuaren arrastoetan arakatuta, Jason Cowleyk esplikatzen du nola iritsi ziren gaur dituzten aberastasun izugarriak edukitzera: Erdi Arotik lurrak pilatu eta pilatu ari zirelarik, XVI. mendean monasterioak hustu eta desjabetu zirenean sendotu zuten beren indarra, eta gero aristokrazia barruan egindako ezkontza bidez jarraitu zuten jabegoak handitzen. Gaur 65.000 akre (26.000 hektarea) dituzte Britainia Handian eta beste 8.000 akre Irlandan. Aizkorriko parke naturalak 18.000 hektarea ditu. "Zergatik izan behar du familia bakar batek, eta hau bezalako beste batzuek, hainbeste lurren jabe, hainbeste jende gazte gela bakarreko bizileku xume bat ere erostera iritsi ezin denean?", galdetzen du Cowleyk. "Erresuma Batuak 60 milioi akreko (24 milioi hektarea) zabalera baldin badu, horren guztiaren %69 biztanleen %0,2ren esku dago. Bestela esanda, 158.000 familik daukate 41 milioi akreren jabetza, eta gainerako 24 milioi familiak lau milioi akretan bizi dira". Espainia omen da lurjabetzaren kontzentrazio handiagoa duen herrialde europar bakarra. Zergarik ez eta diru-laguntzak Azken urteotan lur eta etxe erosle britainiarrak ari dira Europako etxalde askoren jabe egiten. Mediterraneo aldeko inbertsioen kontua ezagutzen genuen lehendik, baina orain izugarri dibertsifikatu dituzte erosketak. Gure artean, zalaparta puska bat sortu du Zuberoako baserri bat ingeles batzuek erosi nahi izanak, eta bertako laborariek egindako okupazioak. Baina Frantziako beste leku askotan, Bordele ondoko Dordoñan adibidez, herri ugaritan nagusi dira jadanik ingelesak. Bertako egunkaria ingelesezko atalak eskaintzen hasteraino. Frantziako komunikabideetan azaltzen diren erosle ingeles guztiek diote gauza bera, Britainia Handian etxea erosteko modurik ez dela, eta Frantzian (zer esanik ez Espainian) prezioak askoz apalagoak direla. Eraikitzeko lur gutxi dela Britainia Handian, hori esaten da. Lurraren jabegoan aldaketa egitea beharrezkoa dela argudiatzeko, aldiz, The New Statesmanek dio lurjabe handiek beren eremuak ez saltzeari ateratzen diotela etekina, bere horretan atxikitzearen truke estatuak eta Europar Batasunak subentzionatzen dituelako. "Labur esateko, herritar arruntari dirua kentzen diote sakelatik aberatsen eskuetara joateko, gero horiek lurraren jabegoagatik zergarik ez dute eta ordaindu behar. Diru-laguntzak eten eta lurjabeei zergak pagatuarazi beharra dago. Lurjabeak dira, ez funtzionarioak". Baina mendeetako endogamiak lagunduta, aristokrazia britainiarra kasik minoria etniko bilakatu da. "Mendeetan barrena elkarren artean ezkontzearen poderioz, tribu bat sortu dute, talde berezi bat, elkarren antza duten jendez osatua, hitz egiteko manera bitxi berarekin, eskola beretara joanez, elkarren interesak defendatu eta kanpora begira kontrola hedatzen dutenak, armada, Alderdi Kontserbadorea, eta gehien saltzen diren egunkariak erabiliz". Laboristen biltzarraren bezperatan hasi du kanpaina The New Statesman aldizkariak, demokraziaren aspaldiko zorra dela eta behingoz lord zaharkituei lurrak kendu edo utziarazi behar zaizkiela argudiatuz. Artikulu sakonekin batera, irakurleen iritziak biltzen ditu foro batean. "Land Reform Campaign"en ideiak defendatzen dituzte artikulugileek, baina foroetan eztabaida handia da. Sue Thomason izeneko emakume batek honela argitu du kanpainaren kontrako bere iritzia: "Ni ere pobreegia naiz etxe baten jabe izatera iristeko, maizter izatearekin konformatu behar dut. Nik ere uste dut gaurko egoera oso polita ez dela, baina beldurra ematen dit nire herria etxez betetako lurraldea izatera iritsi daitekeela pentsatze hutsak. Beraz, ez nator bat zuen ikuspegiarekin. Utzi diezaiegun aberatsei beren lurraldeak atxikitzen hori baldin bada eremu horiek eder mantentzeko bide bakarra. Egia da eskualde honetan ezin dudala etxea erosi, baina ez dut erosi nahi etxe hori gaur basoa den lekuan eraiki behar baldin badute". Informazio gehiago: Land Reform Campaing "The New Statesman"en gunean Kevin Cahillen liburua "Noren eskuetan dago Britainia Handia Peregrine Cavendish, Devonshireko 12. Dukea George Monbiot gai beraren inguruan "The Land is ours" (Lurra gurea da) mugimendua

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alex Salmond
2019-01-24 | ARGIA
Eskoziako lehen ministro ohi Alex Salmond atxilotu dute, bi emakumeri sexu jazarpena egotzita

Eskoziako lehen ministro ohi Alex Salmond atxilotu dute, bi emakumek bere aurka sexu jazarpen salaketak jarri ostean.


Alex Salmondek iradoki du 2015ean legebiltzarkide izan daitekeela

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak BBCn egindako elkarrizketa batean esan du ez duela erabakirik hartu parlamentura itzultzearen inguruan, baina ateak “irekita” daudela.


Salmond nagusi independentziaren inguruko azken buruz burukoan

Astelehen gauean izan dute Eskoziako lehen ministro Alex Salmondek eta independentziaren kontrako kanpainako buru Alistair Darlingek independentziari buruzko bigarren eta azken telebistako eztabaida. The Guardian-ek eginiko galdeketaren arabera, Salmondek erraz irabazi duela... [+]


Eskozia
Galdeketa ikusmiran
Iragana baino are interesgarriagoa du Eskoziak egun uztartzen ari den eztabaida nazionala. Euskal Herrian galdeketa antolatzeko dauden zailtasunak ezagututa, prozesu guztiz demokratiko baten adibidea aurkitu dugu han. Europako herrialde honetan gizartea bera da etorkizuna... [+]

Independentzia Berriak Europan
Eskubidea... eta patrika

Estatu independente izan nahi duen erabakiko du Eskoziak 2014an eta Europa osoan helburu bera duten herrientzat erreferente bihurtu da. Krisiak indartu egin ditu mugimendu independentistak Katalunian eta Flandrian ere. Europako puzzlea pieza txikiagoz osatzen hasteko lehen... [+]


2012-10-16
Ofiziala da Eskoziak hasiko duen erreferendum prozesua

Eskoziak erreferenduma egiteko zuen oztoporik handiena gainditu da Erresuma Batuak aurrera jarraitzeko akordioa historikoa sinatu ostean. Erresuma Batuak aukera eman orduko hasi du Eskoziak prozesua.


2012-08-08
Westminsterrek dio Eskoziari utzi behar zaiola bere erreferenduma antolatzen

Erresuma Batuko Parlamentuko (Westminster) Komunen Ganberako eskoziar gaietarako batzordeak Gobernu Britainiarrari eskatu dio Eskoziari utz diezaiola erreferendumaren baldintzak zehazten. Eskoziarrek euren independentziaren alde boza emango dutela aurreikusita dute baina... [+]


2012-06-01
Eskoziako parlamentuak independentzia babestu du formalki

Eskoziako parlamentuak ofizialki babestu zuen atzo herrialdearen independentzia. Eskoziak subiranoa izateko aukera ikusi du berriro, Eskoziako parlamentuko kideek babesa eman baitiote, aldeko 69 boto eta aurkako 52 botorekin. Lehen aldiz bozkatu da gaia, 1707an parlamentua... [+]


2012-05-25
Eskoziaren independentziaren aldeko kanpaina abiatu dute gaur

2014ko udazkenean egingo den erreferendumari begira, Eskoziaren independentziaren aldeko kanpainari ekingo diote gaur Edinburgon zenbait alderdik. Alex Salmond Eskoziako lehen ministroaren Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP) da Eskozia bai kanpainaren sustatzaile... [+]


2012-02-17
“Ez dut uste Cameronek Eskozian inor konbentzituko duenik”

Alex Salmond eta David Cameron, Eskoziako eta Erresuma Batuko lehen ministroak, hurrenez hurren, atzo bildu ziren Edinburgon 2014erako aurreikusita dagoen Eskoziaren independentziaren inguruko erreferendumaz hitz egiteko.


2012-01-31
Eskoziaren independentziaren aurkako kanpaina hasi du Ed Miliband laboristak

Glasgow-ra eginiko bisita probestu du Ed Miliband Eskoziako alderdi laboristaren buruak Eskoziaren independentziaren aurkako kanpainari ekiteko. Nahiz eta bere iritzia argumentatzeko arrazoi ekonomikorik ez erabili, "Erresuma Batu justu eta bidezko" baten alde egin... [+]


2012-01-26
“Eskozia herrialde independentea izatearekin ados al zaude?” izango da erreferendumeko galdera, eta erantzuna “Bai” ala “Ez”

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak aurkeztu du 2014ko udazkenerako planteatu duten independentzia erreferendumeko galdera zein izango den: "Eskoziak herrialde independentea izan behar duela uste duzu?. Erantzunak bi izango dira: 'Bai' eta 'Ez'.


2012-01-25
Eskozia zuzenean

Alex Salmond zuzenean ari da Eskoziako parlamentuan independentzia erreferenduma aurkezten. Zuzenean jarrai dezakezu hemen:


2012-01-23
Eskozia independentea Europar Batasunean sartzeari betoa jarriko lioke Espainiak

Eskoziarrek bi urte barru egitekoa duten erreferendumean independentziaren alde egingo balute, Espainiak erabaki horri betoa jarriko lioke, The independent egunkariak jakinarazi duenez.


2012-01-11
Eskoziak erreferenduma 2014an egin nahi du, Erresuma Batuaren presioa baztertuta

"Erreferendumaren baldintzak ez ditu Erresuma Batuak ezarriko, egun horiek pasa dira", adierazi du Alex Salmond Eskoziar lehen ministroak Sky News katearentzat eginiko elkarrizketa batean.


Eguneraketa berriak daude